Edukira joan

Bihotz Sakratuaren eliza (Tolosa)

Koordenatuak: 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bihotz Sakratuaren eliza
Bihotz Sakratuaren elizareen aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1922
Arkitektura

Bihotz Sakratuaren eliza Gipuzkoako Tolosa udalerrian zegoen eliza neoklasiko bat zen. Gaur egun jada ez da existitzen eraitsi egin baizuten.

Tolosako Alde Zaharreko Iturritxiki plazan zegoen, Tolosa Erdiko geralekua, Udal eskolen eraikina eta Ezeiza gozotegiaren alboan. Nahiko leku ezkutuan zegoenez, maiz tolosarrak ez direnentzat eliza ezezaguna zen.

1922an Guillermo Izagirre arkitektoak proiektatu zuen, hain zuzen ere, udalerri berdinean dagoen Corpus Christi elizaren egilea ere. Denbora luzez eliza izateaz gain Andre Maria Sortzez Garbiaren Seme Misiolarien edo Aita Bihoztarren ordenaren egoitza ere izan zen. Aurretik Bihoztarrak Tolosara 1914ko apirilaren 21ean ailegatuak ziren, hurrengo egunerako Rondilla kaleko 34. zenbakiko etxebizitzaren jabetza bereganatu eta kale berdineko 32. zenbakiko etxearen behealdean kapera bat ezarri zuten. Azkenean, 1922an behin-behineko eraikin hau inauguratu zen arte.[1]

1997an eraikinaren 75. urteurrenan bi apaiz bakarrik zeuden eta geroago bakarra, honek egoitzaren behin-behineko itxiera ekarri zuen. Orden honek eraikina laga ostean, bere etorkizunari buruzko eztabaida ireki zen, tartean museo edota ostatalaritza eraikinak izateko asmoa agertu zen. Erlijiosoek eraikina Tolosako Udalari saldu eta honek era berean eraikunta enpresa bati saldu zion.

2008an Tolosako Udala eta Oriamena E.M. enpresak inguruan etxebizitza eraikitzeko akordioa sinatu zuten, eraikina azken honen jabetza bilakatu zelarik.[1]

2009ko abuztuan gazte batzuk eraikina okupatu eta Infernu Gaztetxea izenaz ere bataiatu zuten. Azkenean, okupa hauek kaleratuak izan ziren.[1]

2014. urte amaieralderako erautsia izango zela aurreikusi zen, bertan 40 etxebizitza berrien eraikuntza lanei ekingo zaielarik.[1] 2016. urterako jada eraitsia zegoen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]