Carlos do Carmo
Carlos do Carmo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carlos do Carmo de Ascensão Almeida |
Jaiotza | Lisboa, 1939ko abenduaren 21a |
Herrialdea | Portugal |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Santa Maria Ospitalea, 2021eko urtarrilaren 1a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Cemitério dos Prazeres |
Heriotza modua | berezko heriotza: aneurismaren haustura |
Familia | |
Ama | Lucília do Carmo |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fado abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | fadoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Philips Tecla |
Carlos Manuel de Ascenção do Carmo de Almeida (1939ko abenduaren 21a - 2021eko urtarrilaren 1a), Carlos do Carmo bezala ezagunagoa, portugaldar fado abeslaria izan zen. Lucília do Carmoren semea zen, bere garaiko fadista ezaguna[1].
1963an hasi zen abesten eta grabatzen, "Mário Simão e o seu Quarteto Apresentando Carlos do Carmo" eta "Carlos do Carmo e Orquestra de Joaquim Luiz Gomes" diskoekin. Hamarkada amaiera arte, beste hamaika disko argitaratu zituen. 1970eko hamarkadaren etorrerarekin, arrakasta handia izan zuen Portugalen eta atzerrian, hamarkada hartan hogeita hamar disko inguru argitaratuz.
Bere abesti ezagunenak Lágrimas de Orvalho, Lisboa Menina e Moça eta Canoas do Tejo dira. Ary dos Santos bezalako kantautoreek idatzitako abesti asko abestu zituen. Lisboako Fadoa beste musika eragin batzuetara irekitzen lagundu zuen, jazza eta Frantziako musika adibidez, baita orkestra Fado gitarra hirukote tradizionalera edo laukotera gehitzen ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Carlos Do Carmo Biography - Albums» www.wrasserecords.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).