Carmina Virgili
Carmina Virgili Rodón (Bartzelona, 1927ko ekainaren 19a - Ibidem, 2014ko azaroaren 21a)[1][2] Kataluniako geologo, kudeatzaile zientifiko eta politikaria izan zen.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lluis Solé i Sabarísen dizipulutzat hartua, Natur Zientzietan doktorea zen Bartzelonako Unibertsitatean 1956tik. Triasikoaren eta Permiarraren sedimentologian eta estratigrafian espezializatu zen.[3] Geologia Zientzien Fakultateko irakaslea eta CSICeko ikertzailea izan zen.[4]
1963an Oviedoko Unibertsitateko Estratigrafia katedra lortu zuen — unibertsitate horretako lehen emakume katedraduna izan zen, eta Espainiako hirugarrena — eta geroago Madrilgo Unibertsitate Konplutentsekoa. Geologia Zientzien Fakultateko dekanoa izan zen, eta Espainiako Sedimentologia Taldearen eta Mesozoikoaren Taldearen sortzaileetako bat izan zen.[5] Irakasle elkartu gisa egin zuen egonaldia Estrasburgoko Unibertsitatean (1974). Société Géologique de Franceko presidenteordea izan zen eta Bartzelonako Zientzia eta Arteen Errege Akademiako, CIRITeko Gizarte Kontseiluko eta Observatori de Bioètica i Dret elkarteko kidea. Sociedad Española de Mecánica de Rocas elkarteko Zuzendaritza Batzordean parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.[3]
Unibertsitate eta Ikerketako Estatu idazkaria izan zen Felipe González buru zuen lehen gobernuan,[3] eta Alfredo Pérez Rubalcaba izan zuen kabineteburu.[6] 1987an Parisko Espainiako Kolegioko zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1996ra arte.[7] 1996ko Espainiako hauteskunde orokorretan PSCko senatari hautatu zuten Bartzelonako probintziatik.[8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Triásico de los Catalánides. 856 orr. Madril (1958)
- El fin de los mitos geológicos, Lyell. Nivola Libros y Ediciones, S.L. 320 orr.. Madril (2003) ISBN 978-84-95599-44-5
- La Geologia: dels mites a la Ciència (2004) Charles Lyell-i buruzkoa.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dubar, G.; Mouterde, M. R.; Suárez Vega, L. C. y Virgili, C. (1971): «El Jurásico de Asturias (Norte de España)». Cuadernos Geología Ibérica, 2: 561-580
- Virgili, C.; Hernando, S.; Ramos, A. y Sopeña, A. (1976): «Le Permien en Espagne». En: Falke, H. (Ed.). The Continental Permian in Central, West and South Europe. Ed. Kluwert. 91-109 Leiden
- Virgili, C.; Sopeña, A.; Ramos, A. y Hernando, S. (1977): «Problemas de la cronoestratigrafía del Trías en España». Cuadernos de Geología Ibérica, 4: 57-88
- Virgili, C. (1980): «Cartografía del Triásico y Pérmico del Borde Oriental del Sistema Central y Rama Castellana de la Cordillera Ibérica». Cuadernos de Geología Ibérica, 6: 13-20
- Virgili, C.; Sopeña, A.; Ramos, A. y Hernando, S. (1983): «El relleno posthercínico y la sedimentación mesozoica». En: Comba, J.A. (Ed.). Geología de España, Instituto Geológico y Minero de España. 25-36 Madrid
- Sopeña, A.; Virgili, C.; Arche, A.; Ramos , A. y Hernando, S. (1985). «El Triásico». En: Comba, J.A. (Ed.). Libro Jubilar José María Ríos. Geología de España II. Instituto Geológico y Minero de España: 47-62 Madrid
- Virgili, C. (2008): «The Permian-Triassic transition: Historical review of the most important ecological crises with special emphasis on the Iberian Peninsula and Western-Central Europe». Journal of Iberian Geology, 34 (1): 123-158
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jasotako goraipamenen artean hauek daude:
- 1957. Leonardo Torres Quevedo Ikerketako Sari Nazionala
- 1985. Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia.
- 1986. Narcís Monturiol Domina.[4]
- 1990. Grau d'Officier de l'Ordre des Palmes Académiques. (Frantzia).[9]
- 1993. Ohorezko Legioko ofiziala (Frantzia).[5]
- 1995. San Jordi Gurutzea.[8]
- 2008. Honoris causa doktore izendatu zuen Gironako Unibertsitateak.[10]
- 2008 Medalla al Treball President Macià.[11]
- 2011. Bartzelonako Unibertsitatearen Urrezko Domina.[12]
- 2013. Unibertsitate Konplutentseko Ohorezko Domina.[13]
- 2015. (hil ondoren) Medalla de l'Associació Catalana d'Universitats Públiques (ACUP).[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Carmina Virgili Rodón (Barcelona, 1927-2014)» web.archive.org 2016-07-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece Carmina Virgili, la primera mujer catedrática de la Universidad de Oviedo» La Nueva España 2014-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2016-06-19). «Carmina Virgili i Rodón, geóloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ a b «Carmina Virgili i Rodon | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Carmina Virgili – Colegio de España. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rubalcaba, Alfredo Pérez. (2014-11-25). «Carmina Virgili, defensora de la libertad y la inteligencia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Baena, José Antonio Martínez de Villarreal. (2014-11-26). «Mi adiós a Carmina Virgili» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Muere la catedrática de Geología Carmina Virgili, Medalla de Oro de la UB» Actualidad (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ a b (Katalanez) RACAB – Utile, non subtile, legit. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ «Coneix la UdG > Actes institucionals > Honoris Causa > Carmina Virgili». www.udg.edu..
- ↑ ACORD GOV/188/2008, d'11 de novembre, de concessió dels guardons Medalla al treball President Macià i Placa al treball President Macià 2008. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La geóloga Carmina Virgili recibe la Medalla de Oro de la UB» Actualidad (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La geóloga Carmina Virgili, Medalla de Honor de la Universidad Complutense de Madrid» Actualidad (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katedraduna eta irakaslea hil da. UCMko Estratigrafiako Emeritua, Carmina Virgili Rodón. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Geologia Zientzien Fakultateko nekrologikoa.