Carlos Ibáñez del Campo
Carlos Ibáñez del Campo (Linares, 1877ko azaroaren 3a - Santiago, 1960ko apirilaren 28a) Txileko militar eta politikaria izan zen. 1924 eta 1925. urteetako estatu-kolpeen ondotik, Txileko lehendakari egin zuten militarrek 1927an. Diktadura latza ezarri zuen, eta gogor zapaldu zituen mugimendu ezkertiar guztiak. 1929ko ekonomia-krisiaren eta berak kudeaturiko politika burugabearen ondorioz, gero eta presio handiagoa jasan zuen alderdi politiko eta langile-erakundeen aldetik. Agintea utzi eta Argentinara joan behar izan zuen ihesi. Atzerrian zegoela Alianza Popular Libertadora alderdi eskuindar faxista antolatu eta 1938 eta 1942ko hauteskundeetan huts egin ondoren, lehendakari hautatu zuten 1952an, eskuindarren botoei esker. Armadaren babespean gobernatu zuen 1952-1958 urteetan. Konstituzioa errespetatu zuen, hala ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Ibáñez del Campo |