Bukhis
Itxura
Bukhis edo Bakha, Ra eta Osirisen haragitzetzat hartzen den zezenak jasotzen duen izena da. Monturen ka ere bazen. Ugaltze boterea eta lurraren emankortasunarekin lotuta zegeon egiptoar mitologian.
- Izen egiptoarra: Bakh, Bakha. Izen greziarra: Bukhis
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputz zuri eta buru beltzeko zezen bat bezala irudikatua zen, uraeus batekin, eguzki diskoa eta bi luma garaiekin; baita zezen burudun gizon bezala ere.
Gurtza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hermontisen gurtzen zen "Mendietako eta ilunabarreko" zezen bezala. Baita Medamuden ere. Bere lurperatze tokia Bukheum deitua zen, eta orakulu bat zuen; 1927an aurkitu zuten Robert Mond eta U. B. Emeryk.
Makrobiok, Bukhisi buruz, ordu bakoitzean kolorez aldatzen zela dio.