Edukira joan

Castelo Branco

Koordenatuak: 39°49′22″N 7°29′35″W / 39.8228°N 7.4931°W / 39.8228; -7.4931
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castelo Branco
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaCastelo Branco
Posta kodea6000
HerriburuaCastelo Branco
Geografia
Koordenatuak39°49′22″N 7°29′35″W / 39.8228°N 7.4931°W / 39.8228; -7.4931
Map
Azalera1.438,16 km²
Altuera319 m
MugakideakOleiros (en) Itzuli, Proença-a-Nova (en) Itzuli, Vila Velha de Ródão (en) Itzuli, Cedillo, Herrera de Alcántara, Santiago de Alcántara, Idanha-a-Nova eta Fundão (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria56.109 (2011)
Dentsitatea39 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1213 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakPlasencia, Cáceres eta Puławy
cm-castelobranco.pt

Castelo Branco Portugalgo ekialdeko hiria eta izen bereko barrutiaren hiriburua da. Erdialdeko eskualdeko Hegoaldeko Beira Interior azpieskualdean dago. 1.438 km²ko azalera du eta 2011n 56.109 biztanle zituen[1].

Kastro erromatar-lusitaniar batengandik jaso du izena, Castra Leuca ("kastro zuria"), Colina da Cardosa muinoan kokaturik zegoena. Populazioa muinoaren maldatan pilatuz joan zen.

Dena dela Tenpluaren ordenak lurraldea 1182an eskuratu zuen arte ez da askorik ezagutzen inguru honetaz. Fernandes Sanches nobleak Vila Franca da Cardosa herria eman zien tenplarioei. 1213an forua eskuratu zuen eta gaurko Castelo Branco izena hartu zuen. Inozentzio III.ak 1215ean baieztatu zuen. Tenplarioek gaztelua eraiki zuten eta harresiz inguratu zuten hiria.

1642an hiriburu bihurtu zen eta 1771 urtean hiria. 1881ean diozesiaren egoitza bihurtu zen. Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak dira hiriaren erakargarri turistiko nagusia.

  • Alcains
  • Almaceda
  • Benquerenças
  • Castelo Branco
  • Cebolais de Cima e Retaxo
  • Escalos de Baixo e Mata
  • Escalos de Cima e Lousa
  • Freixial e Juncal do Campo
  • Lardosa
  • Louriçal do Campo
  • Malpica do Tejo
  • Monforte da Beira
  • Ninho do Açor e Sobral do Campo
  • Póvoa de Rio de Moinhos e Cafede
  • Salgueiro do Campo
  • Santo André das Tojeiras
  • São Vicente da Beira
  • Sarzedas
  • Tinalhas

Castelo Brancok uda beroko klima mediterraneoa dauka, Csa Köppen klima sailkapenaren arabera[2].

    Datu klimatikoak (Castelo Branco, 1971-2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.8 14.0 18.0 18.6 22.3 27.3 32.1 31.6 27.3 21.0 15.7 12.5 21
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.9 9.6 12.7 13.1 16.8 21.0 25.0 24.4 21.3 16.3 11.7 9.0 15.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.9 5.2 7.5 8.0 11.2 14.6 17.9 17.2 15.2 11.6 7.7 5.6 10.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 108.0 58.7 36.9 58.1 65.1 25.2 8.9 8.4 36.5 105.5 118.8 128.2 758.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.6 10.6 7.3 12.3 11.5 5.8 2.8 2.6 7.8 12.5 12.4 14.3 112.5
Iturria: Instituto de Meteorología, IP Portugal. 1971-2000 bitarteko prezipitazio eta tenperatura datuak Castelo Brancon[3]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artzapezpikuaren jauregiko lorategiak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]