Braga
Braga Braga | |||
---|---|---|---|
Portugalgo hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Braga | ||
Jatorrizko izena | Braga | ||
Posta kodea | 470x | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°32′N 8°25′W / 41.53°N 8.42°W | ||
Azalera | 183,4 km² | ||
Altuera | 215 m | ||
Mugakideak | Barcelos, Vila Nova de Famalicao, Guimarães, Povoa de Lanhoso, Amares eta Vila Verde | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 181.494 (2011) 0 (2011) | ||
Dentsitatea | 990 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 253 | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Puteaux, Santa Fe, Clermont-Ferrand, Cluj-Napoca eta Rio de Janeiro | ||
cm-braga.pt |
Braga Portugalgo hirugarren hiririk populatuena da, herrialdeko ipar-mendebaldean dagoena eta Bragako Barrutiaren hiriburua dena.
2011an ia 181.474 biztanle zituen eta Bragako metropoli eremua Portugalgo hirugarren handiena da, Lisboa eta Portoren atzetik. 2012an Gazteen Europako hiriburu izendatu zuten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinatik populatua izan da Bragako lurraldea. Burdin Aroan Bracari leinu zeltiarrak kastro estrategikoak eraiki zituen muinoetan eta Callaici Bracarii edo Bracarenses izena hartu zuten.
Erromatar garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarrak K.a. 136 urtean etorri ziren eta K.a. 20 urtean Bracara Augusta hiria fundatu zuten, izen tradizionalari erromatar enperadorearen izena gehitu zioten. Toki estrategikoan egonik berehala hasi zen hiriaren garapena eta III. mende bukaeran Gallaecia probintziaren hegoaldea hartzen zuen Conventus bracarensis eremuaren hiriburu administratiboa bihurtu zen.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar Inperioaren gainbehera iritsi zenean sueboek konkistatu zuten hiria. 410. urtean beren Gallaecia Erresumako hiriburu bihurtu zuten. 584an bisigodoek hartu zuten Gallaecia eta Bragan apezpikua izendatu zuten.
VIII. mendean mairuek konkistatu zuten Braga eta 1040an Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak kristauentzat berreskuratu eta 1070an berrezarri zen apezpikutza. 1093 eta 1147 artean Portugalgo Gorteek bertan izan zuten egoitza. 1107an Aita Santuak artzapezpikua ezarri zuen Bragan eta honek Iberiar penintsulako ipar-mendebalde guztia gobernatzen zuen, Portugalgo zati handienaz gain Galizia bera ere bai. Erdi Aroko hiria katedralaren inguruan eratuz joan zen.
Aro kodernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendean kostatik eta hiri nagusietatik urruti egonda Portugalgo Aurkikuntzen Aroan Bragak ez zuen beste hiri batzuek izan zuten aberastasun aldirik izan, hala ere Diogo de Sousa apezpikuak hiria modernizatu zuen kaleak luzatuz, enparantza publikoak eraikiz eta ospitale eta eliza berriak altxatuz. XVIII. mendean beste berriztatze aro bat izan zuen Braganzako dukeek André Soares eta Carlos Amarante arkitektuak kontratatu zituztenean.
XX. mendetik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendean goraldiak eta beheraldiak ezagutu zituen Bragak. Nekazal eremuetatik hirirako migrazioak gertatu zirenez hiria handitu beharra izan zen eta azpiegiturak modernizatu.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriaren bilakaera (1801 - 2011)[1] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
30 552 | 40 004 | 58 339 | 60 761 | 92 938 | 125 472 | 141 256 | 164 192 | 181 474 |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bragaren iparraldetik Cávado ibaia pasatzen da eta hegoaldean Este ibaia dago. Lurraldean muinoak eta haranak tartekatzen dira, Serra dos Picos (566m) eta Serra dos Carvalhos (479m) dira mendilerro garaienak eta udalerriko kota baxuena 20 metrotan dago.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fregesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bragako katedrala.
- Bom Jesus do Monte santutegia.
- Sameiroko Andre Mariaren santutegia.
- Bragako artzapezpikuaren jauregia.
- Bragako gaztelua.
- San Fruktuoso kapera.
- Tibães monasterioa.
- Maximinoren termak.
- Iturriak: Idoloaren iturria eta Metal uren iturria.
- Raio jauregia.
- Circo antzokia.
- Biscainhos museoa.
- Bragako irudien museoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bom Jesus do Monte santutegia.
-
Sameiroko Andre Mariaren santutegia.
-
Santa Cruz eliza.
-
Coimbratarren kapera.
-
San Bizenet eliza.
-
Circo antzokia.
-
Crivos egoitza.
-
Ate Berriko arkua.
-
Biscainhos museoa.
-
Irudiaren museoa.
-
Pio XII museoa.
-
Dom Paio Mendes kalea.
-
Avenida da Liberdade.
-
Gazteluko kalea.
-
Udaletxeko enparantza.
-
Errepublikako enparantza.
-
Paço enparantza.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko talderik ezagunena Sporting Clube de Braga da. Futbolean bi titulu ditu, 1966ko Portugalgo kopa eta 2013ko Ligako Kopa. Ligarik irabazi ez duen arren 2010an bigarren gelditu zen. Aipagarriena ordea 2011eko UEFA Europa Leagueko finala da FC Portoren aurka 1-0 galdu zuena.
Bestalde hiriko Circuito Vasco Sameiro kartodromoa dago, 2009an Europako Txapelketa eta 2010ko Munduko Txapelketa hartu zituena.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paulo Orosio (385–420), historialaria eta teologoa.
- Bragako San Martin (520–580), Bragako apezpiku ezaguna.
- Francisco Sanches (1550–1623), filosofoa eta medikua.
- Manuela Barros Ferreira (1938–2022), ikertzaile, filologo eta idazlea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clermont-Ferrand (Frantzia)
- Limerick (Irlanda)
- Astorga (Espainia)
- São Nicolau (Cabo Verde)
- Puteaux (Frantzia)
- Bissorã (Ginea Bissau)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez) Webgune ofiziala