Cortinarius illuminus
Cortinarius illuminus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius illuminus Fr., 1838 |
Cortinarius illuminus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Cortinarius dilutus, Gomphos illuminus, Cortinarius saturatus, Hydrocybe illumina, Hydrocybe saturata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero lautua, marroia hezetasunean, okre antzeko-gorrixka lehorrean; ertza ildaska finekin eta txikia.
Orriak: Horiak, gero arre-herdoil kolorekoak, ia iritsi gabe edo itsatsiak. Orritxo ugarirekin.
Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zetadun zilarreztatua, zahartzean arre kolorea hartzen du, zilindrikoa, bihurgunetsua.
Haragia: Zurixka arrexkaz lausotua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[1]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Saturatus epitetoa latinetik dator, asebete, ugari esan nahi duen “satur” hitzetik. Ale asko agertzen direlako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaren amaieran eta udazkenean. Hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa (batez ere Alpeak eta Eskandinavia), Errusia.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Cortinarius illuminus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.