Bihotz
Bihotza | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Zirkulazio-aparatua |
Aparatua | Zirkulazio-sistema |
Kokapena | barrunbe torazikoa |
Konponenteak | cardiac chamber (en) Miokardioa |
Artikulazioa | arteria zaina |
Hona drenatzen du | goiko kaba |
Arteria | right coronary artery (en) left coronary artery (en) |
Zaina | goiko kaba |
Nerbioa | Bihotz-plexu |
Identifikadoreak | |
Latinez | cor |
Antzinako grezieraz | kardía (καρδία) |
MeSH | A07.541 |
Terminologia anatomikoa |
Bihotza muskuluz osatutako organoa da, uzkurdura erritmikoen bidez odola arteria eta benetan barrena zirkulatzea eragiten duena[1]. Animalia gehienetan aurkitzen da[2]. Bihotzak oxigenoz eta elikagaiz hornitzen du gorputz osoa, eta metabolismoaren hondakinak kanporatzen ditu[3]. Gizakietan biriken artean kokatuta dagoen organoa da, bularraren erdiko konpartimentuan zehazki[4].
Gizakietan, baita beste ugaztun batzuetan eta hegaztietan ere, bihotza lau ganberatan banatuta dago. Goiko eskuineko eta ezkerreko aurikulak eta beheko eskumako eta ezkerreko bentrikuluak[5][6]. Oro har, eskuineko aurikula-bentrikuluei eskuineko bihotz esaten zaie eta, ezkerreko homologoei, berriz, ezkerreko bihotz[7]. Arrainek, aldiz, bi ganbera dituzte, aurikula bakarra eta bentrikulu bakarra, eta narrastiek hiru ganbera[5].
Bihotz osasuntsuetan odola noranzko bakarrean mugitzen da bihotzeko balbulei esker. Izan ere, balbulok atzeranzko mugimendua galarazten dute[4]. Bihotza perikardio deritzon poltsa babesle batez inguratuta dago, zeinek likido pixka bat ere daukan. Bihotzaren pareta hiru geruzaz osatuta dago: epikardioa, miokardioa eta endokardioa[8].
Muskulu-organo honek nodulu sinoaurikularrean dauden zelula taupada-markatzaile talde baten bidez odola ponpatzen du erritmo jakin batean. Zelula horiek bihotzaren uzkurketa eragiten dute eta, gainera, korrontea sortzen dute nodulu atriobentrikularrean zehar eta bihotzaren garraio-sisteman zehar. Bihotzak zirkulazio-sistematik oxigeno gutxi duen odola jasotzen du. Odol hori goiko eta beheko kaba zainetatik eskumako aurikulara sartzen da eta eskumako bentrikulura igarotzen da. Hortik, biriketara ponpatzen da, eta bertan oxigenoa jaso, eta karbono dioxidoa askatzen du. Ondoren, oxigenoa duen odola ezkerreko aurikulara itzultzen da, ezkerreko bentrikulutik igarotzen da eta, aortaren bitartez, zirkulazio-sistemara ponpatzen da. Hor oxigenoa erabiltzen da eta karbono dioxidoa metabolizatzen da[9]. Bihotzak atsedenaldi egoeran minutuko 72 taupada inguru egiten ditu[10]. Ariketak maiztasuna denbora-tarte batean handitzen du, baina atsedenaldian tarte luzea emanez gero, maiztasun kardiakoa txikitu egiten da. Maiztasun-aldaketa horiek onak dira bihotzaren osasunerako[11].
