Edukira joan

Carol Rovira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carol Rovira

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarolina Rovira Melich
JaiotzaCamarles1989ko urriaren 12a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista aurkezlea eta abeslaria

IMDB: nm5917496 Rottentomatoes: celebrity/carol_rovira Allmovie: an2053399
Facebook: 100057758422579 Instagram: carolrovira Edit the value on Wikidata

Carolina Rovira Melich, ezaguna Carol Rovira izenez artistikoki (Camarles, Tarragona, Katalunia,1989ko urriaren 12a) tarragonar aktorea, abeslaria eta konpositorea da. Antzerkian, zineman eta telebistan aritzen da. Ezaguna egin zen Antena 3 kateko eguneroko Amar es para siempre telesailean Amelia Ledesma pertsonaia interpretatzean eta #Luimelia spin-off-ari esker.[1][2]

1997an hasi zituen solfeo eta klarinete ikasketak Tortosako Musika Kontserbatorioan, eta bertan egon zen 2006ra arte. Gero, 2007. urtean, Bartzelonako Unibertsitatean Musika Irakasletzako diplomatura hasi zuen. Unibertsitate ikasketekin batera, antzerkiarekiko interesa piztu zitzaion eta Pau Bourekin batera Teatre Kaddishen (Prat de Llobregat) eta Youkali musika antzerki eskolan (Gracia, Bartzelona) hasi zen ikasten. Hainbat urtetan zehar, mundu osoan zehar ikasten jarraitu zuen, hainbat interpretazio ikastaroren bidez, baita kantu eta dantza klaseen bidez ere. Arte dramatikoko bere azken ikasketak Antzerkiaren Institutuan egin zituen, 2011tik 2016ra.[3]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa guztiak amaitu ostean, antzerkiari eta musikari oso lotuta jarraitu zuen Carolek. 2013 eta 2014 artean Goodbye Barcelona musikal ingelesaren katalanezko bertsioaren parte izan zen, bere lehen lan profesionala, Fran Arráezek zuzendua eta 2014ko Antzerki Musikal Onenaren saria irabazi zuena. Bertan, Pilar katalana interpretatu zuen; izan ere, soldadu faxistek bere familia hil eta gero, bizitza hondatuta geratu zitzaiona.[4]

Hasieran, Bartzelonako antzoki alternatibo eta independenteenetan jardun zuen, Strange Fruit bezalako sorkuntza-lanekin, Begoña Moralek zuzendutako bakarrizketa, Billie Holidayren bizitza (Carolek interpretatua) hizkuntza fisiko eta musikal baten bidez irudikatzen zuena. Bi aldiz errepikatu zuen zuzendari berarekin, ildo esperimentalago horri jarraituz La fiesta del hombre eta No hi ha bosc a Sarajevo sorkuntza lanekin, esaterako.

Era berean, Singapurrera bidaiatu zuen Els comediants antzerki konpainia kataluniar ospetsuarekin eta klarineteaz lagunduta, Marina Bay Sands etxe multzo ezagunean antzeztu zuten Fantasía by Escribà piezarekin.

2014 eta 2015 artean aktore, kantu-konpositore eta klarinete jotzaile gisa parte hartu zuen William Shakespeareren komedietako baten katalanerako egokitzapena den Com Us Plagui (Nahi duzuen bezala) lanean.[5] Dugald Bruce-Lockhartek (Propeller konpainiakoa) zuzendu zuen, eta Teatre Akademian (Bartzelona) antzeztu zuten.

Gero, Les Coralines konpainia sortu zuen, eta Dins la cova antzezlanarekin egin zuten debuta; Pau Escribanok idatzi eta zuzendutako lan komiko eta musikala da, eta harexekin ere egin zuten denboraldia El Maldà antzokian, eta Kataluniako hainbat herritan ibili zen biran.

2015etik 2016ra Varela Produccionesen eta Blanca Marsillachen Antzerki Konpainiaren Viajando con Marsillach lana taularatu zuen Espainiako hainbat hiritan, Luis Mottola, Xabi Olza eta Adela Estévez aktoreekin batera. Adolfo Marsillachen obra ezberdin batzuetako eszena dibertigarrienek osatutako obra zen, gerraosteko Espainian kokatuak.[6]

2016an With my Wholeheartmindbody-n ere parte hartu zuen, manifestu feministen aukeraketa batetik abiatutako irakurketa eszenikoa, Carlota Subirós zuzendari katalanak zuzendua.[7]

Urte berean, Gemma Humet abeslari katalanarekin ere lan egin zuen Agusti Humetek zuzendutako Cançons d'amors i guerres lanean, eta Espainiako gerra zibilaren benetako lekukotzak batzen zituen gutun eta kantuen bidez.

