Edukira joan

Caligae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaligae erromatar bat.

Caligae (singularrez caliga), sandalia mota bat zen, larruzko uhalekin eginikoak, erromatar legioetako soldaduek eta laguntzaileek, Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioan zehar.[1]

Batenbatek, zola edo moztutako larru zati bat izan dezake. Sandalia hauek, oinaren erdialdean eta orpoaren gainaldean lotzen ziren. Gainera, soldaduentzako, zolek budinezko iltzeak sartzen zitzaizkien, honako xede hauekin:

  • sandaliak indartzea
  • soldaduari tiratze hobea ematea
  • kaligaeak armatzea (hau da, soldaduari, hauekin ostikadak joz min egitea ahalbidetzea).

Oso erraz ezagutzen dira, estatua askotan irudikatuta agertzen baitira. Gainera, aurkikuntza arkeologikoek, ale mordoa eman dute, batzuetan, kontserbazio egoera bikainean.

  • Kaligula enperadorearen izena, ezizen militar bat da, kaligaren txikigarria, eta, beraz, sandaliatxoa esan nahi duena.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Rodríguez Morales, Jesús; Fernández Montoro, José Luis; Sánchez Sánchez, Jesús; Benítez de Lugo Enrich, Luis. (2012). Los clavi caligarii o tachuelas de cáliga. Elementos identificadores de las calzadas romanas. ISSN 0213-2338. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  2. Hamabi zesarren bizitzak. Kaligularen bizitza. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.