Bordeleko Sinagoga Handia
Bordeleko Sinagoga Handia | |
---|---|
Grande synagogue de Bordeaux | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Bordeaux Métropole |
Frantziako udalerri | Bordele |
Koordenatuak | 44°50′01″N 0°34′26″W / 44.8336°N 0.5739°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1882 |
Erlijioa | judaismoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Paul Abadie (en) |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00083914 |
Kontaktua | |
Helbidea | 36 cours Pasteur |
Bordeleko Sinagoga Handia (hebreeraz: בית הכנסת הגדול של בורדו ; frantsesez: grande synagogue de Bordeaux) Europako sinagogarik handienetakoa da. Frantziako Bordele hiriko juduen gurtzatoki nagusia da. 1882ko irailaren 5ean inauguratu zuten eta 1998an monumentu historiko izendatu zuten.[1][2]
1877 eta 1882 artean eraiki zen, Charles Durand eta Paul Abadie arkitektoen zuzendaritzapean. Komunitate juduaren presentzia Bordelen hainbat mendetakoa da. Komunitate hau nabarmen hazi zen Granadako Ediktuaren promulgazioaren ondoren (1492ko martxoak 31), honen bidez Errege Katolikoek juduak Gaztela eta Aragoiko koroetatik kanporatu zituztelarik. Egoera honek, Inkisizioaren jazarpenarekin batera, judu askok Pirinioak zeharkatzea eragin zuen, eta Frantzia hegoaldean zenbait komunitate eratzea, mendeetan zehar loratu zirenak.
Alemaniar okupazioan zehar, sinagoga arpilatua zuten, eta Vichyko Frantziatik ihes egiteko aukerarik izan ez zuten juduen babesleku bezala balio izan zuen; talde hau, 1600 familia inguruk osatua, kontzentrazio esparru ezberdinetara deportatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Classement de la grande synagogue de Bordeaux. .
- ↑ (Ingelesez) Greenberg, Arnie. (2008-9-14). «Bordeaux and its Great Synagogue» Bonjour Paris.