Edukira joan

Carma Citrawati

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carma Citrawati

(2021)
Bizitza
Jaiotza1990eko otsailaren 24a (34 urte)
Herrialdea Indonesia
Hezkuntza
Hizkuntzakbaliera
Indonesiera
Jarduerak
Jarduerakakademikoa, idazlea eta ipuingilea
Jasotako sariak

Dewa Ayu Carma Citrawati[1], Citra ezizenez ere ezaguna[2], (Banjarangkan, 1990eko otsailaren 24a) indonesiar idazle eta wikilaria da, palmondo-hostoetan idatzitako baliar eskuizkribuak digitalizatu eta itzultzeagatik ezaguna. 2021ean Urteko Wikilari Berri izendatu zuten Wikimania biltzar birtualean[3][4].

Dewa Nyoman Suarta eta Jero Ketut Astutiren bost seme-alabetatik zaharrena, 1990eko otsailaren 24an jaio zen. SMAN 1 Banjarangkan eskolan ikasi zuen. Garai hartan ipuinak idazten hasi zen indonesieraz. Hala ere, gaztetan piztu zitzaion balierarekiko interesa. Udayana Unibertsitatean ikasten ari zela, baliar literatura hobeto ezagutu zuen eta balieraz idazten hasi zen. 2011tik 2018ra baliera irakatsi zuen SMPN 3 Denpasar eskolan[2].

Ipuin laburrak eta poemak idazten ditu. 2014an, Smara izeneko ipuin antologia idatzi eta argitaratu zuen I Gedé Gita Purnama Arsa Putra senarrarekin batera. 2016an Kutang Sayang Gemel Madui antologia argitaratu zuen eta hurrengo urtean Rancage saria irabazi zuen[5][6]. 2018an Ubud jaialdian hizlari gisa gonbidatu zuten[2].

2019an hasi zen Wikimedia proiektuan eta WikiPustaka balierazko liburutegia garatu zuen. 2021eko abuztuaren 15ean Urteko Wikilari Berri izendatu zuten Wikimania biltzar birtualean[3][4].

Saiakerak
  • Nomina Berelasi Air yang Dihasilkan Entitas Dalam Bahasa Bali (2018)
Fikzioa
  • Dénpasar miwah Don Pasar (2013)
  • Smara Réka (2014)
  • Angripta Rum (2015)
  • Dénpasar Kota Persimpangan Sanur Tetap Ramai (2015)
  • Kutang Sayang Gemel Madui (2017)
  • Aud Kélor (2019)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Indonesieraz) «Tutur I Nanang: Djelantik Santha» Suara Saking Bali (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  2. a b c (Indonesieraz) «Carma Citrawati, Penulis Asal Klungkung yang Setia dengan Bahasa Bali» NusaBali.com 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. a b (Ingelesez) «Meet Carma Citrawati: Wikimedian of the Year 2021 Newcomer of the Year winner» Diff 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. a b (Ingelesez) «Meet the 2021 Wikimedians of the Year» Diff 2021-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  5. (Indonesieraz) Ananda Perdana Anwar. «Carma Citrawati; adat Bali dalam kutang sayang gemel madui» Asyikasyik 2018-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  6. (Indonesieraz) «Carma Citrawati, Kutang Sayang Gemel Maduwi, lan Rancagé 2017» Suara Saking Bali (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]