Edukira joan

Casey Kaufhold

Wikipedia, Entziklopedia askea
Casey Kaufhold
Bizitza
JaiotzaLancaster2004ko martxoaren 6a (20 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaTexas A&M University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkularia

Facebook: Casey-Kaufhold-100063507919607 Instagram: crazy.casey.04 LinkedIn: casey-kaufhold-21ba8a271 Edit the value on Wikidata

Casey Kaufhold (2004ko martxoaren 6a) arkulari estatubatuarra da.[1] Zilarrezko domina irabazi zuen emakumeen bakarkako ekitaldian, Yanktonen (AEB) egin zen Arkularitzako Munduko Txapelketan, 2021ean. Tokion, Japonian, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, banakako eta taldekako emakumezko ekitaldietan.[2][3][4]

2019an, Kaufholdek brontzezko domina irabazi zuen Liman (Peru) egindako Panamerikar Jokoetan, emakumeen banakako ekitaldian.[5][6][7] Urrezko domina ere irabazi zuen, bai emakumeen taldekakoan, bai ekitaldi talde mistoan.[8] 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen talde mistoaren proban.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2024 Frantzia Paris 3. postua, brontzezko domina Talde mistoa
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021 Ameriketako Estatu Batuak Yankton 2. lekua, zilarrezko domina Banaka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]