2008. urtean zehar gaixotasun kardiobaskularrak mundu mailako heriotza-kausa ohikoena izan ziren: heriotzen % 30en kausa[12][13]. Horietako hiru laurden baino gehiago arteria koronarioetako gaixotasunagatik eta garun-isuriarengatik gertatzen dira[12]. Arrisku-faktore dira erretzea, gainpisua izatea, kirol gutxi egitea, kolesterola garaia izatea, odol-presio garaia izatea eta bai gutxi kontrolatutako diabetesa izatea ere[14]. Gaixotasun kardiobaskularrek askotan ez dute sintomarik, baina, hala eta guztiz ere, gaixo batzuek bularreko mina zein arnas-urritasuna paira dezakete. Bihotzeko gaixotasunen diagnosia maiz pazientearen medikuak egindako historiala kontuan izanik egiten da, estetoskopio bidez bihotz-soinuak entzunez, eletrokardiograma bat eginez zein ultrasoinua erabiliz[4]. Bihotzeko gaixotasunak tratatzen dituzten espezialistei kardiologo deritze, nahiz eta medikuntzako zenbait espezialistek parte har dezaketen gaixotasunen tratamenduan[13].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz askotan esan da bihotz hitzak bi hots esan nahi duela, baina herri etimologiatzat hartzen da. Ez dago argi nondik datorren hitza euskaraz, eta egile batzuek bios hitzarekin lotu dute, baita behazun hitzarekin ere[15]. Edonola ere, hitz teknikoak sortu behar direnean antzinako grezierazko καρδία hitza erabiltzen da, kardiologo, kardiopatia edo elektrokardiograma hitzetan bezala (hitz hauen jatorriaren inguruan argibide gehiago daude 1. oharrean[oh 1]).
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena eta forma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza bihotza erdiko mediastinoan kokatuta dago. Perikardio deritzon mintz bikoitza duen zakuak bihotza inguratzen du, eta mediastinora atxikitzen[16]. Bihotzaren atzealdeko azala bizkarrezurretik hurbil dago, eta aurrealdeko azala, bularrezur eta saihetseko kartilagoen atzealdean[8]. Bihotzaren goiko aldea odol-hodi handien elkargunea da: kaba zainak, aorta eta birika-enborra. Bihotzaren goialdea alboko hirugarren kartilagoaren mailan kokatuta dago. Bihotzaren behealdeko punta bularrezurraren ezkerraldean dago[17].
Bihotzaren zatirik handiena apur bat desplazatuta dago toraxaren ezkerrerantz (zenbait kasutan eskumarantz) eta ezkerraldean dagoela nabaritzen da alde horretako bihotza handiagoa eta indartsuagoa delako. Izan ere, gorputzeko atal guztietara ponpatzen du. Bihotza biriken artean dagoenez, ezkerreko birika eskumakoa baino txikiagoa da, eta, atzean, koska bat dauka, bihotza egokitu dadin. Bihotzak kono itxura dauka: oinarria gorantz kokatua eta erpinerantz estututa[8]. Bihotz helduek 250-350 gramo bitarteko pisua dute[18]. Goi mailako kirolariek bihotz askoz ere handiagoak izan ditzakete, muskulu kardiakoak egiten duen ariketaren ondorioz[17].
Ganberak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzak lau ganbera ditu, goiko bi aurikulak, odola jasotzen dutenak, eta beheko bi bentrikuluak, odola bihotzetik kanporatzen dutenak. Aurikulak bentrikuluetara zabaltzen dira septu atriobentrikularrean dauden balbula atriobentrikularren bidez[19]. Eskuineko aurikula-bentrikuluei eskuineko bihotz esaten zaie eta, ezkerreko homologoei, berriz, ezkerreko bihotz. Bentrikuluak haien artean banatzen dira bentrikuluen arteko trenkadaren bidez[7].
Eskeleto kardiakoa ehun konektibo dentsoz osatuta dago, eta horrek egitura ematen dio bihotzari. Ehun konektibo dentsoak aurikulak bentrikuluetatik banatzen dituen septu atriobentrikularra eta organo horretako lau balbuletako oinarriak ere osatzen ditu[20]. Horrez gain, elektrizitate-eroankortasunaren aurreko babesa ere ematen dio bihotzari, kolagenoa ez baita eroalea. Aurikulen arteko septuak aurikula biak banatzen ditu eta bentrikuluen arteko trenkadak bi bentrikuluak[8]. Horietako bigarrena lehengoa baino askoz lodiagoa da, bentrikuluek indar handia sortu behar baitute uzkurtzen direnean[8].
Balbulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzak lau balbula ditu. Aurikulen eta bentrikuluen artekoei balbula atriobentrikular deritze. Eskuineko aurikularen eta bentrikuluaren artean balbula trikuspidea dago. Balbula mitrala ezkerreko aurikularen eta bentrikuluaren artean kokaturik dago. Balbula horri bikuspide deritzo, bi kuspide dauzkalako[8][19].
Eskuineko bihotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuineko bihotzak bi ganbera ditu, eskuineko aurikula eta eskuineko bentrikulua. Balbula trikuspideak bi ganbera horiek banatzen ditu[8].
Eskuineko aurikulak ia etengabe odola jasotzen du gorputzeko bi zain nagusietatik, goi-kaba zainetik eta behe-kaba zainetik, hain zuzen ere. Eskuineko aurikula eskuineko bentrikuluarekin lotuta dago balbula trikuspidearen bidez[8]. Eskuineko bentrikulua estutzen den gunean birika-arteria dago. Hortik odola kanporatzen da bentrikulua uzkurtzen denean. Birika-arteria nagusia ezkerreko eta eskuineko birika-arterietan adarkatzen da. Bi arteria horiek odola birika bakoitzera eramaten dute[8].
Ezkerreko bihotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezkerreko bihotzak bi ganbera ditu: ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua. Bi horiek balbula mitralaren bidez banatuta daude. Ezkerreko aurikulak biriketatik oxigenodun odola jasotzen du biriketako lau zainen bitartez. Ezkerreko aurikula ezkerreko bentrikuluarekin lotuta dago balbula mitralaren bidez.
Ezkerreko bentrikulua eskuinekoa baino lodiagoa da, gorputz osora odola ponpatzeko indar handiagoa egin behar duelako[8][21].
Bihotzaren horma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzaren horma hiru geruzez osatuta dago: barnekoa endokardioa, erdikoa miokardioa eta kanpokoa epikardioa. Perikardio izeneko mintz bikoizdun zaku batek geruza horiek inguratzen ditu. Endokardioa epitelio bakun lauez osatuta dago, eta bihotzeko ganbera eta balbulak estaltzen ditu. Endokardioak miokardioarekin bat egiten du ehun konektibozko geruza mehe baten bidez. Miokardioa, muskulu kardiakoa denez, muskulu-ehun estratifikatuz osatuta eta kolageno-sare batez inguratuta dago[8].
Perikardioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perikardioa bihotza inguratzen duen zakua da. Perikardioak bihotzaren mugimendua toraxaren barruko beste egitura batzuen kontra lubrifikatzen du. Horrez gain, bihotzaren kokapena bularraren erdian egonkor mantendu eta hori infekzioetatik babesten du[7][22].
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotza da garatzen den lehenengo organo funtzionala. Enbriogenesia gertatzen denetik 3 astera garatu eta taupadak emanez odola ponpatzen hasten da. Hasiera goiztiar hori ezinbestekoa da enbrioiaren garapenerako eta jaio aurretiko garapenerako.
Bihotza muskulu-organo autorregulatua da. Aldi berean lan egiten duten bi ponpari esker odola gorputzeko organo guztietara helarazten du. Aurikulek bentrikuluetara bidaltzen dute jasotzen duten odola. Bentrikuluek odola ponpatzen dute gorputz osora.
- Eskuineko aurikulak oxigeno gutxi duen odola jasotzen du. Hori organo desberdinetatik dator eta goi- eta behe-kaba zainen bitartez sartzen da.
