Edukira joan

Burghfield

Koordenatuak: 51°24′40″N 1°02′31″W / 51.411°N 1.042°W / 51.411; -1.042
Wikipedia, Entziklopedia askea
Burghfield
herrixka
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaBerkshire
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaWest Berkshire
Posta kodeaRG7
Geografia
Koordenatuak51°24′40″N 1°02′31″W / 51.411°N 1.042°W / 51.411; -1.042
Map
Azalera17,11 km²
MugakideakSulhamstead (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.116 (2021)
alt_left 3.095 (P,6) (I,4) 3.021 alt_right
Dentsitatea357 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0118

Burghfield Ingalaterrako Berkshireko herri eta parrokia zibil bat da. Mendebaldeko Berkshire barrutian integratuta dago, nahiz eta barrutiaren ekialdean dagoen, Readingetik oso gertu. Burghfield parrokia hiru eremu bereiziz osatuta dago: Burghfield Common, Burghfield Village eta Burghfield Bridge. Erromatarren garaitik habitatua izan da, eta landa- eta nekazaritza-historia du.

Burghfieldeko elizan Richard Neville Salisburyko 5. kondearen alabastrozko irudia dago, Richard Neville, Warwickeko kondearen aita, Kingmaker-a (erregen egilea), York etxearen alde borrokatu zuena, bi arrosen gerran, eta Wakefield-eko guduaren ostean exekutatu zuten, 1460an. Hasieran Pontefract-en lurperatu zuten, baina bere semeak gorpua Bisham Abbey-ko familiaren mausoleora eraman arazi zuen eta bere irudia hilobi horretan altxatu zuten. Monasterioen desegitearen ondorioz Burghfieldera eraman zuten. Bere ondoan burukoa daraman andre baten irudia ez omen dator bat bere emaztea izateko data zuzenarekin, Bisham-en lurperatutako Salisburyko kondesa bat izan daitekeelarik.

Bere agintaldian arma atomikoen instalazio bat dago, Atomic Weapons Establishment (AWE) Burghfield izenez ezagutzen dena, buru nuklearren azken muntaketari, horien mantentzeari eta, azkenean, desegiteari dedikatua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]