Buenos Aires probintzia
Buenos Aires Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Bahia Blanca badiaren hegoaldean. Izena gorabehera, ez du barnean hartzen Buenos Aires hiria. 307.571 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 17.569.053 biztanle zituen.[1] Hiriburua La Plata da.
Mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek ditu mugak: ipar-mendebaldean, Cordoba; iparraldean, Santa F eta Entre Rios; ipar-ekialdean, La Plata ibaia eta haren itsasoratze aldea;, ekialdean eta hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; hego-mendebaldean, Río Negro probintzia; eta mendebaldean, La Pampa probintzia.
Barruti nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buenos Airesko probintziako barrutiek Partido izena hartzen dute, eta hainbat kasutan hiri bat baino gehiago hartzen dute barnean. Biztanle kopurua, beti ere, 2001ekoa da. Parentesi artean, udalerri nagusia adierazi dira, barrutiaren izen bera ez daukanean:
- La Matanza (San Justo): 1.255.288 biztanle.
- Lomas de Zamora: 591.345 biztanle.
- La Plata: 574.369 biztanle.
- General Pueyrredón (Mar del Plata): 564.056 biztanle.
- Quilmes: 518.788 biztanle.
- Almirante Brown (Adrogué): 515.556 biztanle.
- Merlo: 469.985 biztanle.
- Lanús: 453.082 biztanle.
- General San Martín: 403.107 biztanle.
- Moreno: 380.503 biztanle.
- Florencio Varela: 348.970 biztanle.
- Tres de Febrero (Caseros): 336.467 biztanle.
- Avellaneda: 329.638 biztanle.
- Morón: 309.380 biztanle.
- Tigre: 301.223 biztanle.
- San Isidro: 291.505 biztanle.
- Malvinas Argentinas (Los Polvorines): 290.691 biztanle.
- Berazategui: 287.913 biztanle.
- Bahía Blanca: 284.776 biztanle.
- Vicente López (Olivos): 274.082 biztanle.
- San Miguel: 253.086 biztanle.
- Esteban Echeverría (Monte Grande): 243.974 biztanle.
- Pilar: 232.463 biztanle.
- Jose C.Paz: 230.208 biztanle.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abeltzaintza Panpa inguruan, laboreak (artoa, garia), ehun landareak, barazkiak eta fruituak. Buenos Airesko probintzian bildu den industriak Argentinako inbertsioen 4/5 hartzen du. Zentral termiko garrantzitsuak daude.
Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josá Hernández (1834-1886), idazlea.
- Ernesto Sabato (1911-2011), idazlea.
- Astor Piazzolla (1921–1992), tango musikaria.
- Diego Armando Maradona (1960-), futbolaria.
- Juan Espil (1968-), saskibaloi jokalaria.
- Bernardo Romeo (1977-), futbolaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/08/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2023-6-21).