Edukira joan

Business as usual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baleak harrapatzen segitzea, gero eta bale gutxiago geratzen direnean ere, BAU hau kritikatzeko erabil daitekeen adibide bat da.


Business as usual ( BAU ), ingelesezko Business as usual esamoldeak[1][2], (euskaraz negozioak beti bezala esan nahi duenak, edo, hedaduraz, ohikoa beti bezala, dena beti bezala, betikoak beti berdin, zertarako aldatu? edo denak berdin jarraituko du), erakunde baten jarduerari dagokio[3]. Erakunde horrek erabilitako egungo edo iraganeko metodoen artean oso aldaketa gutxi daudela adierazteko erabiltzen den nazioarteko esamoldea da, hainbat hizkuntzatara mailegatua.

Erakunde baten barruan eragiketa funtzional estandarren exekuzio normalak azken boladan egiten ziren bezala egiten segitzeari esaten zaio BAU, eta erakunde horren barruan, aldaketak eragin ditzaketen proiektu edo berrikuntza programen ifrentzua da. BAU erakunde baten barnean daudenak kezkatzeko edo distraitzeko eragina izan dezaketen kanpoko gertaeren kontrakoa ere izan daiteke.  

Funtzionamendu-sistema hau ez dator bat erakundean bertan gertatzen diren aldaketekin, ezta kanpoko faktoreek eragindakoekin ere. Aldaketarik ez, ez barrutik ez kanpotik eraginda, horixe da BAU honek proposatzen duena.

Sisteman problemak badaudela detektatzen bada, arazo horiek betiko eragiketa-metodoen arabera konpontzen saiatuko da, betiko metodoak betiko moduan konpontzen saiatuko da edo oso aldaketa gutxirekin aplikatuz.

BAU mantentzea negozioaren jarraikortasunaren plangintzaren (BCP) helburu nagusia da. 

Pazko uharteko moaiak. Kontatzen da irla honetan zeuden zuhaitz guztiekin bukatu zutela bertoko biztanleek. Horrelako jokabidea kritikatzeko ere erabiltzen da BAU nazioarteko esamoldea. "Gero eta zuhaitz gutxiago baina rapa nui jendeak BAU jokatu zuen".

Erakundean problema berriak sortu duten faktore berri horiek biziegiak badira, sistemak BAU aplikatzen badu eta ez badu beste metodorik erabiliko, sistema kolapsatu egingo da.

« Gauzak beti bezala egiten badituzu,
betiko emaitza lortuko duzu.
»








Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «business as usual» TheFreeDictionary.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  2. Antonio Turiel. (2012-03-19). «The Oil Crash: Qué es el BAU» The Oil Crash (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  3. Roberts, Paul. (2013). Guide to project management : getting it right and achieving lasting benefit. (2nd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 978-1-118-42171-0. PMC 827207404. (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]