Chabuca Granda
Chabuca Granda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel Granda Larco |
Jaiotza | Cotabambas Auraria (en) , 1920ko irailaren 3a |
Herrialdea | Peru |
Heriotza | Miami, 1983ko martxoaren 8a (62 urte) |
Hobiratze lekua | El Ángel Cemetery (en) |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kanta-idazlea, abeslaria, musikagilea, egile abeslaria, poeta, estudioko musikaria, zinema gidoilaria eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Chabuca Granda |
Genero artistikoa | herri-musika música criolla (en) Andean music (en) |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra pianoa |
Diskoetxea | RCA Records Sono Radio (en) IEMPSA (en) Microfon Movieplay |
chabucagranda.com.pe | |
María Isabel Granda y Larco (Cotabambas Auraria, Progreso, Grau, Apurímac, 1920ko irailaren 3a-Miami, 1983ko martxoaren 8a), arte munduan Chabuca Granda izenarekin ezaguna, Peruko sortzaile handia izan zen. Arlo ugaritan aritu zen: folkloren, musikan, literaturan, abestiak sortzen... Musika kreolera eta afroperuanoan izen handia izan zen. 2017an, bere musika-lana Nazioaren Ondare Kultural izendatu zuten, eta 2019an, Peruko gobernuak, hil ondoren, kondekorazio nazional gorena eman zion, El Sol del Perú Ordena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioartean ospea lortu zuen "la flor de la canela", "José Antonio", "El puente de los suspiros", "Cardo o ceniza" eta "fina estampa" abestiei esker. Bizitza artistikoko hiru hamarkadatan zehar, inspirazio musikaleko hainbat etapa igaro zituen, hasi j Lima dotore baten eta bere pertsonaia tipikoen konposizio oroigarrietatik, konpromiso sozialeko abestietatik, eta bere konposizioetan eragin afroperuanoraino. Peruko musikari ezagunen ondoan lan egin zuen, hala nola Oscar Avilés, Lucho González, Félix Casaverde eta Álvaro Lagos gitarristekin eta Carlos «Caitro» Soto eta Eusebio Sirio «Pititi» kaxoi-jotzaileekin. Hainbat bira egin zituen Iberoamerikako hiriburu askotan, eta denboraldi luzeak eman zituen Buenos Airesen, Mexiko Hirian eta Madrilen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere diskografia ofizialean 12 estudioko album jasotzen dira. Horietatik 8 egile abeslari gisa eta 4 ekoizle gisa.
Egile abeslari gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dialogando... (Óscar Avilésekin, 1963)
- Grande de América (1973)
- La Flor de la Canela (1950)
- Voz y Vena de Chabuca Granda (1976)
- Chabuca Granda (1977)
- Chabuca Granda... y Don Luis González (1977)
- Tarimba Negra... (1978)
- Cada Canción con su Razón (1982)
Ekoizle gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lo mejor de Chabuca Granda (1961)
- Navidad (1964)
- Doce nuevos valses de Chabuca Granda (1966) Rubén Flórez Pinedorena.
- Misa Criolla de Chabuca Granda (1969)
Hil ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Criollísima (2000)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Limeñísima (Canal 13)
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mi secretaria está loca, loca, loca (1967)
- Bromas S. A. (1967)
- Volver (1969)
Como protagonista:
- Chabuca Granda… confidencias (1988)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Chabuca Grandari eskainitako webgunea.