Edukira joan

Bilboko Berreginen Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Berreginen Museoa
Berreginen Museoaren aurrealdea Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1927


Bilboko Berreginen Museoa, 1927an sortua, bilbotarren gozamenerako, arte klasikoko obrak biltzea du helburu. Bilboko San Frantzisko auzoko Mirasol Kondearen kalean dago.

Louvreko Museoko, Berlingo Museoen uharteko, Vatikanoko edota Britainia Handiko museoko hainbat obra aurki daitezke, leialki erreproduzituak. Horien artean hurrengoak aurki ditzakegu: Partenoiko Panatenen Frisoa, Michelangeloren Morroiak eta Moises-a, Venus Milokoa, Samotracia-ko garaipena, Laocoonte-a, Apoxiomenos-a, Gabies-en Diana eta Belbedere-ren Apolo-a. [1]

XVI.mendetik hona egon da arte klasikoko obrak kopiatzearen ohitura [2], eskaiola hustutzearen teknika tradizionalaren bidez. Frantzia eta Italia izango dira hasiera haietan berregin gehienak emango diren lekuak. XIX. mendetik aurrera, progresiboki berreginen museoak zabaltzen joan dira, gehienbat unibertsitateei eta arte ederretako akademiei estu lotuak. Haien helburua Artearen Historia era praktiko eta dinamiko batean irakastea da.[3] Berregin artistikoen lehenengoetariko museoa Erresuma Batuan 1857.urtean zabaldu zen.[4] Garaiko gobernuen helburua, herri xeheari gizadiaren kultura erakustea zen. Hala ere, artelanen berregitea, irakaskuntzarako baliogarria izateaz gain, Bigarren Mundu Gerraren ostean suntsituak izan ziren obren berri izateko ezinbestekoa izan da. Baina XX. mendean zehar berreginen museoak dekandentzia garai bat bizi izan zuten, eta gaur egun krisialdi hori garaitua Berlingo, El Trocadero-ko eta Viktoria eta Alberto museoa-a eta beste hainbat hustutako museoen berriztatzearekin.[2]

Sorrera eta hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko berreginen museoa 1927an sortua izan zen, zenbait istituzio [5] museistikoen kanpaina sutsu baten ostean (erreferentzia gehitu web orrialde honen inguruan MRB fundazioa). Europan artelanen berregitea beherakada bat jasaten ari zen aldi berean.[4] Museoa hiribilduaren eskaintza kulturalak eta artistikoak osatzen saiatu zen, era berean Arte eta Lanbideetako [1] ikasleen ikaskuntza hobetzeko ahalegindu zen. Museoak Bilboko garrantzi handiko beste museo biko eskaintza kultural eta artistikoak erdiratu zituen hauek betetzeko helburuarekin (eskaintza kultural eta artistikoak), Museo Etnografikoa eta Arte Eder Museoa besteak beste. D. Manuel Ramírez Escudero, museoaren sustatzaile nagusietako bat izan zen eta 1928tik museoaren batzordeko buru izan zen eta 1967rarte [6] jardun zuen karguan.(erreferentzia gehitu Eusko Media: Auñamendi Entzikopedia). 1927ko Urriaren 1ean, Museoaren sorrera onartuko da azkenik Ramírez Escuderok aurrera eramandako mozioaren ondoren eta baita Foru Aldundiak eta Bilboko udaletxeak proiektuari.[5] onespena eman ondoren. Patronatuko batzordeak eremu artistikoko pertsonai ilustreak izan zituen; hala nola, Ángel Larroque, Ricardo Bastida edo Higinio Basterra beste batzuen artean [5]

