Edukira joan

Bizkaiko Garraio Partzuergoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
BGPak Bilboko metroa kudeatzen du Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez.
MotaPartzuergoa
SektoreaGarraiobideak
Sorrera1975
SortzaileaEusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia
EgoitzaUgasko kalea, 5 bis, 1. solairua; 48014 Bilbo
PresidenteaJose Luis Bilbao[1]
MerkatuakBizkaia
EskumendekoakBilboko metroa
Webguneahttp://www.ctb.eus

Bizkaiko Garraio Partzuergoa (BGP eta gaztelerazko CTB siglez ere ezaguna) Bizkaiko garraio beharrizanak aztertu eta enpresa desberdinen koordinazioaz arduratzen den erakunde publikoa da. BGPa Bilboko metroaren eraikuntzaren arduraduna da, baita Metroaren 1. eta 2. lineen kudeaketarena ere, Metro Bilbao S.A. enpresaren bidez. Gainera, lurraldeko garraio publiko ezberdinen arteko integrazioan lan egiten du.

1975. urtean osatu zen, parte hartzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilboko metroaren ibilbidearen barruan dauden gainontzeko udalerriak direla.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, bakoitzak Pera finantzatzen dituzte BGPak eginiko ekimenak.

Jaulkitako txartelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Creditrans, 2000. urtean sortua eta 2013tik Barik txartelaren barruan titulu modura integratua, txartel bakar batean ordezkatu zituen ordura arte indarrean zeuden tren, autobus, funikular eta igogailuen berezko bidaia-txartelak. Creditrans txartela fisikoa 2013ko abenduaren 31ra arte jaulki zen, eta 2014ko urtarrilaren 1.tik aurrera Barik txartelan kargatzen den tituluetariko bat da.
  • Gizatrans, 2008. urtean martxan jarri eta 2013tik Barik txartelaren barruan titulu modura integratua, 65 urtetik gorako, e baino gehiagoko ezgaitasun, edota ezinduentzako pertsonei zuzendutako txartela izan zen. Gaur egun Barik kide motatako txartela pertsonalizatuan kargatzen den tituluetariko bat da.
  • Hirukotrans, 2009. urtean jaioa eta 2013tik Barik txartelaren barruan profil modura integratua, kide ugariko familiei zuzendutakoa izan zen. Gaur egun profil modura karga daiteke Barik txartela pertsonalizatuan, edo Peko deskontua aplikatuz, Familia Ugari Orokor (FNG) edo Berezientzako (FNE), hurrenez hurren.
  • Barik, 2012. urtean zabaldua, kontaktu gabeko txartela da, zeinean hainbat titulu ezberdin karga daitezkeen.

Jaulkitako profil eta tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barik txartela zabaldu eta geroztik BGPak hainbat titulu jaulki ditu, guztiak Barik euskarrian kargatzekoak. Horietako batzuk lortzeko, Barik txartelak profil berezi bat aktibatuta edukitzea eskatzen du:

  • Familia Ugari profila, Familia Ugari Orokor (FNG) eta Familia Ugari Berezientzako (FNE), tarifetan hurrenez hurren ko edo Peko deskontua lortzeko.
  • Gazte profila, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatutako eta 26 urte arteko gazteentzako.
  • Bilbotrans profila, Bilboko udalerrian erroldatutako eta oinarrizko errentaren laguntza jaso, denbora luzean langabe dauden, ezindu edota erretiratuentzako.

Hona hemen gaur egun BGPak jaulkitako tituluak (Barik euskarrian kargatzeko):

  • Creditrans txanpondegi-titulua, hobaridun prezioekin bidaiatzeko titulu orokorra. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Gizatrans txanpondegi-titulua, 65 urtetik gorako, e baino gehiagoko ezgaitasun, edota ezinduentzako pertsonei zuzendutako titulua. Barik Giza motatako txartel pertsonalizatuan karga daiteke.
  • Gazte Bilbao (GZBIO), Bilbobus eta Artxandako funikularrean 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Gazte profila aktibatuta duen Barik txartel pertsonalizatuan karga daiteke.
  • Bidai 50, 30 egunetan 50 bidaia egiteko hileko titulu multimodala da. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Bidai 70, 30 egunetan 70 bidaia egiteko hileko titulua da. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Bidai Oro, 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko hileko titulua da. Edozein Barik txartel motatan karga daiteke.
  • Gazte 70, Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan 70 bidaia egiteko balio du. Gazte profila aktibatuta duen Barik txartel pertsonalizatuan karga daiteke.
  • Gazte Oro, Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Gazte profila aktibatuta duen Barik txartel pertsonalizatuan karga daiteke.

