Charlotte Froese Fischer
Charlotte Froese Fischer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stara Mykolaivka (en) , 1929ko irailaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Kanada |
Bizilekua | Nashville |
Heriotza | Maryland, 2024ko otsailaren 8a (94 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Patrick C. Fischer (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea Cambridgeko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Douglas Hartree (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Hilal Ahmed Qureshi (en) Riaz Ahmad Usmani (en) Andreas Stathopoulos (en) Wang Seng Tan (en) David Alan Nelson (en) Jinhua Xi (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, kimikaria eta informatikaria |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Vanderbilt Unibertsitatea Columbia Britainiarreko Unibertsitatea (1957ko iraila - 1968ko ekaina) National Institute of Standards and Technology (en) (2005eko urtarrila - |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Fisika Elkartea |
Charlotte Froese Fischer (Stara Mykolaivka, Donetskeko oblasta, 1929ko irailaren 21a - Maryland, 2024ko otsailaren 8a) irakasle, akademiko eta PhD doktoreduna izan zen, bereziki nabarmena egitura atomikoaren kalkuluen ikusmoldea garatu eta inplementatzeagatik, egitura atomikoaren deskribapena zabaltzeagatik eta kaltzio negatiboko ioien existentzia teorikoki iragartzeagatik, baita Hartree-Fock konfigurazio aniztun eremua garatzeagatik ere.[1] Kanadar-estatubatuarra izan zen, ukraniar jatorrikoa, matematika aplikatuen eta konputazioaren arloetan aditua. Kaltzioaren ioiei buruzko ikerketagatik, American Physical Society mintegirako aukeratua izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlotte Mykolaivkan jaio zen (gaur egungo Pravdivka), Ukrainan. Guraso menoniten alaba, Alemaniara migratu zuten Sobietar Batasuneko agintariek muga itxi aurretik igaro zen azken trenean. Errefuxiatu eremu batean aldi labur bat egin ondoren, bere familiari Kanadara migratzeko baimena eman zitzaion, eta han ezarri ziren azkenean Chilliwack-en, Kolonbia Britainiarrean.
Hezkuntza eta ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]B.A. gradua lortu zuen 1952an, ohoreekin, Matematikan eta Kimikan, eta Matematika Aplikatuko irakasle izan zen 1954an. 1957an, PhDa lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean matematika aplikatuan eta konputazioan, Paul Diracekin teoria kuantikoko ikastaroak jarraituz. Douglas Hartree-ren gainbegiradapean lan egin zuen Electronic delay storage automatic calculator (EDSAC) delakoa promatzeko. Ordenagailu honek egitura atomikoen kalkuluak egitea zuen helburu.
1957tik 1968ra, Britainiar Kolonbiako Unibertsitateko Matematika Fakultatean lan egin zuen, non zenbakizko analisia eta informatikako ikastaroak sartu zituen kurrikulumean. Honela, Konputazio Zientzien Departamentuaren sorreran berebiziko ekarpena egin zuen.
1963 eta 1964 urteak Harvard College Observatoryn pasa zituen Froese Fischerrek, non egitura atomikoaren kalkuluei buruzko bere ikerketa zabaldu zuen. Harvarden, Alfred P. Sloan beka jaso zuen lehen emakume zientzialaria izan zen. Orduan nazioartean ezagun bihurtu zen, egitura atomikoa kalkulatzeko eta egitura atomikoaren teoria ikertzeko softwareagatik. 1991n, American Physical Societyko kide bihurtu zen, neurri batean kaltzio negatiboaren aurkikuntzari egindako ekarpenagatik. 1995ean Lundeko Fisiografia Elkarteko kide izendatu zuten, eta 2004an Lituaniako Zientzien Akademiako kide atzerritarra. 2015ean Suediako Unibertsitateko Ohorezko Doktore izendatu zuten.
Vanderbilt Unibertsitateko konputazio zientzietako ikerketa emeritoko irakaslea izan zen, eta NISTeko Espektroskopia Atomikoko Laborategiko zientzialari gonbidatua. Patrick C. Fischerren (1935-2011) emaztea izan zen, informatikan aditua eta Vanderbilteko irakaslea berau.[2]
Ekarpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chalotte Froese Fischer konputazioaren teoria atomikoari buruzko 260 ikerketa artikulu baino gehiagoren egilea da. Horietako asko klasiko bihurtu dira, egitura atomikoaren kalkuluen arloan oraindik ere duten eragin handiagatik. Alor honetan egin duen ahalegin handienetako bat, Georgio Tachiev eta Andrei Irimiarekin elkarlanean, berilio eta argoi elementuen antzeko maila apaleko sekuentzia isoelektrikoen espektro osoak kalkulatzea da, 400 orrialde argitaratuz eta guztira 150 ioi baino gehiagoren datuak bildu eta plazaratuz[3].
Zenbait argitalpen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charlotte Froese Fischer. 2003. Douglas Rayner Hartree: his life in science and computing. Editor World Scientific, 224 pp. ISBN 981-238-577-0 en línea
- -------------------------------, tomas Brage, per Jönsson. 1997. Computational atomic structure: an MCHF approach. Edizio ilustratua, berrinprimatua Institute of Physics Publ. 279 pp. ISBN 0750304669
- -------------------------------. 1977. The Hartree-Fock method for atoms: a numerical approach. A Wiley-Interscience publication. Edizio ilustratua, Wiley, 308 pp. ISBN 0-471-25990-X
- -------------------------------. 1958. Report on the calculation of sound velocity in seawater. Número 26 de Manuscript report series. Editor Pacific Oceanographic Group, 13 pp.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Physical Review Letters, vol. 59, pp. 2263-2266, 1987
- ↑ «Patrick Fischer, 1935–2011: Professor was targeted by the Unabomber», Los Angeles Times, 2011ko irailaren 3a
- ↑ C Froese Fischer, G Tachiev. 2004. Atomic Data Nucl Data Tables, vol 87 pp 1-184; y C Froese Fischer, G Tachiev, A Irimia. 2006. Atomic Data Nucl Data Tables, vol 92 607-812