Edukira joan

Botozko ara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dobra mendian (Kantabria, Espainia) aurkitu zen Kantabriako Historiaurre eta Arkeologia Museoan dagoen Erudino jainkoari eskainitako botozko ara.

Botozko Ara Antzinateko kulturetan agertzen den aldare mota da, material mota desberdinez egina egon daitekeena, baina gaur egun arte iritsi zaizkigunak harriz eginda daude.

Latinez, "ara" aldare esan nahi du, eta sakrifizio bat egiteko erabiltzen den egitura da. Ara horiek, sarritan, aire zabaleko egituretan egoten ziren, jendearentzat irisgarri, Erroma hiriaren barruan zein kanpoan.

Erromatar erlijioan, Mediterraneoko beste erlijioetan bezala, sakrifizioa kultu mota nagusia zen eta sakrifizioaren ardatza aldarea zen. Aldare gehienak, Erroma osoan eta probintzietan, aire zabaleko egitura sinpleetan egon bide ziren; beharbada, barruti sakratu (templum[oh 1]) baten barruan egongo ziratekeen, baina, askotan, kultuzko irudi bat duen aedes (eraikina, jainkoaren etxea) bat gabe. Janari-eskaintzak jasotzen zituen aldare bati mensa edo mahaia ere dei dakioke.

Erromatar aldare ezagunena, beharbada, greziar eragin nabarmena izan zuen Ara Pacis da, Augusto enperadorearen garaiko artearen lanik adierazgarriena. Erroma hirian bertan zegoen beste aldare garrantzitsuenetako bat, Foro Boarion zegon Herculesi eskainitako Ara Maxima izan zen.[1]

Izenaren esanahia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ara hitzak "aldarea, jainkoari sakrifizioak eskaintzeko harria" da.[2]

Bozkario hitzak, definitzen duen izaera ematen diona eta beste ara motetatik bereizten duena, esanahi hau du: "Boto edo promesa gisa eskaintzen dena, edo horrekin harremana duena."

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Louvre-Lens erakusketa zentroan erakutsi zen aldarea.

Aldare edo zutabe lauangeluarraren forma izan ohi dute, eta zabal eta sakon baino altuagoa dira. Alde batzuetan, eskuarki, ikuslearekiko aurrealdeko aurpegian, inskripzioak izan ditzakete, edo irudiak, erliebean eginak gehienetan. Batere inskripziorik ez dutenean, anepigrafikoak direla esaten da. Nahiko ohikoa izaten da ere, alboetan irudiak erliebean izatea, et hor irudikatzen direnak sakrifizio eta gurtza tresnak izaten dira, hala nola, pitxerra, labana, patera (plater itxurako objektua), eta beste.

Botozko ara baten osagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dea bonari eskainitako aldare bateko albo batean ikusten den patera.

Erromatar garai klasikoetako aldare batek hainbat zati zituen, hirutan bana daitezkeenak, goitik behera:

1. Burualdea edo erlaitza, egituraren goialdeari dagokiona. Aldarea aberatsa denean, dekorazio gehien duen elementuetako bat da. Normalean frontoi bat izaten du (triangeluarra askotan, tenplu greziarrak bezala) eta barruan harrian grabatutako irudiak egoten dira. Goiko aldeko muturretan akroterak izan ditzaketela ere nabarmendu da.

Burualde horretan, goiko partean, zulo moduko bat izaten dute, focus-a hain zuzen, bertan sua egiteko eta jainkoari eskaintzen zitzaiona botatzeko.

2. Eremu epigrafikoan inskripzio bat aurkitu ohi da, elementu finko batzuk dituena:

  • Aldarea bera eskaini zaion jainko-jainkosaren izena.
  • Aldarea eskaini duenaren izena.
  • Data bat kasu batzuetan.
  • Eremu epigrafikoan ere dekorazio-elementuak izan ditzake inskripzioekin nahastuta.

3. Azkenik, behealdean, oinarri bat dauka, non oso gutxitan aurkituko den inskripzioren bat.

Beste Ara mota batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira beste ara mota batzuk ere, hala nola kultuzkoa eta hileta ara, egitura eta itxura bera duena (eremu epigrafikoaren inskripzioan izan ezik, elementu gehiago eta konplexuagoak dituztelako). Izenak aditzera ematen duen bezala, horien helburu hildakoa gogoratzea zen. askotan, hur goraipatuz.

Kasu batzuetan, arak txikiak ziren, leku batetik bestera eramateko modukoak. Kasu horretan arula esaten zitzaien latinez eta horrela izendatzen dituzte egungo arkeologo, historialari edo epigrafistek. Buztinez edo harriz eginak ziren, eta gutxienez K.a. VI. mendean sortu ziren, Korinton edo mendebaldeko Grezian. Arulae gehienak karratuak dira. Oro har, korintoar zeramika-aldareak irudi beltzen teknikarekin apainduta zeuden, mendebaldeko Greziakoak erliebeekin apainduta zeuden bitartean. Erromatarrek objektu hori ere kopiatu zieten kultura helenistikoko herriei. Arula-k etxeetan gurtza egiteko erabiltzen ziren. Hala ere, arae izenekoekin gertatzen den bezala, txikiagoak zirela beste desberdintasunik ez baitute, hainbat funtzio bete zitzaketen: kultuzkoa, botozkoa edo hilobietan erabiltzeko. Hileta-aldarea Iberiar Penintsulan agertu zen inperioaren garaian, eta Tarrakon K.o. II. mendetik aurrera baino ez da dokumentatu ; zaharrena, RIT[oh 2], 477 kodeaz ezagutzen da. Objektu horien funtzioa definitzeko hainbat irizpide daude, eta horien artean funtsezkoak dira aurkikuntzaren testuinguru arkeologikoa eta inskripzioa, halakorik badago.[3]

  1. templum bat ez zen gaur egungo "tenplua" esaten diogun eraikin hori, mugatuta zegoen eremu sakratu bat baizik; barruan aedes bat eta beste askotariko elementu egon zitekeen
  2. RIT: Die römischen Inschriften von Tarraco (Tarracoko Idazkun erromatarrak)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ara - NovaRoma» www.novaroma.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).
  • Tesauros - Espainiako ondare kulturalaren hiztegiak - Ara votiva. (2020).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]