Colette Audry
Colette Audry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orange, 1906ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Issy-les-Moulineaux eta Paris, 1990eko urriaren 20a (84 urte) |
Familia | |
Aita | Charles Audry |
Ezkontidea(k) | Robert Minder (mul) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure de jeunes filles (en) (1925 - |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, gidoilaria, idazlea eta Frantziako Erresistentziako kidea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Sozialista Alderdi Sozialista Batua Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa Workers and Peasants' Socialist Party (en) |
Colette Audry, (Orange, 1906ko uztailaren 6a- Issy-les-Moulineaux, 1990eko urriaren 20a) emakume idazle, antzerkigile, irakasle, eleberrigile, gidoilari eta literatura kritikoa izan zen. Ekintzatzaile ezaguna izan zen, bereziki sozialista, sindikalista, feminista eta antifaxista.[1]
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Audry Simone de Beauvoir eta Jean Paul Sartreren lagun gertua izan zen. Urtetan Les Temps modernes aldizkarian idatzi zuen eta Sartreren obra aztertu zuen; 1966an Sartreren obraren gaineko saikera idatzi zuen. 1956an Edgar Morin, Roland Barthes eta Jean Duvignaudekin batera Arguments (1956-1962) aldizkaria sortu zuen. 1962an Mouvement Démocratique Féminin (MDF) mugimendua sortzen lagundu zuen; MDF ideia sozialisten eta feministen benetako laborategia izan zen. 1962an Literaturaren Medicis saria irabazi zuen Derrière la baignoire eleberriarekin.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- On joue perdant, Éditions Gallimard, 1946 - narrazioak.
- Aux yeux du souvenir, Gallimard, 1947 - oroimenak.
- Léon Blum ou la politique du Juste, Éditions Julliard, 1955, - saiakera.
- Soledad, Éditions Denoël, 1956 - antzerkia (1967an Fruits amers izenburuarekin zinemara eramana).
- Derrière la baignoire, Gallimard, 1962 - eleberria, Médicis saria.
- Sartre et la réalité humaine, Seghers, 1966.
- L'Autre Planète, Gallimard, 1972 - eleberria.
- Les Militants et leurs morales, Flammarion, 1976 - saiakera.
- La Statue, Gallimard, 1983 - narrazioak.
- L'Héritage, Gallimard, 1984 - eleberria.
- Françoise l'ascendante, Gallimard, 1986 - eleberria.
- Rien au-delà, Éditions Denoël, 1993 - gutunak.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956: Soledad, Colette Audryk idatzita, Paul-Hervieu saria de l’Académie française
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoilari gisa film hauetan lan egin zuen:
- 1946 : La Bataille du rail, zuzendaria: René Clément
- 1946 : Les Malheurs de Sophie, zuzendaria Jacqueline Audry
- 1951 : Olivia, zuzendaria: Jacqueline Audry
- 1958 : Liberté surveillée, zuzendariak: Henri Aisner eta Vladimir Voltchek
- 1967 : Fruits amers, zuzendaria: Jacqueline Audry
- 1968 : Le Socrate, zuzendaria: Robert Lapoujade
- 1969 : Le Lis de mer, zuzendaria: Jacqueline Audry
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liatard Séverine: Colette Audry, 1906-1990. Hitzaurrea: Pascal Ory. Archives du féminisme bilduma. Presses Universitaires de Rennes ISBN: 9782753512351.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dictionnaire des féministes: France, XVIIIe-XXIe siècle, PUF, 2017, 94 or.
- ↑ https://maitron.fr/spip.php?article10428
- ↑ https://www.pur-editions.fr/product/ean/9782753512351/colette-audry-1906-1990