Claudia Llosa
Itxura
Claudia Llosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lima, 1976ko azaroaren 15a (47 urte) |
Herrialdea | Peru |
Bizilekua | Bartzelona |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Lima (en) New Yorkeko Unibertsitatea Newton College (en) Escuela Universitaria de Artes TAI (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Claudia Llosa Bueno (Lima, Peru, 1976ko azaroaren 15a) zinema zuzendari perutarra da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liman jaio zen 1976ko azaroaren 15ean. Patricia Bueno Risso artistaren eta Alejandro Llosa ingeniariaren alaba da. Horrez gain, Mario Vargas Llosa idazlearen eta Luis Llosa zinema zuzendariaren iloba da.
Madeinusa (2006) eta La teta asustada (2009) filmekin hasi zen zinemagintzan, bietan Antonio Chavarrías kataluniar ekoizlearekin. Bigarren filmak Urrezko Hartza saria jaso zuen Berlinale zinemaldian. Gainera, Oscar Sarietarako izendapena lortu zuen ingelesez besteko film onenaren kategorian. 2012an Urrezko Hartza saria irabazi zuen berriro film laburren kategorian, Loxoro (2011) film laburrarekin. 2014an Aloft filma argitaratu zuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madeinusa (2006) Film luzea
- La teta asustada (2009) Film luzea
- El niño pepita (2010) Film laburra
- Loxoro (2011) Film laburra
- Aloft (2014) Film luzea