Cúla4
Itxura
Cúla4 | |
---|---|
Jabea | Radio Telefís Éireann |
Emisio eremua | Irlanda |
Hasiera data | 1996ko urriaren 31a |
Egoitza | Baile na hAbhann, Connemara Galwayko konderria |
Baliagarritasuna | Satelitezkoa eta LTD |
Kate senidea(k) | TG4 eta RTÉ |
https://www.cula4.com/ga/ |
Cúla4 Irlandako haurrentzako irlanderazko satelite eta LTD bidezko telebista kate bat da. 1996an Cúlabúla izenez TG4 telebista kateko haurrentzako saioez osatutako bloke modura hasi zen, 1999an TG4 katetik bereiztu eta Cúla 4 izena bereganatuarekin bat telebista kate bilakatu zen.
Cúla 4 telebista kateko saioak bi hizkuntza aukera dituzte: lehenbizikoa irlanderaz bakarrik, eta bigarrena irlanderazko zein ingelesezko programazio elebiduna, hau ingelesez hutsean aireratu ohi diren gainontzeko Irlandako haurrentzako telebista kateekin lehiatzen den irlanderazko haurrentzako telebista kate bakarra da: RTÉjr/TRTÉ, Nickelodeon, Cartoon Network eta Disney Channel
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cúla 4 telebista katearen webgunea (Gaeleraz) (Ingelesez)