Edukira joan

Bisk

Koordenatuak: 52°31′N 85°10′E / 52.52°N 85.17°E / 52.52; 85.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bisk
Бийск
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Altai kraia
Hiri okrugaBiysk Urban Okrug
AlkateaQ29865032 Itzuli
Jatorrizko izenaБийск
Posta kodea659300
Geografia
Koordenatuak52°31′N 85°10′E / 52.52°N 85.17°E / 52.52; 85.17
Map
Azalera291,67 km²
Altuera180 m
Demografia
Biztanleria183.852 (2021)
183.852 (2024)/(2023)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1987)/(1986)/(1985)/(1982)/(1979)/(1976)/(1975)/(1973)/(1970)/(1967)/(1959)/(1956)/(1939)/(1931)/(1926)/(1920)/(1914)/(1897)/(1856)/(1782)/(1709)
Dentsitatea630 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1709
Telefono aurrizkia3854
Ordu eremuaUTC 07:00 eta Krasnoiarskeko ordua
biysk22.ru

Bisk (errusieraz Бийск[1]) Errusiako Altai Kraiko hiria da. 1989ko erroldaren arabera, 233.238 biztanle zituen; 2002an, 218.562; eta 2010ean, 210.115 ziren. Horrek adierazten du bere biztanleriaren % 10 galdu duela, gutxi gorabehera, Berlingo harresia erori zenetik, nahiz eta kraiko bigarren hiririk populatuena izaten jarraitzen duen, Barnaul hiriburuaren ondoren, hain justu. Bisken, Biya eta Katun ibaiek bat egiten dute, Ob ibai handia osatuz, Errusiako bigarren luzeena (Jenisei ibaiaren ondoren) eta munduko zazpigarren luzeena.

Bisk Siberiako hego-mendebaldean dago, Biya ibaian, Katun ibaiarekin bat egiten duen lekutik oso gertu. Hiria Altai mendilerroen ate bezala hartzen da bere posizio geografikoa dela eta, mendi horietatik ez oso urrun. Txuiski trakt errepidea, Mongoliako mugatik oso gertu pasatzen dena, Bisken hasten da.

Hiria 1709an sortu zen gotorleku gisa, Pedro I. Handia Errusiako enperadorearen aginduz, baina urtebete inguru geroago, tribu nomada batek erre zuen, eta, 1718an, berreraiki behar izan zuten. Pixkanaka-pixkanaka, base militar gisa zuen eginkizuna galduz, merkataritza gune garrantzitsu bihurtu zen 1782an.

Hiriko industria azkar hazi zen, batez ere Bigarren Mundu Gerran mendebaldeko Sobietar Batasunetik lantegi batzuk lekuz aldatu ondoren. Geroago, hiria armamentua garatzeko eta ekoizteko gune garrantzitsua izan zen, eta, oraindik ere, industriagune garrantzitsua da.

Rameskoeren bilakaera demografikoa.
1897 1926 1939 1959 1967 1970 1989 1996 2002 2008
17.200 73.000 80.300 146.000 181.000 186.000 233.200 239.400 218.562 222.900

Biskek tren geltokia du; Biya ibaian, portua, eta Bisk-eko aireportuak zerbitzatzen du. Novosibirsk-Bisk-Taxanta autobide federalak hiria zeharkatzen du.

Hezkuntza eta kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisk hezkuntza eta kultura zentroa da; irakasleen unibertsitatea, institutu teknikoa eta beste hainbat hezkuntza erakunde ditu, besteak beste, antzerki eskola bat (1943an sortua), tokiko tradizioen museoa, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia, alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. 156. araua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]