2017an, Oriol Broggi zuzendariaren Boscos izeneko epopeiaren eta Wajdi Mouawaden tetralogiaren azken atalaren parte izan zen. XX. mende osoko ibilbidea egiten duen odisea da, zazpi emakume belaunaldiren historia oinarri hartuta.[8]

Urte berean, Kataluniako Antzoki Nazionalean lan egin zuen, Marc Artigauk idatzi eta zuzendutako Els persigues de paraules antzezlanean.

Beste proiektu batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola Oliver Nelsonen «Found Your Love» abestiaren bideoklipean edo David Mendezen Sirenas film laburrean, non Noraren rola egiten zuen, Míaz (Mónica Portillo) itsu-itsuan maitemintzen den neska gazte batekin. Proiektu horrek mezu handia du atzean, izan ere, 2019an film laburrak 6 milioi erreprodukzio baino gehiago zituen YouTuben.[9]

Telebistako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantaila txikian aktore gisa egin zuen ibilbidea 2016. urtean hasi zuen, TV3ko La Riera telesailarekin, non Susi Quiroga pertsonaia izan zen, Roger Casamajor aktorearen arreba den fikzio katalanaren zortzigarren eta azken denboraldian.

2018an, Antena 3 kateko Presunto culpable telesaileko aktore nagusia izan zen, eta, besteak beste, Susi Sanchez, Elvira Minguez, Miguel Angel Muñoz edo Alejandra Onieva profesional handiekin egin zuen bat.[10]

Urte amaieran, etxeko beste fikzio batean sartu zen: Amar es para siempre eguneroko telesail mitikoan. Zazpigarren denboralditik, Amelia Ledesma protagonistetako bat interpretatu zuen, aitaren ezezkoari ihes egin eta Madrilgo agertokietan lekua egin nahi zuen vedette bat. Proiektu horretan hasi zen Carol bere burua ezagutzera ematen, Luisitarekin (Paula Usero) izandako maitasun istorioari esker. 1976ko Espainian homosexualitatea delitutzat jotzen zen sasoian, eta bien arteko maitasunarengatik borrokatu beharko dute.[11][12]

Fan-ek Luimelia ezizenarekin bataiatu zuten harremana, sare sozialetan fenomeno bilakatu zen eta bi aktoreak LGBT kolektiboarentzat erreferente dira, bai Espainian bai munduko beste herrialde askotan, oraindik beren lehentasun sexualak askatasunez adieraztera ausartzen ez diren pertsona askoren bozgorailu izatea lortuz.[13]

Publikoaren baldintza bako laguntzari esker, 2019ko martxoaren 31n, fikzioan bere bikotekidea den Paula Userorekin batera, ikusgaitasunaren Andalesgai 2019 saria jaso zuen, Sevillan ospatutako Andaluziako jaialdiaren hamabosgarren edizioan.[14][15] Handik gutxira, webgunearen bidez teveoylescuento.com emakumezko aktore bozkatuena bihurtu zen Espainiako emakumezko aktore Onenaren kategorian, etorkizun oparoarekin; izan ere, 388.020 boto jaso zituen (684.166 guztira), Macarena Garcia eta Alba Flores aktore ezagunen aurretik.[16]

2019ko udan, Argentinan eta Mexikon berdintasunaren aldeko tour batean parte hartzera gonbidatu zuten, Padrísimo Magazine aldizkariak LGBT komunitateari laguntzeko egindako ekimen batean. Han, Malena Narvay eta Carmen Salinas bezalako pertsona ospetsuekin egin zuen topo.[17] Tarte horretan, Carina Bogetti zuzendariaren El camino real: la rosa del desierto bere lehen filma ere filmatu zuen Argentinako hainbat leku naturaletan. Historia irakasle baten (Damián de Santo) eta bere bi ikasleren (Carol Rovira bera eta Thiago Batistuta) abenturak kontatzen ditu filmak, jesuiten altxor baten bilaketan murgiltzen direnak. Filmaren estreinaldia 2020ko udan izan zen.[18]

