Edukira joan

Claude Makélélé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Makélélé

(2024)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaude Makélélé Sinda
JaiotzaKinshasa1973ko otsailaren 18a (51 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
 Frantzia  (1992ko uztailaren 23a -
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Stade Brestois 291990 / 1991123
FC Nantes1991 / 19971699
Frantziako futbol selekzio nazionala1995 / 2008710
France national under-21 association football team1995 / 1996111
Olympique Marseilla1997 / 1998322
Real Club Celta de Vigo1998 / 2000703
Real Madril2000 / 2003940
Chelsea Football Club2003 / 20081442
Paris Saint-Germain2008ko uztailaren 21a / 2011ko maiatzaren 29a981
 
Posizio edo espezialitateaerdilari defendatzailea
Pisua65 kilogramo
Altuera174 zentimetro

Twitter: ClaudeMakelele Instagram: makeleleofficial Discogs: 2019948 FIFA: 181293 UEFA: 22485 Edit the value on Wikidata

Claude Makélélé (Kinshasa, Zaire, 1973ko otsailaren 18a) Kongoko Errepublika Demokratikoan jaiotako futbolari eta entrenatzaile frantsesa izan zen. Bere postua, defentsako erdilaria zen.

Zairen jaio zen eta bere familiarekin, 4 urte zituela Parisera joan zen bizitzera 1977an. Bere aita, André-Joseph Makélélé da eta selekzio nazionalean jolastu zuen, baita Belgika futboleko txapelketan ere. Bere neska laguna, Noémie Lenoir da eta modelo eta aktore frantzesa da. Bi seme ditu, Kelyan Makélélé eta Shana Makélélé.

Real Club Celta de Vigo izan zen bere ibilbideko lehenengo taldea. Mostovoi izan zen bere entrenatzailea eta 650 milioi pezeta ordaindu zituen klubak beragaitik. 88 partidu jolastu zituen, horietatik bakarrik 4 gol sartu zituen. Bi denboraldiz egon zen talde honetan.

Real Madrid CF

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Madrid taldeak, 14 milioi euro ordaindu zituen Makélélégaitik. Talde honetan, Espainiako liga bi, UEFA Champions League bat, Espainiako Superkopa bat, UEFAren Europako Superkopa bat eta Kopa Interkontinental bat irabazi zuen. Beraien entrenatzailea Florentino Pérez izan zen. Makélélé, gero eta gutxiago jolasten hasi zen David Beckham heldu zenean eta gainera, soldata txarrenetarikoa zeukan beste jokalariekin konparatuz gero. Hau, ez zitzaion betere gustatu bere ordezkariari, eta hori dala eta Chelsea FC taldera joan behar izan zen.[1]

2003ko udan heldu zen, eta 17 milioi libra ordaindu zituen Chelsea FC-ek. Claudio Ranieri, bere entrenatzailea garai hartan, titular bezala autatu zuen eta bigarrenak gelditu ziran Premier Leaguean. Finalaurrekoetara ere heldu ziren UEFA Champions Leaguen. Denboraldia amaitzean, José Mourinho hasi zen eta bere entrenatzail bihurtu zen.

Paris Saint-Germain

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko uztailean, Paris Saint-Germainera joan zan doainik. 2010eko otsailean, erretiratu nahi izan zuen baina azkenean 2011 urtearen amaieran erretiratu zan.

Selekzio Nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioan, 71 partidu jolastu zituen. Atlantako Joko Olimpikoetan jolastu zuen 1996an, baita Korea-Japon mundialean 2002an eta Alemaniako mundialean 2006an ere. 2008ko ekainean, selekziotik erretiratzea erabaki zuen, 2008ko eurokopa galtzerakoan.

Munduko kopako parte hartzeak(Mundiala)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundiala Non Emaitza
2002ko Munduko Futbol Txapelketa 🇰🇷 Hego Korea eta 🇯🇵 Japon Lehenengo fasea
2006ko Munduko Futbol Txapelketa 🇩🇪 Alemania Txapeldunordeak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Makelele | Web Oficial | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]