Edukira joan

Christian Dietrich Grabbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christian Dietrich Grabbe

epaile

Bizitza
JaiotzaDetmold1801eko abenduaren 11
HerrialdeaLippeko Printzerria
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaDetmold1836ko irailaren 12a (34 urte)
Hobiratze lekuaWeinbergfriedhof (en) Itzuli
Heriotza modua: Sifilia
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, legelari-poeta eta epailea
Lantokia(k)Detmold eta Düsseldorf
Lan nabarmenak
Genero artistikoaantzezlana

IMDB: nm0333187 Discogs: 2765289 IMSLP: Category:Grabbe,_Christian_Dietrich Find a Grave: 234379015 Edit the value on Wikidata

Christian Dietrich Grabbe (Detmold, 1801eko abenduaren 11ibidem, 1836ko irailaren 12a) Vormärz garaiko alemaniar antzerkigilea izan zen.

Espetxe-funtzionario baten semea izan zen. Hamasei urterekin hasi zen antzerki-lanak idazten, institutuan zegoela. Beka bati esker, zuzenbidea ikasi ahal izan zuen Leipzigen eta Berlinen, eta han ezagutu zuen Heinrich Heine. 1823an graduatu ondoren, antzerki zuzendari izaten saiatu zen, baina ez zuen lortu.

1826an legezko aholkulari militar izendatu zuten. 1831tik aurrera alkoholismoa jasan zuen. Frankfurtera joan zen bizitzera, eta gero Düsseldorfera, non Altes Theaterren lan egin baitzuen Karl Leberecht Immermannekin. 1836an hondatuta itzuli zen bere jaioterrira.

Gai historikoko antzezlanak idatzi zituen, mundu desilusionatu eta ezkor baten ikuspegiarekin. Heinek Alemaniako antzerkigile nagusienetakotzat hartu zuen eta "Shakespeare mozkor" bat deitu zion.

  • Herzog Theodor von Gothland, (1822)
  • Scherz, Satire, Ironie und tiefere Bedeutung, (1822/27)
  • Nannette und Maria, (1823)
  • Marius und Sulla, (1823–27)
  • Über die Shakspearo-Manie, (1827)
  • Don Juan und Faust, (1828)
  • Kaiser Friedrich Barbarossa, (1829)
  • Kaiser Heinrich VI., (1829)
  • Etwas über den Briefwechsel zwischen Schiller und Goethe, (1830)
  • Napoleon oder Die hundert Tage, (1831)
  • Kosciuzko, (1835)
  • Aschenbrödel, (1829/35)
  • Hannibal,(1835)
  • Der Cid, (1835)
  • Die Hermannsschlacht, (1835–36)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]