- Eskuineko aurikulak odola eskuineko bentrikulura pasarazten du balbula trikuspidearen bidez.
- Eskuineko bentrikuluak odola biriketara bideratzen du birika-balbularen bidez.
- Odola biriketan oxigenatzen da.
- Odola ezkerreko bihotzera heltzen da birika-zainen bidez eta ezkerreko aurikulara sartzen da.
- Ezkerreko aurikula igaro ostean, odolak balbula mitrala zeharkatzen du eta ezkerreko bentrikulura igarotzen da.
- Ezkerreko bentrikulutik, aorta balbularen bitartez, odola aorta arteriara bultzatzen da.
- Aorta arteriatik arteria txikiago batzuk adarkatzen dira, odola ehun guztietara banatzen dutenak.
- Arteriak diametro txikiagoa duten kapilarretan banatzen dira, eta horietan, gasen trukea gertatzen da. Organo desberdinek odoleko oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa isurtzen dute.
- Oxigeno gutxi duen odola kapilarretatik atera eta zainetara sartzen da.
- Zainak eskuineko aurikulara itzultzen dira eta, horrela, zirkuitua ixten dute.
Fisiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zirkulazio-sisteman bihotzak ponpa bat bezala funtzionatzen du gorputz osoa etengabeko odol-fluxuz hornitzeko. Garraio hori gorputzean zehar egiten den zirkulazio-sisteman oinarritzen da, baita birikarantz eta birikatik egiten den birikako zirkulazioan ere. Odolak arnasketa prozesuaren bidez, karbono dioxidoa oxigenoarekin trukatzen du biriketako zirkulazioan. Ondoren, zirkulazio-sistemak oxigenoa garraiatzen du gorputzera eta karbono dioxidoa eta oxigenorik gabeko odola bihotzera itzultzen du, biriketara transferitzeko[8].
Eskuineko bihotzak bi zain handiren (goi-kaba zaina eta behe-kaba zaina) oxigenorik gabeko odola biltzen du. Odola eskuineko eta ezkerreko aurikulan biltzen da etengabe. Goi-kaba zainak diafragmaren goialdetik odola drainatzen du eta eskuineko aurikularen goiko aldean husten du. Behe-kaba zainak diafragmaren behealdetik odola drainatzen du eta atrioaren atzeko aldean husten du goi-kaba zainarentzako[8].
Gainera, sinu koronarioak miokardioko oxigenorik gabeko odola eskuineko aurikulara itzultzen du. Odola eskuineko aurikulan biltzen da. Eskuineko aurikula uzkurtzen denean, odola balbula trikuspidearen bidez ponpatzen da eskuineko bentrikulurantz. Eskuineko bentrikulua uzkurtzen denean, balbula trikuspidea ixten da eta odola birika-enborrerantz ponpatzen da, birika-balbularen bidez. Odola birika enborretik birika arterietara doa, eta hortik apurka-apurka txikiagotzen diren arterietan zehar garraiatzen da, kapilarretara heldu arte. Kapilarrak albeoloetatik pasatzen doazen heinean, karbono dioxidoa oxigenoarekin aldatzen da, difusio prozesuaren bidez[8].
Ezkerreko bihotzean, birikako zainen bidez oxigenoa daukan odola ezkerreko aurikulara itzultzen da. Ondoren, zirkulazio-sistemikorako odola balbula mitralaren bidez, ezkerreko bentrikulurantz ponpatzen da eta, balbula aortikoaren bidez, aortarantz. Aorta arteria handia da. Hori hasiera batean arteriola deritzen eta ondoren kapilar izena hartzen duten arteria txikiagotan adarkatzen da. Kapilarretan, gorputzeko zelulak odoleko oxigenoaz eta elikagaiez hornitzen dira, gorputzeko zelulen metabolismorako. Oxigenoa eta elikagaiak, hurrenez hurren, karbono dioxidoarekin eta hondakinekin aldatzen dira ondoren. Odola kapilarretatik bueltatzen doan heinean, horiek handituz doaz. Oxigenorik gabeko odola zainetara pasatzen da. Zainak bateratuz doaz. Azken unean, goi- eta behe-kaba zainetara heltzen da odola, eta eskuineko bihotzera bueltatzen da[8].
