Edukira joan

Cortinarius argentatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cortinarius argentatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius argentatus
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus argentatus

Cortinarius argentatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Inoloma argentatum, Gomphos argentatus, Phlegmacium argentatum.

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko edo gehiagoko diametrokoa. Haragitsua, konkordun samarra, leunerako joerarekin, zuri distiratsua, erdigunea zurbila, ertza hasieran beherantz biribildua eta ñabardura lilekin, zetaduna edo zuri-grisaxka.

Orriak: Estu, koskadunak, marjinatuak, zurbil-urtsuak, gero kanela kolorekoak.

Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta cm 1 arteko diametrokoa. Laburra eta erraboil garbiarekin, edo baita zilindrikoa bakarrik ere, sendoa, leuna, betea, zuria, amaieran oinarrian horixka. Gortina iheskorrarekin.

Haragia: Zurixka, usain berezi eta nabarmen batekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Argentatus epitetoa latinetik dator, zilarreztatua esan nahi duen “argentatus” hitzetik. Kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entoloma bloxamii delakoak antza izan dezake.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, batez ere artadietan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius argentatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]