Edukira joan

Christian Lacroix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Lacroix

(2018)
Bizitza
JaiotzaArles1951ko maiatzaren 16a (73 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaÉcole du Louvre
Paul-Valéry-Montpellier University (en) Itzuli
(1969 - 1971)
Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
(1971 -
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgoi joskintza diseinatzailea, diseinatzailea, posta zigilu diseinatzailea, jantzi-diseinatzailea, enpresaburua eta moda-diseinatzailea
Lantokia(k)Paris

christian-lacroix.com
IMDB: nm0480295 Youtube: UC1bLn3CyX9dcdFVc-rD4Y1A Edit the value on Wikidata

Christian Lacroix (Caen, Frantzia, 1951ko maiatzaren 16a) jostuna da.

Artearen Historian lizentziatu ondoren, goi-mailako jostun lanetan hasi zen, Jean Patou enpresarako diseinuak eginez. 1986an, Frantziako moda-kritikariek denboraldiko jantzi-bilduma bikainenari eskaini ohi dioten Urrezko Titarea saria bereganatu zuen lehen aldiz, eta hurrengo urtean goi-mailako joskintza-enpresa bat sortu zuen Jean-Jacques Picartekin elkarturik.

1988an, bigarren Urrezko Titarea lortu eta hurrengo bi urteetan bigarren sailkatu zen, Guy Larocheren atzetik 1989an, eta Paco Rabanneren ondoren 1990ean. Frantziako jostunik berritzaileenetako bat izanik, jostun barroko gisa gailendu da. Lacroixek bikain asmatu du klasikoa barrokoarekin, puntua urre-koloreekin edota larruak brodatuekin uztartzen, benetako collageak eratuz.

1989an osagarri-sail bat kaleratu zuen, eta hurrengo urtean C'est la vie izeneko perfumea. 1991n prêt-à-porter saila aurkeztu zuen, eta, ondoren, 1994an, Bazar izeneko zabalkunde saila. Antzerki eta operetako diseinuak ere egin ditu Lacroixek, besteak beste 1989an Nimesen antzeztu zen Carmen obrarako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Lacroix Aldatu lotura Wikidatan