Edukira joan

C. A. Rosetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «C. A. Rosetti (argipena)».
C. A. Rosetti

President of the Chamber of Deputies of Romania (en) Itzuli

1883ko maiatzaren 16a - 1883ko urriaren 17a
Minister of Internal Affairs (en) Itzuli

1881 - 1882
President of the Chamber of Deputies of Romania (en) Itzuli

1878ko azaroaren 17a - 1881eko ekainaren 9a
President of the Chamber of Deputies of Romania (en) Itzuli

1876ko ekainaren 25a - 1878ko maiatzaren 26a
Errumaniako Lehen Ministroa

1866ko uztailaren 15a - 1866ko uztailaren 16a
Errumaniako senataria


Errumaniako diputatua

Bizitza
JaiotzaBukarest1816ko ekainaren 2a
Herrialdea Errumania
HeriotzaBukarest1885eko apirilaren 8a (68 urte)
Hobiratze lekuaBelluko hilerria
Familia
AitaCount Alexandru Ruset
AmaElena Obedeanu
Ezkontidea(k)Maria Rosetti  (1847ko abuztuaren 31 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSaint Sava College (en) Itzuli
Hizkuntzakerrumaniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, politikaria, aktorea, ofizierra, sub-lieutenant (en) Itzuli, polizia, itzultzailea, tipografoa eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)National Theatre Bucharest "Ion Luca Caragiale" (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Liberal Party (en) Itzuli

Constantin Alexandru Rosetti (Bukarest, 1816ko ekainaren 2a - Bukarest, 1885eko apirilaren 8a) errumaniar idazlea izan zen.

1845ean, Parisera joan zen Rosetti, eta han ezagutu zuen Alphonse de Lamartine, Errumaniako Ikasleen Elkarteko burua. 1847an Mary Grant kontsul ingelesaren ahizparekin ezkondu zen Bukaresten.

Rosettik 1848ko Valakiako iraultzan parte hartu zuen. Gheorghe Bibescu printzeak atxilotu zuen lehenengoen artean egon zen, eta hark bere aurka konspiratzea leporatu zion. 1848ko ekainaren 11n behin-behineko gobernu bat izatera iritsi ondoren, Valakiako poliziaren buruzagi kargua lortu zuen. Rruncul Român egunkariko editorea ere izan zen. Nicolae Bălcescu, Alexandru G. Golescu eta Ion C. Brătianu behin-behineko gobernuko idazkari izan ziren ekainaren amaiera arte. Abuztuan Barne ministro izendatu zuten.

1848ko irailaren 13an iraultzaren amaiera odoltsuaren ondoren, Rosetti iraultzako beste buruzagi batzuekin batera atxilotu zuten. Emaztearen esku-hartzea erabakigarria izan zen haren askapenean. Rosetti, Bruttianu anaiekin eta beste batzuekin batera, Frantzian erbesteratu zen. Han zegoela, Moldavia eta Valakiako estatu bateratu baten sorrera defendatzen zuen aldizkari bat argitaratu zuen.

1861ean Errumaniara itzuli zen, non diputatu aukeratua izan zen, 1866an Instrukzio Publikoko ministro izatera iritsi zelarik. Uztailaren 15 eta 16 artean Errumaniako lehen ministroa izan zen.

1866an Alexandro Joan Cuza kargutik kentzearen alde agertu zen. 1867an, C.A. Rosetti egungo Errumaniar Akademiaren sortzean lagundu zuen, hasiera Errumaniar Elkarte Literarioaren izenarekin. Diputatuen Ganberako buru izan zen 1877an, eta Barne ministro izan zen 1881 eta 1882 artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]