Elektrizitatearen eroapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erritmo kardiakoak, erritmo sinusal ere deritzona, nodulu sinoaurikularraren bidez ezartzen da. Nodulu hori bihotzeko taupada-markagailua da. Nodulu sinoaurikularrean bihotzean zehar bidaiatzen duen seinale elektriko bat eratzen da, muskulu kardiakoaren uzkurketa eragiten duena[20].
Nodulu sinoaurikularra eskuineko aurikularen goialdean kokatuta dago, goi-kaba zainaren lotura-gunetik hurbil. Nodulu sinoaurikularrean sortutako seinale elektrikoak eskuineko aurikulan zehar bidaiatzen du. Bachmann paketeren bidez ezkerreko aurikularantz bidaiatzen du seinaleak. Horrela, ezkerreko eta eskuineko aurikulen muskuluak batera uzkurtzen dira[23][24][25].
Ondoren seinaleak nodo atriobentrikularrera bidaiatzen du. Nodo hori eskuineko aurikularen behealdean dago, trenkada atriobentrikularrean, eskuineko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren arteko mugan zehazki. Trenkada atriobentikularra bihotzeko eskeletoaren parte da. Bihotzaren barruko ehuna berezia da seinale elektrikoa igaro ezin daitekeelako. Horrek seinalea derrigortzen du soilik nodo aurikulobentrikularretik pasatzera[8]. Seinaleak ondoren Hisen balan zehar bidaiatzen du ezkerreko eta eskuineko adarretarantz, bihotzeko bentrikuluen bidez. Bentrikuluetan, Purkinjeren zuntz deritzon ehun espezializatuak garraiatzen du. Jarraian karga-elektrikoa muskulu kardiakora transmititzen da[26].
Erritmo kardiakoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atsedenaldi normalean frekuentzia kardiakoari erritmo sinusal esaten zaio. Nodulu sinoaurikularrak sortzen eta mantentzen du. Nodulu sinoaurikularra eskuineko aurikularen paretan dauden taupada-markatzaile diren zelulen multzoa da. Nodulu sinoatrialean zelulek ekintza potentziala sortzen dute. Bihotzeko ekintza-potentziala zelula taupada-markatzaileen barnealdean eta kanpoaldean gertatzen den elektrolito espezifikoen mugimenduarengatik sortzen da. Ondoren, ekintza-potentziala hurbileko zeluletara hedatzen da[9].
Zelula sinoaurikularren mintzek karga negatiboa daukate atsedenaldian daudenean. Hala ere, sodio-ioien fluxu arin batek mintzaren karga positibo bihurtzea eragiten du. Horri despolarizazio deritzo, eta espontaneoki gertatzen da[8]. Zelulak nahiko karga altua duenean, sodio-kanalak itxi egiten dira. Jarraian, kaltzio-ioiak zelulan sartzen hasten dira, eta ondoren, potasioa irteten hasten da. Zelula sinoaurikularren mintzean ioi guztiek ioi-kanalen bidez bidaiatzen dute. Behin zelulak karga nahiko altua duenean, zelularen barnera zein kanpora mugitzen hasten dira kaltzioa eta potasioa. Hori dela eta, kaltzio- eta potasio-ioiei tentsio-erregulatzaile esaten zaie. Hori gertatu eta gutxira, kaltzio-kanalak itxi eta potasio-kanalak zabaltzen direlarik, potasioa zelulatik irtetea ahalbidetzen dute. Potasio irteera horrek zelulak atsedenaldiko karga negatiboa izan dezan eragiten du, birpolarizazio deritzona. Mintz-potentzialak gutxi gorabehera -60mV lortzen dituenean, potasio-kanalak itxi egiten dira, eta prozesua berriz has daiteke[8].
