Edukira joan

Bleu de Bresse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bleu de Bresse
Frantziako gaztak, behi-gazta, gazta urdin eta industrial cheese (en) Itzuli
Materialakesnea  behi-esnea
Historia
JatorriaFrantzia
Sorrera-data1950(e)ko hamarkada
Honen izena duBresse

Bleu de Bresse lehendabizi Frantziako Bresse gunean Bigarren Mundu Gerraren ondoren elaboratu zen gazta urdin bat da. Esne osoarekin egiten da, eta azal tinko eta jangarri bat du, kolore zuri bereizgarrikoa eta onddo usaia. Bere barnealde krematsuak, testura aldetik Brie gaztaren antzerakoa, lizun urdinezko orbanak ditu. 125 eta 500 gramo arteko pisuko zilindro forma ematen zaio.

Gaztanbera, penicillium roqueforti sartuta, molde zulatu baten jartzen da. Aukeratutako forma hartu ondoren molde kendu eta gatzitu, drainatu eta penicillium camemberti hautseztatuarekin estaltzen da kanpoko estalkia eratzeko.

Bleu de Bresse 1951n sortu zen Servozetik gertuko nekazal kooperatiba batean gazta italiarrak zuten geroz eta ospe handiagoaren aurrean erantzun bezala. Enbasatutako biribil txikiak berrikuntza bat izan ziren garaiko merkatu minoristan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]