Bucintoro
Bucintoro Veneziako Errepublikaren boterearen ikurra zen. Galera ofizial honetan, urtero, Duxa Festa della Sensa egunean itsasoratzen zen Veneziaren eta Itsasoaren arteko batasuna, "ezkontza", adierazteko. Historian Bucintoro desberdinak egin ziren, lehendabizikoa 1311n.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bucintoro hitza, teoria zabalduenaren arabera, venezieratik dator, buzino d'oro, (urrezko txalupa). Erdi Aroan izena latinizatu zen Bucentaurus bezala, zentauro antzekoa baina behiaren gorputz zuen izaki mitologiko baten izena harturik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bucintoroa Veneziako Errepublikaren aberastasunaren eta indarraren sinboloa zen. Veneziako aintziran egiten ziren festa handietan edo beste herrialdetako enbaxadei harrera egiteko erabiltzen zen. Izen bereko itsasontzi desberdinak egon ziren Veneziako historian; azkena, handiena, 1729an egin egin zen. Baina 1798an, Napoleon Bonaparteren aginduz, San Giorgio Maggiore uhartean suntsitu zuten. Frantsesen helburua ez zen ikur bat desgitea, itsasontziak zuen urrea lapurtzea baizik. Azkenean, espetxeratuen galera bezala erabili izan zen. Itsasontziaren aztarna batzuk Venezian gordetzen dira. Correr museoan, esaterako, eskalaz egindako modeloa erakusten da. Azken urtetan Bucintoro berri bat egiteko dirua biltzen ari da fundazio bat.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken Bucintoro bi solairu zituen. Behekoa arraunlarientzat zen; 168 arraunlarientzako eta 42 arraunentzako espazioa zegoen. Goiko solairuan luxua zen nagusi: baldakino batek guztia estaltzen zuen eta barruan belus gorriaz atondutako areto handi bat zegoen; areto horretan 90 eserleku eta 48 leiho zeuden. Bigarren solairuko aretoa agintarientarientzako gordeta zegoen. Txopan duxaren ohorezko tronua zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Bucintoro portura itzultzeko unearen deskribapena.
- (Gaztelaniaz):José María Herreraren iritzi artikulua (2014/06/25).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bucintoro |