Bizardunak
Bizardunak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Nafarroa |
Musika mota | Folk, Folk-Rock Folk erradikala |
Urteak | 2008 - 2013 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Brian's Records, Gor, Baga-Biga |
Taldekideak | |
Josemari 1.4 Artola Saturnino Leroy Starlight Iñigo Cabezafuego Itzala Asier Brutal Fermin Auskalo Txetxu Brainloster Aldanondo Adolfo Anderete Eneko | |
Informazio gehigarria | |
Bizardunak 2008an, Nafarroan sortutako eta euskaraz eta gaztelaniaz abesten zuen folk musika taldea izan zen. Beren musika estiloa euskal folk erradikaltzat hartzen zuten, beraien letrak politikaz eta ironiaz beteta zeudelarik.
Irish Rebel Music talde musikalen estiloan oinarritu ziren euren kantak osatzeko, gehienetan politikaz hitz egiten zutelarik. Gai asko jorratzen zituzten, karlistaldietatik hasita langileen egoeraraino. Bigarren diskoarekin (En zugzwang) taldeak zuen irudi festazalea apaltzeko ahalegina egin zuten, Amaia Zubiria abestera gonbidatu zuten lan horretan. Taldeak beste disko bat, Ur ederra kirats infinituan, hiruretan rockeroena, kaleratu zuen agur esan aurretik. 2013ko uztailean desegin zen taldea.
Haien izaera probokatzaileak aldeko zein kontrako ugari izan ditu. Deseginda bazeuden ere, oihartzun handia izan zuten 2015ean Esne Beltza taldearen "Sueños de Color" abestiaren harira egin zituzten adierazpenek[1][2][3].
2017.an Hatortxu Rock jaialdirako berriz elkartzeko asmoa izan zuten, baina azkenean ez zen gauzatu[4].
Taldekideak 2008-2009 (abuztua arte)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josemari 1.4: ahotsak
- Artola: ahotsak
- Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
- Iñigo Cabezafuego: akordeoia, ahotsak
- Itzala: txirula, alboka, goilareak
- Fermin Auskalo: gitarra, ahotsak
- Txetxu Brainloster: baxua
- Anderete: mandolina
- Eneko: biolina
Taldekideak 2009-2010ko azaroa arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josemari 1.4: ahotsak
- Artola: ahotsak
- Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
- Iñigo Cabezafuego: akordeoia, ahotsak
- Itzala: txirula, alboka, goilareak
- Fermin Auskalo: gitarra, ahotsak
- Txetxu Brainloster: baxua
- Anderete: mandolina, bouzouki
- Asier Brutal: biolina
Taldekideak 2010ko azarotik, 2011ko urria arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josemari 1.4: ahotsak
- Artola: ahotsak
- Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
- Iñigo Cabezafuego: akordeoia, mandolina, ahotsak
- Itzala: txirula, alboka, goilareak
- Asier Brutal: biolina, mandolina
- Aldanondo: gitarra, ahotsak
- Adolfo: baxua
Taldekideak 2011ko urritik, 2012ko azaroa arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josemari 1.4: ahotsak
- Artola: ahotsak
- Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
- Iñigo Cabezafuego: akordeoia, ahotsak
- Itzala: txirula, alboka, goilareak
- Asier Brutal: biolina
- Aldanondo: gitarra, ahotsak
- Adolfo: baxua
- Anderete: mandolina
Taldekideak 2012ko azarotik, 2013ko uztaila arte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josemari 1.4: ahotsak
- Artola: ahotsak
- Saturnino Leroy Starlight: bateria, perkusioa, ahotsak
- Iñigo Cabezafuego: banjoa, ahotsak
- Itzala: txirula, alboka, goilareak
- Asier Brutal: biolina, mandolina
- Aldanondo: gitarra, ahotsak
- Adolfo: gitarra elektrikoa
- Anderete: baxua
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizardunak (2009ko ekaina, Brian's Records)
- Euskal Herriko oreoak (2009ko abendua, maxi-singlea)
- En zugzwang (2010eko azaroa, Gor)
- Ur ederra kirats infinituan (2012ko azaroa, Baga-Biga)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat [{{{web}}} «Bizardunak»] artikulutik hartua da. Artikulu hark {{{egilea}}} du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ «Bizardunak» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
- ↑ «Zenbait burutazio Bizardunak-Esne Beltza aferaz | Boligrafo gorria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
- ↑ «Ni Esne Beltza banintz...» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
- ↑ «Bizardunak» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).