Historian zehar toki ezberdinetan kokatu izan da museoa. Hasieran eta 1957tik aurrera, Berastegiko eskolen beheko solairuetan egon zen. Geroago Mirasol Kondearen kaleko konpondutako lokal batzuetara mugitzeko (bertan egoitza kudeatzaile eta didaktikoa aurkitzen da). 2006.urtean San Frantziskon dagoen Mariaren Bihotza elizaren zaharberritzearen ostean museoak bere erakusketa nagusia bertan dauka. (Badago, deskatalogaturik baina, Elias Mas Serra arkitektoaren liburu bat Mariaren Bihotza elizaren eraikuntzari buruzkoa, Bilboko Berreginen Museoak berak argitaratua).[7]

Hasieratik museoko arduradunek kopiatu nahi ziren obren kalitatea kantitaearen aldean nagusitu zuten. Era honetan, behar ziren gestioak egin ziren zuzenean British Museum-eko obrak eskuratzeko. Kopiatu beharreko obren leku aldaketak Ramon de la Sota bizkaitarraren laguntza izan zuten. Era berean, hurbiltasuna kontuan harturik Bilboko Arte Ederretako Museoari ere obrak eskatu izan ziren. Lehenengo obrak madriletik helduko dira Benito Bertolozzi-ren lantegitik alegia. Obra horien artean:"Leda", Verrrochio-ren "David", "Arantzadun Umea", "Torso Belvederekoa", "Esklabo", "Torso de Subiaco", Fidias-en "Torsoa". Geroago eta Madriletik ere, ospetsuak diren beste lan batzuk helduko ziren. Hala nola, "Discobolo"-a eta "Venus Eskilinokoa" lanak. Bestalde, Madrileko Berreginen Museoaren sortutako lanak eskuratzen saiatuko da, baina ez du arrakastarik izango. Atzerriko museotatik beste hainbat lan helduko dira. Munich-ko museotik :"Hercules" edo "Zauritutako Gerlaria" lanak. Berlingotik: "Olinpiako Hermes". Londresetik: "Leona Herida" o "Tres Parcas". Louvre-ko museotik Delfosko Auriga", "Venus Milokoa" edo "Samotraziako Garaipena". Eta Vaticanoko museotik Apolo Belvederekoa", "Laocoonte" eta Demóstenes-en [4] erretratu bat helduko dira Bilbora.

Berreginen museoaren bilduma Arte Klasikoan koka daiteke. Beren lanetan zehaztasuna azpimarra daiteke, batez ere originaletan oinarrituriko kopiak direlako.[8]

Ikusgai dauden lanak:

  • Zeus-en aldarea.
  • Lorenzo de' Medici.
  • Laocoonte eta bere semeak.
  • Olimpiako Hermes.
  • Afrodita eta Dione.
  • Samotraziako Garaipena.
  • Venus Eskilinokoa.
  • Borrokalariak.
  • Zeus Jiganteekin borrokan.
  • Atenea Jiganteekin borrokan.
  • Sileno eta Dioniso.
  • Moises
  • Apolo Belvederekoa.
  • Diana Versalleskoa.
  • Arantzadun umea.
  • Torso Belvederekoa.
  • Borghese Gladiadorea.
  • Diana Gabieskoa.
  • Afrodita Knidokoa.
  • Aproxiomeno.
  • San Jorge.
  • Don Juan de Padilla-ren hilobi gotikoa.
  • Hammurabi-ren kodea.
  • Pergamoko Aldarearen erliebek.
Egastinai frieze Louvre MR825

Erakusketa Iraunkorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus: Bilduma

Aldi baterako erakusketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi baterako erakusketa ezberdinak egon dira museoaren historian zehar. Horien artean "obra bere testuinguruan" jardunaldiak azpimarra daitezke non obra ezberdinen testuinguraketak ikusi ahal izan dira. Obrak: Praxiteles-en Cnidia, Lisipo-ren Apoxiomenos, Gabies-en Diana, Akropolia, Fidias-en koadroa, Partenoiko Frisoa edota Rubens-en Parisko epaiketa.

