Edukira joan

Cosenza

Koordenatuak: 39°18′N 16°15′E / 39.3°N 16.25°E / 39.3; 16.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cosenza
Cosenza
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Calabria
ProbintziaCosenzako probintzia
Izen ofizialaCosenza
Jatorrizko izenaCosenza
Posta kodea87100
ISTAT kodea078045
Geografia
Koordenatuak39°18′N 16°15′E / 39.3°N 16.25°E / 39.3; 16.25
Map
Azalera37,86 km²
Altuera238 m
MugakideakAprigliano, Casali del Manco, Castrolibero, Dipignano, Mendicino, Paterno Calabro, Piane Crati, Pietrafitta, Rende, Rovito, Zumpano eta Carolei
Demografia
Biztanleria63.760 (2023ko urtarrilaren 1a)
−3.479 (2018)
Dentsitatea1.684 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0984
Ordu eremuaUTC 01:00 eta UTC 02:00
Hiri senidetuakKenosha, Lansing eta Sault Ste. Marie (en) Itzuli
Katastro kodeaD086
Sailkapen sismikoa1 (Handia)
MatrikulaCS
comune.cosenza.it

Cosenza (erromatarren antzinako Consentia) Italiako hiri bat da, izen bereko Cosenza probintziako hiriburua, Calabria eskualdean. Hirian 69.727 biztanle daude, eta hiri-inguruan 260.000 biztanle.

Crati eta Busento ibaiek bat egiten duten lekuan dago Cosenza hiria; esaten dutenez, bisigodoen Alariko I.a erregea 410. urtean lurperatu zuten lekuan.

Akademia Cosentina famatuaren egoitza Cosenza hirian dago. Alessandro Sicilia olerkari garaikidea ere hirikoa da.

Kultura Ondarea Zaharberritzeko Laborategiaren Erakusketa Iraunkorra daukate.

Cosenzako espezialitateak dira cuddrurieddri-ak, turdiddri-ak, fusilli-ak, eta frijitutako patatak eta pipareddre-ak.

Gaur egun Cosenzakoa den Donnici herrian Donnici doc e dop ardo ospetsua ekoizten dute.

Nekazaritza- eta industria-gunea da. Besteak beste, eraikuntzarako zurgintza-fabrikak daude, altzarigintza eta ehungintza ere badago.

Cosenzako gune historikoa ikustekoa da. Besteak beste, Hamahiru kanaleko Iturrian Silatik datorren ura irteten da. Beste monumentu ikusgarri batzuk: Kultura Etxea, 1100. urteko Cosenzako Duomoa, Svevo Gaztelua, Liburutegi Nazionala, San Gaetano komentua eta eliza, San Domeniko komentua eta eliza, Arnone Jauregia (gaur egun, museo bihurtuta).

Gainera, aldi askotako beste hainbat museo, eliza, komentu, santutegi, jauregi, gaztelu, merkatu, eraikin, etxe, teatro, plaza eta abar ere ikustekoak dira.

Hiria jatorriz K.a. IV. mendekoa da: bruziarrentzat garrantzi estrategikoa zuenez, Cosenza euren hiriburua izan zen; K.a. 356. urtean Consentia izena zuen hiriak. Lukaniarrekin hitzarmena egin zuten, herri bien artean aurrerantzean elkarlana sustatuz. Sasoi hartan Consentiak harresia zeukan, eta lurralde zabal bateko hiriburua zen.

Gerora, hainbat herrialde eta agintariren eskutan egon zen: erromatarrak, bisigodoak, bizantziarrak, Germaniako Erromatar Inperio Santua, aragoiarrak, espainiarrak, frantsesak, ingelesak, batzuk aipatzearren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]