Catherine Samba-Panza
Catherine Samba-Panza | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||
2014ko urtarrilaren 23a - 2016ko martxoaren 30a ← Alexandre-Ferdinand Nguendet - Faustin-Archange Touadéra ⊟
2013ko ekainaren 14a - 2016ko martxoaren 30a ← Nazaire Yalanga (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | N'Djamena, 1954ko ekainaren 26a (70 urte) | ||||
Herrialdea | Afrika Erdiko Errepublika | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Cyriaque Samba Panza (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Panthéon Assas Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa Sangoa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Catherine Samba-Panza (1954ko ekainaren 26a) Afrika Erdiko Errepublikako bitarteko presidentea izan zen 2014ko urtarrilaren 20tik 2016ko martxoaren 30era arte, 2013ko estatu kolpearen gertaeren ondoren. Kargu hori bete zuen lehenengo emakumea izan zen. Aurretik, bere jarduera politikoa garatu zuen Bangi-n, herrialdeko hiriburuaren alkate gisa.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954ko ekainaren 26an, N'Djamena-n jaio zen, Ekuatore Afrika Frantsesan (gaur egun Txad), ama Afrika Erdiko Errepublikakoa eta aita Kamerungoa izan zen. Politikan sartu aurretik, negozio-emakume eta abokatu korporatibo gisa jardun zuen. 18 urterekin Afrika Erdiko Errepublikara joan zen bizitzera. Parisera joan zen Panthéon Assas Unibertsitatean legeak ikasteko.
Bitarteko presidentetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012-2013ko Afrika Erdiko Errepublikako matxinadan zehar, Bangin, herrialdeko hiriburuko alkate izan zen. Michel Djotodia-k dimisioa eman zuen urtarrilaren 10ean, gatazka zibila konpontzeko hutsegitea aitortuz. Alexandre-Ferdinand Nguendet presidente izendatu zuten Transizio Kontseilu Nazionalak presidente berria hautatu arte. Trantsizioko parlamentuak Samba-Panza izendatu zuen zortzi hautagaien artean, 75 boto lortuz hurrengo bozkatuenaren 39 botoen aurrean, Désiré Kolingba, André Kolingba presidente ohia zenaren semea. Matxinadari aurre egiteaz gain, Samba-Panza-ren helburu nagusia 2014ko bukaerako hauteskunde presidentzialak izatea zen. Urtarrilaren 25ean, André Nzapayeké bitarteko lehen ministro izendatu zuen presidentetzan irauten zuen bitartean.