Cortinarius traganus
Cortinarius traganus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius traganus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus traganus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius traganus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus traganus, Inoloma traganum, Phlegmacium traganum
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ia esferikoa, gero ganbila. Lila fibrilosoa edo more bizi kolorekoa, adinean aurrera egin ahala, okre-zurixka kolorea hartzen joaten da.
Orriak: Lodiak, marjinatuak, ildaskatuak, zabal, hasieran lehoi-okre antzeko kolorekoak, gero arre-kanela kolorekoak.
Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Borra formakoa edo salbuespen gisa, erraboil marjinatu batekin. Hasieran more kolorekoa, gero zurbilduaz eta okre antzeko kolorea hartuaz.
Haragia: Hori-arre kolorekoa, usain txarrarekin, akerrak izaten duen antzekoarekin edo azetilenoaren antzekoarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Traganus epitetoa grekotik dator, akerra, esan nahi duen "tragos" hitzetik. Jariatzen duen usainagatik, akerraren antzekoa.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius camphoratus da, zalantzarik gabe, espezie hurbilena.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 216 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 179 or. ISBN 84-282-05640-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius traganus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.