Bulet
Itxura
Testugintzan, maketazioan, bulet esaten zaio testua antolatzeko erabiltzen diren puntu borobil, karratu txikitxo, edo antzeko ikur txikiari. Ingelesetik, bullet, ia bere horretan mailegatutako hitza da. Euskaraz bala bezala itzul zitekeen baina Euskaltermen-eta bulet hitza hobetsi dela ikus daiteke[1].
Buletak testuak arintzeko erabiltzen dira. Argibide testu batean, esate baterako, eginbeharrekoak horrela zerrendatu daitezke, elkarren ondoa, segida horizontal batean: egin A, egin B, egin C, egin D...
Edo buletak erabiliz:
- egin a
- egin b
- egin c
- egin d
- [...].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm bilaketa: EN bullet > EU bulet (4). www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).