Bixente Etxeandia
Bixente Etxeandia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Aretxabaleta, 1931ko urriaren 12a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Aretxabaleta, 2019ko apirilaren 18a (87 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Bixente Etxeandia Arregi (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1931ko urriaren 12a - 2019ko apirilaren 18a) euskal futbolaria izan zen. Deportivo Alavésen historian gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria izan zen[1], 51 gol hain zuzen ere[2]. Hauetatik 21 lehen mailan sartu zituen bi denboralditan.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aretxabaletako taldean hasi zen jokatzen eta 1952an Alavesak fitxatu zuen. Alavés bigarren mailan zegoen eta urte hartan 13 partida jokatu eta 4 gol sartu zituen. Hurrengo urtean Lehen mailara igotzea lortu zuen taldeak[3], eta Etxeandiak partida guztiak jokatu eta 8 gol sartu zituen. Alavesek bi denboraldi egin zituen maila gorenean. Aurrenekoan 10. postuan amaitu zuen eta Bartzelonari (Mendizorrotzan eta Nou Campen) eta Real Madrili golak sartu zizkien[2]. 13 gol sartu zituen denboraldi hartan. Hurrengo denboraldian talde gasteiztarrak 14. egin zuen eta jeitsi egin zen[4].
Bigarren mailan beste urte bat egin zuen Alavesen eta 1957an lehen mailara igo berria zen Granadak fitxatu zuen, baina tibia eta perone hautsi eta partida bakarra baino ez zuen jokatu denboraldi osoan[2]. Hurrengo urtean bigarren mailan zegoen Alavesera itzuli zen. 1959. urtean Recreativo de Huelvak fitxatu zuen eta futbolari gisa Sestaon erretiratu zen[2].
Hona hemen zerrenda[5]:
Taldeak | Denboraldia | Maila | Partidak | Golak |
---|---|---|---|---|
Aretxabaleta KE | 1949-1950 1950-1951 1951-1952 |
Gipuzkoako erregionala | ? | ? |
Deportivo Alavés | 1952-1953 | 2. maila | 13 | 4 |
1953-1954 | 2. maila | 28 | 8 | |
1954-1955 | 1. maila | 29 | 13[6] | |
1955-1956 | 1. maila | 28 | 8[7] | |
1956-1957 | 2. maila | 34 | 10 | |
Granada CF | 1957-1958 | 1. maila | 1 | 0 |
Deportivo Alavés | 1958-1959 | 2. maila | 22 | 8 |
Recreativo de Huelva | 1959-1960 | 2. maila | 11 | 3 |
Sestao Sport | 1960-1961 | 2. maila | 4 | 0 |
Entrenatzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat talde entrenatu zituen Debagoienan eta Aretxabaletako elkartearekiko inplikazio handia izan zuen. Debagoienetik kanpora ere entrenatu zituen taldeak[2]:
Bixente Etxeandia txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bixente Etxeandiaren omenez bere izena daraman gazte mailako txapelketa jokatzen da Aretxabaletan Gabonetako oporretan. 2009an izan zuen arurreneko ekitaldia eta Debagoiena inguruko eskoletako taldeek lehiatzen dute. Hil zen artean bera izaten zen garaikurra ematen zuena[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ kirolexpres.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) «Bixente Etxeandia, toda una vida dedicada al fútbol y a su municipio» El Diario Vasco 2019-04-26 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Etxeandia Arregi, Bixente - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) historia deportivo alaves :: La Futbolteca. Enciclopedia del Fútbol Español. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Echeandia, Vicente Echeandía Arregui - Futbolista» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Bixente Etxeandiaren partidak eta golak 1954-1955 denboraldian» www.resultados-futbol.com.
- ↑ «Bixente Etxeandiaren partidak eta golak 1955-1956 denboraldian» www.resultados-futbol.com.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bixente Etxeandia |