2019ko amaieran ofizial egin da Amar es para siempre telesaileko Luisita Gomez (Paula Usero) eta Amelia Ledesmaren (Carol Rovira) pertsonaiek telesail propioa izango zutela, fikziozko bikote horrek lortu zuen oihartzun handia zela eta.[19] Bi aktoreek #Luimelia lanaren protagonista, hamar minutuko sei kapituluko spin-off bat, Atresplayer Premium Atresmediako streaming plataforman eman zena. Telesailaren grabaketa azaroaren amaieran hasi zen, eta lehen emanaldia 2020ko otsailaren 14an izan zen, San Valentin egunarekin bat eginez.[20] #Luimelia-k Amar es para siempre telesailean sortu zen maitasun harreman bera arakatu zuen, baina orduko horretan, trama 2020. urtean garatu zen, eta ez 1976an; beraz, bi neska millenial ziren, euren maitasuna askoz askatasun handiagoz bizi ahal izan zutenak, nahiz eta denboran irauten duten oztopoekin ere topo egin zuten.

Lehen denboraldiaren arrakasta zela eta, bi denboralditan sei kapitulu baino gehiago grabatzea erabaki zuen kateak, eta bi protagonisten unibertsoa beste pertsonaia batzuekin zabaldu zen. Bigarren eta hirugarren denboraldiak 2020ko abuztuan eta 2021eko urtarrilean estreinatu ziren, eta 12 minutu inguruko 6 kapitulu izan ziren, Atresplayer Premium plataforman ikus zitezkeenak. #Luimelia-ren laugarren denboraldiak 8 kapitulu eta 30 minutu izan zituen.

Geroago, Señor, dame paciencia telesailerako fitxatu zuen Carolek, izen bereko filmaren telebistarako egokitzapena.

2022ko udaberrian, TV3 kataluniar telebistako Eufòria musika saioan interpretazio coach lanak egin zituen.[21]

Urte berean TV3 katean La Gran Vetllada saioan aurkezle lanetan jardun zuen. Bera izan zen saioaren galak gidatu zituena, lehen edizioko aurpegi estimatuenetako bat, interpretazioko coach lanak egiteko orduan lehiakideekiko zuen hurbiltasunarengatik eta enpatiarengatik.[22]

Urtea Seriea Pertsonaia Katea Oharrak
2016 - 2017 La Riera Susi Quiroga TB3 17 kapitulu
2018 Presunto culpable Maite Otxoa Aguirre Antena 3 13 kapitulu
2018 - 2020, 2024 Amar es para siempre Amelia Ledesma Gonzalez 424 kapitulu
2020 #Luimelia'77 HBOlatam

Atresplayer Premium

4 kapitulu
2020 - 2021 #Luimelia 26 kapitulu
2022 Señor, dame paciencia Alicia Zaldivar Ramos 8 kapitulu
Madres. Amor y vida Noemi Corbalan Prime Video 7 kapitulu
2023 Días mejores Claudia 7 kapitulu
2024 Ich bin Dagobert Anaïs 5 kapitulu
Machos alfa Eva Netflix Kapitulu 1
Urtea Film luzea Pertsonaia Zuzendaria
2013 Elias ¿? Clément Badin
2020 El Camino Real: La rosa del desierto Carmen Carina Bogetti

