Edukira joan

Boreas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boreas
Antzinako Greziako erlijioa
Oritiaren bahiketa Boreasen aldetik. Apuliar irudi gorrien enokoe baten xehetasuna, K. a. 360.
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakAquilon (en) Itzuli
Formaknorth wind (en) Itzuli
Familia
AitaAstreo
AmaEos
Ezkontidea(k)Oritia
Bikotekidea(k)Chione (en) Itzuli, Aellopoda (en) Itzuli eta Chloris (en) Itzuli
Seme-alabakChione (en) Itzuli, Cleopatra (en) Itzuli, Kalais, Zetes (en) Itzuli, Butes (en) Itzuli, Hyrpace (en) Itzuli, Aura (en) Itzuli, Boreads (en) Itzuli, Loxo (en) Itzuli, Haemus (en) Itzuli, Aurai (en) Itzuli eta Hekaerge (en) Itzuli
Anai-arrebakEuros (en) Itzuli, Zefiro eta Notus (en) Itzuli

Boreas[1] (antzinako grezieraz: Βορέας, "ipar haizea" edo "irenslea") greziar mitologian, negua zekarren ipar haize hotzaren jainkoa zen. Boreas oso indartsua zen, eta, aldi berean, oso izaera zakarrekoa zen. Sarritan hego eta bizardun agure bat bezala irudikatzen da, tximatutako ilearekin, karakola bat eramanez eta lainozko tunika bat jantziz. Bere erromatar baliokidea Akilon jainkoa da.

Pausaniasek Boreasek oinen ordez sugeak zituela idatzi zuen, artean koturnoekin jantzita zituen giza oinekin irudikatzen zen arren. Beste hiru haize-jainkoak bezala (Zefiro, Euro eta Noto) Eos eta Astreoren semea zen.

Boreas zaldiekin estuki lotua zegoen. Hazitarako zaldi baten forma hartu ondoren dardaniarren erregea zen Eriktonioren behorrekin hamabi moxal sortu zituela esaten zen. Zaldi hauei buruz euren aita haizea bezain azkarrak zirela esaten zen, gari soro batetik galburuak zapaldu gabe lasterka egiteko gai zirelarik. Plinio Zaharrak (Historia Naturalis iv.35 y viii.67) behorrak euren ipurdia ipar haizeari begira jarri eta hazitarako zaldirik gabe moxalak izateko gai zirela uste zuen.

Boreasek Iliso ibaiaren alaba eta atenastar printzesa zen Oritia bahitu zuela ere esaten zen. Boreas Oritiaz apetatu zen, eta hasieran bere mesedeak erregutu zizkion, konbentzituko zuelakoan. Honek huts egin zuenean, bere ohiko izaerara itzuli zen, eta Iliso ibaiaren ertzean dantzan ari zenean bahitu zuen. Boreasek haize laino batean hartu zuen eta Traziara eraman zuen, berarekin bi seme, Zetes eta Kalais boreadak, eta bi alaba, Kione eta Kleopatra izan zituelarik.

Greziarrek jainko honen bizilekua Trazian zegoela uste zuten eta Herodotok zein Pliniok, Hiperborea (Boreasetik haratago) izeneko iparraldeko lurralde bat deskribatzen dute, non jendea zoriontsu bizi zen oso ez ohiko adinetara iritsi arte.

Ordutik, atenastarrek Boreas senide politiko bezala ikusten zuten. Xerxes I.a Pertsiakoa erregeak Atenas mehatxatu zuenean, jendeak Boreasi otoitz egin zion, honi buruz 400 pertsiar itsasontzi hondoratu zituen haizeak sortu zituela esaten zelarik. Antzeko gertaera bat hamabi urte lehenago gertatu zen, eta Herodotok honakoa idazten du:

« Orain ezin dezaket esan hau izan ote zen pertsiarrak ekaitzak ainguratuta ustekabean harrapatu izanaren arrazoia, baina atenastarrak oso ziur daude, Boreasek aurretik lagundu zien bezala, oraingoan gertatu zenaren arduraduna ere bazela oso ziur zeuden. Eta etxera itzuli zirenean jainkoari aldare bat eraiki zioten Iliso ibaiaren ondoan. »


Oritiaren bahiketa ezaguna izan zen Atenasen Mediar Gerren aurretik eta ondoren, eta sarri margotutako pitxerretan irudikatzen zen. Hauetan Boreas bizardun gizon bat bezala irudikatua zen, tunika jantzita zuela, tentetutako ilearekin eta batzuetan izoztua eta puntazorrotza agertzen dena. Bahiketa ere dramatizatua zen Eskiloren Oritia lan galduan.

Beranduagoko istorioetan Boreas Butes eta Likurgoren aita zen (maitale ezberdinekin izandakoak), baita Pitis ninfaren maitalea ere.

Erromatar mitologian bere baliokidea Akilon edo Akilo zen. Ipar haizearentzat erabilitako izen alternatibo eta arraroago bat Septentrio zen, hitz hau septem trionesetik (zazpi idi) datorrelarik, Hartz Nagusia konstelazioari erreferentzia eginez.

Ezkontideak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudikapen artistikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boreasek inspiratu zion Jean-Philippe Rameau frantziar konposatzaileari bere azken opera izan zen Les Boréades (1755). Alphise, Baktrianako erregina, profezia batek jainkoaren semeak diren boreadetako batekin ezkontzera destinatua dago. Alabaina, Abaris izeneko gazte atzerritar batekin maitemintzen da, erresuma suntsitzearekin mehatxu egiten duena. Erregina eta bere maitea Boreasek emandako gezi magiko bati esker salbatzen dira, boreadak garaitzen dituena. Apolo agertzen da eta Abaris bere seme bezala errekonozitzen du, orduan Boreas garaitua aldarrikatzen delarik.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]