BGPko tituluen erabilpen taula

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Creditrans Gizatrans Hirukotrans GZBIO Bidai 50 Bidai 70 Bidai Oro Gazte 70 Gazte Oro
Burdinbideak
Bilboko metroa L1, L2, L3 L1, L2, L3 L1, L2, L3 L1, L2, L3 L1, L2, L3 L1, L2, L3 L1, L2, L3 L1, L2, L3
Renfe Aldiriak C-1, C-2, C-3 C-1, C-2, C-3
Euskotren Trena E1*, 1D, 1T, 1K* E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, 1K*, E2, E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, 1K* E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5 E1*, 1D, 1T, E3, E4, E5
Euskotren Tranbia TR, Gasteiz TR, Gasteiz TR, Gasteiz TR TR TR TR TR
Renfe Feve B-1, R-3b B-1, R-3b
*Bizkaia osoan eta Debako geltokiraino.
Autobusak
Bizkaibus
Bilbobus
Kbus (Barakaldo)
Etxebarri Bus
E! Busa (Erandio)
Sopelbus
Bestelakoak
Bizkaiko Zubia
Artxandako funikularra
Ereagako igogailua
Bizimeta
Bilboko metroko disuasio-aparkalekuak

Disuasio-aparkalekuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BGPak hiru disuasio-aparkaleku kudeatzen ditu metro sarean zehar, Leioa, Etxebarri eta Ansioko geltokietan hain zuzen, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko. Gainera, beste hiru aparkaleku daude proiektatuta, Plentzia, Ibarbengoa eta Kabiezesko geltokietan.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak hiru disuasio-aparkaleku kudeatzen ditu metro sarean zehar, Leioa, Etxebarri eta Ansioko geltokietan hain zuzen, autoa aparkalekuan utzi eta garraio publikoa erabilarazteko. Gainera, beste hiru aparkaleku daude proiektatuta, Plentzia, Ibarbengoa eta Kabiezesko geltokietan.

Aparkalekuek hobaridun tarifak eskaitzen dituzte bezeroei, hurrengo baldintzapenak direla: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan baino ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon. BAT txartela erabiltzekotan ez da hobaridun tarifa aplikatuko.[2]

Disuasio-aparkalekuetako 2019ko tarifak hurrengoak dira:[3]

Hobaridun tarifa Tarifa arrunta
Leioa 0,70€ 0,05€/min
Etxebarri 0,55€ 0,05€/min
Ansio (BEC) 0,70€ 2,00€ lehenengo ordua, 1,40€ hurrengo orduak, gehienez 15€/egun

Tarifa-gune sistema integratua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio ezberdinentzako tarifa-gune sistema integratua jarri du martxan, gaur egun Bilboko metroa, Euskotren Trena, Euskotren Tranbia eta Bizkaibus eragileek tarifa-gune sistema integratua erabiltzen dutelarik. Honen arabera, bost gune ezberdinetan banatzen da lurraldea:

  • 1. gunea, Bilbo udalerriko geltokiak.
  • 2. gunea, Bilboko udalerritik kanpoko Bilbo Handia eskualdeko geltokiak (Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Leioa, Lezama, Loiu, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika eta Zamudio).
  • 3. gunea, Arratia eta Mungialdea eskualdeetako, eta Zornotza udalerriko geltokiak (Bedia, Lemoa eta Plentzia, Sopela, Urduliz eta Zornotza).
  • 4. gunea, Durangaldea eta Busturialdea eskualdeetako udalerrietako geltokiak, Zornotza izan ezik (Abadiño, Bermeo, Berriz, Busturia, Durango, Forua, Gernika, Mundaka, Muxika eta Zaldibar).
  • 5. gunea, Debabarrena eskualdeko geltokiak (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mendaro).
gune 12 gune3 gune 4 gune 5 gune
Bidai 50Arrunta32,00€37,80€43,00€57,00€79,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 25,60€ 30,25€ 34,40€ 45,60€ 63,20€
F50 (Familia Ugari Berezia) 16,00€ 18,90€ 21,50€ 28,50€ 39,50€
Bidai 70 Arrunta 38,00€ 44,00€ 50,00€ 63,00€ 85,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 30,40€ 35,20€ 40,00€ 50,40€ 68,00€
F50 (Familia Ugari Berezia) 19,00€ 22,00€ 25,00€ 31,50€ 42,50€
Bidai OroArrunta46,00€51,00€56,00€71,00€93,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 36,80€ 40,80€ 44,80€ 56,80€ 74,40€
F50 (Familia Ugari Berezia) 23,00€ 25,50€ 28,00€ 35,50€ 46,50€
Gazte 70 Arrunta 32,00€ 37,00€ 42,70€ 52,00€ 60,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 25,60€ 29,60€ 34,15€ 41,60€ 48,00€
F50 (Familia Ugari Berezia) 16,00€ 18,50€ 21,35€ 26,00€ 30,00€
Gazte Oro Arrunta 39,00€ 43,00€ 47,00€ 61,00€ 81,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra) 31,20€ 34,40€ 37,60€ 48,80€ 64,80€
F50 (Familia Ugari Berezia) 19,50€ 21,50€ 23,50€ 30,50€ 40,50€

Bezeroen Arretarako Bulego integralak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko azaroaren 7an hamaika Bezeroen Arretarako Bulego integral jarri ziren martxan, edozein eragileri buruzko informazio eta kexak, zein Barik txartelaren inguruko operatiba guztiak artatzeko.[4] 2018ko ekainaren 29an Atxuriko geltokian zegoena itxi zen, eta urte bereko uztailaren 5ean bulego berria ireki zen Gernikako geltokian.[5] Gaur egun hurrengo tokietan daude bulegoak:[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]