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Film laburra Pertsonaia Zuzendaria
2018 Sirenas Nora Lip Studio
2022 Nubes EDU Escudero
Urtea Lana Zuzendaria Antzokia
2009 Odio Hamlet Jaume Mallofré Teatreneu
2012 Train to Hollywood Agustí Estadella Sant Andreu Teatre (SAT)
2013 El Fantasma de l'Òpera Marc Chornet La Lira Ampostina
2013 Strange Fruit Begoña Moral Atic 22 (Teatre Tantarantana)
2014 La Fiesta del Hombre Begoña Moral Teatre Estudi
2014 Inscripcions obscenes Albert Roig Palau Oliver de Boteller (Tortosa)
2013-2014 Goodbye Barcelona Fran Arráez Teatro del Raval
2014 María Estuard Frederic Roda Factoria IT
2014 La llavor del blat Enric Arquimbau Teatre de Balaguer
2014 Fantasia by Escribà Joan Font, Els Comediants Marina Bay (Singapur)
2015 El principi d'Eliot Pere Sais Factoria IT
2015-2016 Cançons d'amors i guerres Agustí Humet Gira Catalunya
2015 Com us plagui Dugald Bruce-Lockhart Teatre Akadèmia
2015-2016 Viajando con Marsillach Xavi Olza, Varela ekoizpenak eta Blanca Marsillachen konpainia Gira España
2016 La cavalcada sobre el llac de Constança Joan Ollé Teatre Estudi, Factoria IT
2016 Dins la cova Pau Escribano El Maldá
2015 With my holeheartmindbody Carlota Subirós Centro de Cultura Contemporánea de Barcelona (CCCB)
2016 Els perseguidors de paraules Marc Artigau Teatro Nacional de Cataluña
2017 Boscos Oriol Broggi La Perla 29 (Biblioteca Nacional de Cataluña)
  • Found your love (2015), Oliver Nelsonen bideoklipa.
  • Niin minä neitonen sinulle laulan (2015), Bartzelona Ethnic Band jaialdian Carolek abestutako kanta finlandiarra.
  • Tu cara me suena 8ren 14. galan gonbidatu zuten, Ana Belénen imitazioa eginez "Agapimú" kantuarekin (2020).
  • Interpretazioko coach-a Kataluniako TV3 telebistako "Eufòria" musika lehiaketan (2022).
  • "La Gran Vetllada" saioan TV3 kateko aurkezlea (2022).
  • "Eufòria Dance" TV3 aurkezlea (2022).
  • Epaimahaia Eufòria-ren 2. denboraldian, TV3 (2023).
  • Epailea Eufòria, Tv3 (2024) telesailaren 3. denboraldian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Biografía: ¿Quién es Carol Rovira? La actriz de ‘Luimelia’» Happyfm 2021-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  2. (Gaztelaniaz) Martín, Sergio L.. (2021-01-17). «Carol Rovira ('#Luimelia'): 'Paula y yo nos entendemos con una mirada, como lo hacen Luisita y Amelia'» www.elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  3. «Carol Rovira, la actriz de <<Amar es para siempre>> nos desvela sus próximos proyectos» Intimately Magazine 26 de octubre de 2019.
  4. «El musical londinense GOODBYE BARCELONA se estrenará en el Teatre del Raval» El Periódico 10 de julio de 2013.[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Dugald Bruce-Lockhart triunfa en el Teatre Akadèmia con 'Com us plagui', de Shakespeare» El Periódico 24 de diciembre de 2014.
  6. «'Viajando con Marsillach' logra la integración de 62 personas en riesgo de exclusión» Europa Press 26 de febrero de 2016.
  7. «WITH MY WHOLEHEARTMINDBODY: Lectura escénica de manifiestos feministas, dirigida por Carlota Subirós» Centro de Cultura Contemporánea de Barcelona 9 de junio de 2016.
  8. «Oriol Broggi regresa con 'Boscos' al mundo de Mouawad» El Periódico 20 de julio de 2017.
  9. «'Sirenas', el corto lésbico más tierno y divertido que verás hoy» Magles Revista 29 de agosto de 2018.[Betiko hautsitako esteka]
  10. «Carol Rovira ('Presunto culpable'): "Nadie me dijo al principio que yo era la asesina, pero sí que lo intuía"» Fórmula TV 12 de diciembre de 2018.
  11. Antena 3. Luimelia.. .
  12. «Carol Rovira ('Amar es para siempre') <<Amelia tendrá que elegir entre perseguir su sueño o estar con Luisita>>» Cultura en serie 11 de octubre de 2019.
  13. «<<'Amar es para siempre' abraza la inclusión y el amor libre con Luimelia>>» Veo, escucho y os cuento 30 de octubre de 2019.
  14. «La pareja lésbica de "Amar es para siempre" son protagonistas en Sevilla» Sevilla Secreta 4 de abril de 2019.[Betiko hautsitako esteka]
  15. «Así fueron los premios de la Gala de Clausura Andelasgai 2019» Andalesgai 4 de abril de 2019.[Betiko hautsitako esteka]
  16. «Mejor actriz española con un futuro prometedor nominada a los premios VeoNovelas 2019» Veo, escucho y os cuento 11 de junio de 2019.
  17. «Carol Rovira y su "padrísimo" tour por la equidad en México y Argentina» Antena 3 3 de septiembre de 2019.
  18. «Filman en Córdoba una película que aborda el legado jesuitico en América» El Diario de Carlos Paz 11 de julio de 2019.
  19. Luisita y Amelia tendrán una miniserie.. .
  20. Estreno #Luimelia. .
  21. TV3. Els matins - La coach Carol Rovira impulsa l'èxit internacional d'"Eufòria". .
  22. A.Martín. (2022-11-23). «Carol Rovira serà la presentadora del nou Eufòria en format ball» La Torre de Barcelona.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]