Edukira joan

Michel Colucci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Coluche» orritik birbideratua)
Michel Colucci

Restaurants du Cœur (en) Itzuli fundatzaile

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel Gérard Joseph Colucci
JaiotzaParisko 14. barrutia1944ko urriaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOpio1986ko ekainaren 19a (41 urte)
Hobiratze lekuaMontrougeko hilerria
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Ezkontidea(k)Véronique Colucci  (1975 -  1982)
Fred Romano (en) Itzuli  (1982ko abenduaren 4a -  1985eko azaroaren 5a)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, politikaria, aktorea eta komediantea
Enplegatzailea(k)Europe 1 (en) Itzuli
RFM (en) Itzuli
RMC (en) Itzuli
Charlie Hebdo
Jasotako sariak
KidetzaRestaurants du Cœur (en) Itzuli

restosducoeur.org
IMDB: nm0173354 Allocine: 3435 Rottentomatoes: celebrity/coluche Allmovie: p14337
Last fm: Coluche Musicbrainz: 87255b6e-812b-457c-a7b2-a9b4d85c3dff Discogs: 434956 Edit the value on Wikidata
Coluche hil zen tokitik gertu jarritako oroigarria.

Michel Gérard Joseph Colucci, Coluche izengoitiaz ezaguna, (Paris, 1944ko urriaren 28a-Cannestik gertu, 1986ko ekainaren 19a) umorista frantziarra izan zen. Gizarte eskubideen aldeko defendatzailea, 1981eko Frantziako Presidentziarako hauteskundetara hautagai zen automobil istripuz hil zenean.[1]

Romain Bouteillek 1969an sortutako Cafe de la Gare kafe-antzokian hasi zen lanean, eta han Patrick Dewaere, Henri Guybet eta Miou-Miourekin lan egin zuen, besteak beste. Kabareteko eszena utzi eta zinema kameren aurrera jarri zen, Frantziako hainbat filmetan lan eginez. Politikan ere sartu-irten bat egin zuen: 1981eko Frantziako presidentetzarako hauteskundeetarako hautagai izateko kanpaina hasi zuen.

Coluche 1980ko hamarkadako probokatzailea izan zen, miretsia, beldurgarria eta iraindua, telebistan egindako agerraldi bakoitzean zakarkeriak eta biraoak esatera ausartu baitzen. Joera berri bat eman zion telebistari, informala eta hizkuntzaren erabilera ausartarekin. Coluchek bere zakarkeria aldarrikatzen zuen: «Toujours grossier, jamais vulgaire» (beti zakarra, inoiz ez arrunta).

Familia apal batetik zetorren («je ne suis pas un nouveau riche, je suis un ancien pauvre»: ez naiz aberats berria, antzinako pobrea naiz). Frantziak behartsuenei ematen zien laguntza eskasa sumatu zuen, eta oraindik bizirik jarraitzen duen karitatezko erakunde bat sortu zuen: Restos du Coeur edo Les Restaurants du Cœur (Bihotzeko jatetxeak) behartsuei janaria emateko. 1988an bozkatu zen lege baten jatorrian egon zen («Loi Coluche» deiturikoa); lege horrek zerga-kenkariak ahalbidetzen ditu dohaintzaren bidez.

1986ko udan, Coluche motorrean zihoan lagun batzuekin, eta bat-batean kamioi batek bidean zeharkatu zien. Umoristak ez zuen balaztatzeko astirik izan, eta bortizki jo zuen lurra, eta hil egin zen.

  • 1970: Le Pistonné
  • 1970: Peau d'Âne
  • 1971: Laisse aller, c'est une valse
  • 1973: Elle court, elle court la banlieue
  • 1973: L'An 01
  • 1973: Themroc
  • 1973: Le Grand Bazar
  • 1976: Les Vécés étaient fermés de l'intérieur
  • 1976: L'Aile ou la cuisse
  • 1977: Drôles de zèbres
  • 1977: Vous n'aurez pas l'Alsace et la Lorraine
  • 1980: Inspecteur la bavure
  • 1981: Signé Furax
  • 1981: Le Maître d'école
  • 1982: Elle voit des nains partout!
  • 1982: Deux heures moins le quart avant Jésus-Christ
  • 1983: Banzaï
  • 1983: La Femme de mon pote
  • 1983: Tchao Pantin
  • 1984: Le Bon Roi Dagobert
  • 1984: La Vengeance du serpent à plumes
  • 1985: Sac de nœuds
  • 1985: Le Fou de guerre
  • 1985: Les Rois du gag

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]