Beste aldi baterako erakusketetan, ikutzearen artearekin lotu daitezke edota Graziar simetriarekin. Edertasuna biluzik.[9]

Hori gutxi balitz arte klasikotik haratago doazen erakusketa batzuk egin izan dira. Horien artean Bilboko zubi historikoena edota San Antongo zubia. zubiari erreferentzia egiten diotenak.

  • Egoitza zaharra Berastegiko eskoletan.
  • Mariaren Bihotza Eleizako egoitza.

2006.urtean templua birgaiketa prozesu batean murgildu zen Bilboko Berregin Artistikoen Museoaren handitzea bere baitan hartzeko. Bai kanpoaldea, teilatua eta barruko gelak berriztatu egin ziren.[10] Eleizaren barnealdean 4 maila ezberdinetan banatutako egitura bat garatu zen. Museoko arduradunen helburuak egoitza berri honetan, ez dira obren mantentze lanak aurrera eramatea soilik, baizik eta Artearen Historiaren lan didaktikoarekin jarraitzea.

  • Egoitza administratiboa eta didaktikoa.

Bilboko[11] Konde Mirasol bigarren zenbakian aurkitzen da.

Bestelako jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak normalean ekintza didaktikoak prestatzen ditu, batez ere Arte Ederretako ikasleei lan aipagarrienak erakusteko helburuarekin. Baina hala ere, bestelako publikoari ere erakusten dizkio. Espreski artistikoak diren ekintzen artean gidaturiko bisitak, obra bere testuinguran jartzen duten erakusketak, praktika artistikoak umeekin, familiekin etab egon daitezke. Bestalde museoak beste motatako jarduerak ere antolatzen ditu, hala nola, kontzertuak, moda desfileak...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b http://www.bizkaia.net/Kultura/Ondarea_Bizkaia/verFicha.asp?Tem_Codigo=3908&idioma=CA&Or=M&id=1011
  2. a b Almagro Gorbea, Mar{\'\i}a Josefa. (1988). «La utilidad de sustitutos y reproducciones en los Museos» Bolet\'\in de la ANABAD 38 (Noiz kontsultatua: 22 March, 2013).
  3. http://www.bilbao.net/castella/cultura_euskera/equipamientos_culturales/museos/museo_reproducciones.pdf
  4. a b c Urrutia, J.M.A.. (1991). El Museo de Reproducciones Art\'\isticas de Bilbao. Argitaratu ISBN 9788487245688. (Noiz kontsultatua: 22 March, 2013).
  5. a b c https://web.archive.org/web/20130329104013/http://www.museoreproduccionesbilbao.org/
  6. http://www.euskomedia.org/aunamendi/124474
  7. Mas Serra, Elias. «La Iglesia del Corazón de María : nuevo espacio expositivo del Museo de Reproducciones Artísticas de Bilbao / Mariaren Bihotza Eliza : Bilboko Artelan Berreginen Museorako Erakustareto Berria / The Church of the Heart of Mary : new exhibition space of the Bilbao Museum of Artistic Reproductions / L'Ëglise du Coeur de María : nouvel espace d'exposition du Musée de Reproductions Artistiques de Bilbao - RLPE / EIPS absysNET Opac» www.katalogoak.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  8. «Bilboko Berreginen Museoa» www.bilbokoberreginenmuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  9. https://web.archive.org/web/20131102114332/http://www.bilbaointernational.com/page/2/?s=museo de reproducciones de bilbao&x=0&y=0
  10. http://www.bilbao.net/cs/Satellite/Surbisa/Iglesia-Corazon-de-Maria/es/100472270/Contenido#
  11. http://maps.google.es/maps?oe=utf-8&rls=org.mozilla:es-ES:official&client=firefox-a&channel=fflb&q=calle conde mirasol&um=1&ie=UTF-8&hq=&hnear=0xd4e4fcd73bf59e9:0xf2e1646105a99966,Calle Conde Mirasol, Bilbao, Vizcaya&gl=es&sa=X&ei=3vhPUZ6UFYmLhQeNwYGoDQ&ved=0CDAQ8gEwAA

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]