Conchas de Haro
Itxura
Conchas de Haro | |
---|---|
Mota | ubide natural |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′59″N 2°50′53″W / 42.6164083°N 2.8479361°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Conchas de Haro edo Conchas de Ebro Ebro ibaiaren haitzarte eta ubide naturala da. Kareharrizko haitzen artean eta 445 metroko altueran, Obarenes mendiak eta Toloñoko mendilerroa banatzen ditu. Briñas, Gatzaga Buradon, Haro eta Miranda Ebro ditu herri hurbilenak.
Historikoki, igarobide estrategikoa izan da Nafarroako Erresumaren lehen mendeetan, bereziki indar andalustarrekin eta Gaztelarekin zituen gatazken testuinguruan. Ekialdeko harkaitzetan, Bilibio posizio eta gotorlekua kokatzen zen.
Ebro ibaiak bere bidea egin zuen mendilerroan. Izan ere, 1000. urte inguruan urmaela osatzen zuen eta egun baino 16 metro altuago zuen hustubidea.[1] Urmaelak gainezka egiten zuen puntuan, ur-jauzia sortzen bide zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hergueta y Martín, Domingo. (1906). Noticias históricas de la muy noble y muy leal ciudad de Haro. Logroño: Ochoa, 20-23 or. ISBN 84-735-9062-7..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Errioxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |