Edukira joan

Colorado (ibaia)

Koordenatuak: 40°28′20″N 105°49′34″W / 40.4722°N 105.8261°W / 40.4722; -105.8261
Wikipedia, Entziklopedia askea
Colorado
Colorado River (en)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.334 km
Geografia
Map
Koordenatuak40°28′20″N 105°49′34″W / 40.4722°N 105.8261°W / 40.4722; -105.8261
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Colorado
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera637.137 km²
Arro hidrografikoaColorado River drainage basin (en) Itzuli
Ur-emaria640 m³/s
IturburuaLa Poudre Pass (en) Itzuli
Bokalea
()
Kaliforniako golkoa
Artikulu hau Estatu Batuetako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Colorado (argipena)».

Colorado[1] (ingelesez: Colorado River; gaztelaniaz: Río Colorado; mojaveraz: Aha Kwahwat) Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko ipar-mendebaldeko ibai nagusia da. 2.330 kilometro luze da eta 637.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du[2].

Iturburua Colorado estatuaren ipar-mendebaldeko Mendi Harritsuetan du. Gero, Estatu Batuetako Utah, Arizona, Nevada, Kalifornia eta Mexikoko Kalifornia Beherea eta Sonora estatuak zeharkatzen ditu, Kaliforniako golkora isuri baino lehen. Lehenago Colorado Grand River eta Green River bilgunetik aurrerako ibilbidearen izena izan bazen ere, 1921ean, Colorado estatuaren eskariz, Mendi Harritsuetan hasitako ibilbideari eman zitzaion izen hori[3].

Arizonako lautadetan (Coloradoko lautadak) arroila sakonak sortzen ditu; Arroila Handia (ingelesez: Grand Canyon of Colorado), adibidez, 446 km luze da. Colorado ibaiak aintzira zabala osatzen duen Hoover urtegia (Hoover Dam) hornitzen du, eta handik aurrera Arizona, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko muga egiten du. Kaliforniako golkoan itsasoratzen da, Mexikon 128 km egin ondoren.

Coloradoko Arroila Handia
  • Green ibaia
  • Little Colorado
  • Virgin ibaia
  • Gila ibaia
  • Dirty Devil ibaia
  • Dolores ibaia
  • Escalante ibaia
  • Gunnison ibaia
  • Kanab ibaia
  • Paria ibaia
  • San Juan ibaia

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia ikusi zuen lehendabiziko europarra Francisco de Ulloa izan zen, 1539an, Kaliforniako golkoa esploratzen ari zela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]