Edukira joan

Biopirateria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biopirateria esaten zaie garapen bidean dauden herrialdeetako bioaniztasuna erabiliz irabazi ekonomikoak lortzeko legez kanpoko ekintzei. Azken hamarkadetan izendaturiko pirateria mota berri bat da.

Biopirateria ez da bakarrik flora eta faunaren kontrabandoa, baita populazio tradizionalen ezagutza eta baliabide naturalak monopolizatzea ere, populazio batzuek euren baliabideen gaineko kontrola galtzen baitute enpresa pribatuen mesedetan. Biopirateriak, adibidez, Amazonia bezalako eremu naturalei egiten dio kalte honen fauna eta flora explotatzen baititu merkatuaren interesetan.

Biopirateria delitutzat jo daiteke askotan, izan ere, talde baten informazioa urteetan metatua izan dena ondasun kolektibotzat har daiteke eta beraz, ezin da merkaturatu daitekeen merkantzia moduan erabili. Hala ere, nazioarteko legedia askotan lausoak, garapen bidean dauden herrialdeek duten zaurgarritasunak, bioteknologiaren garapenak eta marka eta patenteen erregistrorako erreztasunak jarduera hau handitzea eragin dute.

Bi kausa nagusi daude:

  • Landare edo animalia bat era partzialean manipulatzen denean edo ezaugarri bereziren batzuk hartan deskubritzen badira biopirateria gertatzeko arrazoiak ager daitezke. Herri azpigaratuak, flora eta faunaren babesari dagokionez, egoera txarrean daude, eta honek erabilera okerrak errazten ditu. Enpresa askok tokiko produktuak explotazio bidez ekoitzi eta irabazi handiak lortzen dituzte herrialde garatuetan salduz. Adibidez, kinoa (elikaduraren ikuspuntutik zereal onuragarria berau), mexikoko babarrun horia, soja...
  • Landare edo animalia baten organismoa guztiz aldatzen dutenean, aldaera transgeniko berriak sortuz. Aldaera horiek patentatu eta haiekiko kontrol ekonomikoa lortzen da, horien jatorria eta datorreneko gizataldeak kontuan hartu gabe.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]