Ioiak kontzentratuta dauden guneetatik kontzentratuta ez dauden guneetara mugitzen dira. Hori dela eta, sodioa zelularen kanpoaldetik barrualdera mugitzen da eta, potasioa, zelularen barrualdetik kanpoaldera. Kaltzioak ere zeregin kritikoa du. Kaltzioaren kanal geldoetan zeharreko eraginak esan nahi du zelula sinoaurikularrek lautadadun (“meseta”) fase luze bat daukatela, karga positiboa daukatenean. Horren atal bati aldi errefraktario absolutu deritzo. Kaltzio-ioiak troponina konplexuan, C troponina proteina erregulatzailearekin konbinatzen dira, muskulu kardiakoaren uzkurketa ahalbidetzeko. Proteina eta kalztio-ioiak banatzen dira erlaxazioa ahalbidetzeko[27].
Eraginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzeko erritmo sinusal normala, atsedenaldiko bihotz-maiztasuna ematen duena, zenbait faktorek eragiten dute. Garuneko enborreko gune kardiobaskularrek bihotzeko eragin sinpatiko eta parasinpatikoak kontrolatzen dituzte enbor sinpatiko eta nerbio bagoaren bitartez[28]. Gune kardiobaskular horiek hartzaile batzuen bidez jasotzen dute informazioa. Hartzaile horiek ondokoak barne hartzen dituzte: barorrezeptoreak (odol-hodien luzapenaren detekzioan dihardutenak) eta kimiorrezeptoreak (oxigeno eta karbono dioxido kantitatearen eta pH-aren detekzioa egiten dute). Isla (erreflexu) batzuen bidez, odol-fluxua erregulatzen eta mantentzen laguntzen dute[8].
Barorrezeptoreak sinu aortikoan, gorputz karotideoetan, kaba zainean eta beste leku batzuetan (birika-zainak eta bihotzaren eskuineko aldea) kokatuta dauden luzapen-hartzaileak dira. Barorrezeptoreak luzakin kantitate desberdineko abiaduran jaurtitzen dira, presio arterialak, heziketa fisiko mailak eta odolaren banaketak eraginda[29]. Presioaren eta luzapenaren handipenarekin, barorrezeptoreen aktibazio-abiadura emendatzen da; eta gune kardiakoek estimulazio sinpatikoa gutxitu eta estimulazio parasinpatikoa handitzen dute. Presioa eta luzapena gutxitzen doazen heinean, barorrezeptoreen aktibazio-abiadura murriztu egiten da; eta gune kardiakoek estimulazio sinpatikoa emendatu eta estimulazio parasinpatikoa murrizten dute[8]. Zainaren fluxua azkarrago itzultzeak atrioen paretak luzatzen ditu. Atrioen paretan barorrezeptore espezializatuak daude. Hala ere, barorrezeptore aurikularrek jaurtiketa-abiadura emendatzen duten heinean, eta presio arterialaren emendapena dela medio luzatzen direnean, gune kardiakoek estimulazio sinpatikoa emendatuz eta estimulazio parasinpatikoa inhibituz erantzuten dute maiztasun kardiakoa emendatzeko. Kontrakoa ere gertatzen da. Gorputz karotideoan edo aortaren ondoko gorputz aortikoetan dauden kimiorrezeptoreek odoleko oxigeno zein karbono dioxido kantitateen aurrean erantzuten dute. Oxigeno maila baxuak edo karbono dioxido maila altuak errezeptoreen aktibazioa estimulatzen dute[29].
