Castrum doloris
Itxura
Castrum doloris latin hizkuntzaz (euskaraz: «Minaren gaztelua») katafalkoa edo hilkutxa babesten edo ornitzen duen egitura eta dekorazio bati ematen zaion izena da. Bolada baterako eraikitzen den monumentua da, normalean eliz handietan eta katedraletan.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Castrum doloris egiturak hildakoaren ospea edo garrantzia nabarmentzen du. 'Castrum doloris' batek baldakino konplexua izan dezake: Bertan kandelabroak, loreak eta, gehienetan, epitafioak eta, batzuetan, estatuak alegorikoak izan daitezke. Ohitura Erdi Aroaren bukaeran sortzen bada, XVII. eta XVIII. mendeetako hilobietan tamaina handiko 'castra doloris' asko egin ziren.[2] Ospetsua izan zen, esaterako, 1570ean Sigismundo II.a Poloniakoaren hiletetan egin zutena.