Cortesko gaztelua
Cortesko gaztelua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Cortes |
Koordenatuak | 41°55′22″N 1°25′23″W / 41.9227°N 1.423°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0007018 |
Cortesko gaztelua Nafarroako herri horretan dagoen gaztelua da,
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren jatorria ezezaguna da baina litekeena da musulmanek eraikia izatea. Gazteluari buruzko lehenengo berria 1128koa da, noiz Erramun, kondearen anaia, alkaide bilakatu zen.
Antso VII.a Nafarroakoaren erreinaldiaren amaiera arte Tota Ruiz bere jabea izan zen eta, harrezkero, nafar erregeak; koroak 1462ra arte mantendu zuen jabetza, 1413-1428 izan ezik, noiz Godofredo Karlos III.a Nafarroakoaren sasikoarena izan zen.
1462an Joanes II.a Aragoikoak Alonso Aragoikoa bere seme naturalari eman zion. 1533an markeserri bilakatu eta lehenengo markesa Pedro Enrikez Lakarra izan zen.
1993ko otsailaren 2an monumentu izendatu zuten RI-51-0007018 kodepean.[1] Pinakoteka bat du bere barnean, eta Alto de la Cruz-eko Historiaurreko aztarnategian aurkitutako materialak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Castillo de Cortes Bisitarientzako web-gune turistikoa.