Constant Troyon
Constant Troyon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sèvres, 1810eko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 9. barrutia, 1865eko martxoaren 20a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Denis Désiré Riocreux (en) Camille Roqueplan (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris eta Sèvres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Paulus Potter |
Mugimendua | Barbizongo eskola |
Constant Troyon (Sèvres, 1810eko abuztuaren 28a - Paris, 1865eko otsailaren 21) Barbizongo eskolari lotutako frantziar margolaria izan zen. Abere-margolari gisa nabarmendu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Constant Troyon 1810eko abuztuaren 28an sortu zen, Sèvresen. Gurasoak hiri horretako portzelana-fabrikan aritzen ziren, eta bera ere bertan jardun zuen, zeramika dekoratzen. 21 urte zituela Frantzian barrena ibili zen, paisaiak margotzen. Dirua agortu zitzaiolarik, lehengo lantegira itzuli behar izan zuen. Camille Roqueplanen bitartez, Théodore Rousseau, Jules Dupré eta Barbizongo eskolako margolariak ezagutu zituen. 1840 eta 1847 bitarteko margolanetan artista horien eragina agerikoa da[1].
1846an Herbehereetan egon zen, eta Hagan Paulus Potterren De stier (Zezenkoa) margolana ikusi zuen. Harrezkero aziendak margotzen hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Ohorezko Legioa eman zioten, Parisko Aretoan bost domina jaso zituen eta Napoleon III.a bere bezeroetako bat izan zen. Bere ikaslerik ezagunena Émile van Marcke izan zen[1].
1865ean hil zen eta Montmartreko hilerrian ehortzi zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b David CROAL THOMSON: Constant Troyon 1911 Encyclopædia Britannica. Wikisource.org
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constant Troyon |
- (Ingelesez) Constant Troyon Artcyclopedia.com