Ariketa eta baldintza fisiko mailak, adinak, gorputz-tenperaturak, tasa metaboliko basalak eta pertsona baten egoera emozionalak ere maiztasun kardiakoan eragin dezakete. Epinefrina, norepinefrina eta tiroide hormonen maila altuek maiztasun kardiakoa handitu dezakete. Kaltzioa, potasioa eta sodioa dauzkaten elektrolitoen maila altuak maiztasun kardiakoaren erregulazio eta abiaduran eragin dezakete; odolean oxigeno maila baxuak, presio arterial baxuak eta deshidratazioak maiztasun kardiakoa emenda dezakete[8].
Garrantzi klinikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun kardiobaskularrak, horien artean bihotzeko gaixotasunak, dira heriotza kausa nagusia mundu osoan[30]. Gaixotasun kardiobaskular gehienak ez dira transmitigarriak, eta bizimoduarekin eta beste faktore batzuekin lotuta daude, zahartzearekin batera ohikoagoak dira[30]. Bihotzeko gaixotasunak dira heriotza-kausa nagusietako bat, eta, batez beste, heriotza guztien 0 izan ziren 2008an munduan[31]. Tasa hori (tik @ra aldatzen da herrialde aberatsetan[32]. Bihotzean espezializatzen diren medikuei kardiologoak deitzen zaie. Beste profesional mediko asko bihotzeko gaixotasunen tratamenduan sartuta daude, mediku orokorrak, kirurgialari kardiotorazikoak eta intentsiboak, eta osasuneko beste profesional batzuk, fisioterapeutak eta dietistak barne[33].
Infartu iskemikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arteriopatia koronarioa, kardiopatia iskemikoa ere deitua, arteriosklerosiak eragiten du, arterien barneko hormetan zehar gantz-materiala pilatzeak. Plaka arteriosklerotikoak bezala ezagutzen diren koipe gordailu horiek arteria koronarioak estutzen dituzte, eta larriak badira, bihotzera isurtzen den odol jarioa gutxitu dezakete[34]. Estugune bat (edo estenosia) erlatiboki txikiagoa bada, litekeena da pazienteak inolako sintomarik ez izatea. Estutze larriek toraxeko mina (bularreko angina) edo arnasestua eragin dezakete ariketan zehar, baita atsedenean ere. Plaka arteriosklerotiko baten estalki fina apurtu egin daiteke, eta gantz-zentroa odolaren eraginpean jarri. Kasu horretan, koagulu edo tronbo bat osa daiteke, arteria blokeatuz eta odol fluxua bihotzeko muskuluaren eremu batera mugatuz, miokardioko infartu bat edo angina ezegonkor bat eraginez[35]. Kasurik txarrenean, horrek bihotza gelditzea eragin dezake, bihotzeko irteeraren bat-bateko galera erabatekoa[36]. Obesitateak, presio arterial altuak, kontrolatu gabeko diabetesak, tabakismoak eta kolesterol altuak areagotu egin dezakete arteriosklerosia eta arteria koronarioen gaixotasuna garatzeko arriskua[30][34].
Bihotz-gutxiegitasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotz-gutxiegitasuna gertatzen da bihotza ez denean gai gorputzaren eskariak asetzeko adina odol ponpatzeko. Bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteek disnea izan dezakete, batez ere etzanda daudenean, baita orkatila puztea ere, edema periferikoa izenez ezagutzen dena. Bihotzeko gutxiegitasuna bihotzari eragiten dioten gaixotasun askoren azken emaitza da, baina kardiopatia iskemikoarekin, kardiopatia balbularrarekin edo hipertentsio arterialarekin lotzen da. Ohikoenak ez diren kausek hainbat kardiomiopatia dituzte. Bihotz-gutxiegitasuna bentrikuluetako bihotz-muskuluaren ahuleziarekin lotzen da maiz (bihotz-gutxiegitasun sistolikoa), baina bihotz-muskulu gogorra baina zurruna duten pazienteetan ere ikus daiteke (bihotz-gutxiegitasun diastolikoa). Afekzioak eragina izan dezake ezkerreko bentrikuluan (nagusiki disnea eraginez), eskuineko bentrikuluan (nagusiki hankak handituz eta zain jugularreko presio handia eraginez) edo bentrikulu bietan. Bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteek arrisku handiagoa dute bihotz-erritmoan alterazio arriskutsuak edo arritmiak izateko[37].
Kardiomiopatia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzeko giharretan eragiten duten gaixotasunak dira kardiomiopatiak. Batzuek bihotzeko muskuluaren ezohiko loditasuna eragiten dute (kardiomiopatia hipertrofikoa), beste batzuek bihotza anormalki hedatzen eta ahultzen dute (kardiomiopatia dilatatua), beste batzuek bihotzeko muskulua zurrun bihurtzen dute eta ezin da erabat erlaxatu kontrakzioen artean (kardiomiopatia murriztailea) eta beste batzuek bihotzak arritmia ohikoak izatea dakarte (kardiomiopatia arritmiagenikoa) bihurtzen dute. Afekzio horiek genetikoak izaten dira askotan, eta herentziazkoak ere izan daitezke, baina kardiomiopatia dilatatua bezalako batzuk toxinek eragindako kaltearen ondorio izan daitezke, alkohola kasu[38]. Kardiomiopatia batzuk, kardiomiopatia hipertrofikoa kasu, bat-bateko bihotzeko heriotza izateko arrisku handiagoarekin lotuta daude, atletetan bereziki. Kardiomiopatia askok bihotz-gutxiegitasuna eragin dezakete gaixotasunaren azken etapetan[37].
Balbulopatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotz-balbula osasuntsuek odola erraz jariatzen dute norabide batean, baina beste norabidean ibiltzea eragozten dute. Balbula kardiako gaixotuek irekidura estua izan dezakete, eta, beraz, odol-fluxua murriztu dezakete aurrerantz (balbula estenotiko deritzona), edo odola kontrako norabidean iragazteko aukera eman dezakete (balbula-errekurgazio deritzona). Kardiopatia balbularrak disnea, zorabioak edo bularraldeko mina eragin ditzake, baina asintomatikoa izan daiteke, eta ohiko azterketa batean bakarrik detektatzen da, ohiz kanpoko bihotz-hotsak edo bihotz-murmurioak entzunez. Mundu garatuan, bihotzeko balbula-eritasuna zahartzaroaren ondoriozko endekapenak eragiten du maizago, baina bihotz-balbulen infekzioak ere eragin dezake (endokarditisa). Munduko leku batzuetan, kardiopatia erreumatikoa da kardiopatia balbularraren arrazoi nagusietako bat. Horrek estenosi mitrala edo aortikoa eragiten du, eta gorputzeko immunitate-sistemak eztarriko estreptokokoek eragindako infekzio batek eragiten du.[39][40]
Arritmia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotz osasuntsuan, bulkada elektrikoen uhinak gainerako aurikuletara zabaldu aurretik nodulu sinusalean sortzen diren bitartean, nodulu aurikulobentrikularra eta, azkenik, bentrikuluetara (erritmo sinusal normal bezala ezagutzen dena), erritmo normal hori eten egin daiteke. Bihotz-erritmo anormalak edo arritmiak sintomarik gabekoak izan daitezke, edo palpitazioak, konortea galtzea edo arnasarik eza eragin dezakete. Arritmia mota batzuek, fibrilazio aurikularrak kasu, epe luzera istripu zerebrobaskularra izateko arriskua handitzen dute[41].
Zenbait arritmiak bihotza astiro astintzen dute, bradikardia edo bradiarritmia bezala ezagutzen dena. Hori nodulu sinusal anormalki motel batek edo bihotz-eroate sistemaren barruko kalte batek eragin dezake (bihotz-blokeoa)[42]. Beste arritmietan, bihotzak oso azkar taupada dezake, takikardia edo takiarritmia bezala ezagutzen dena. Arritmiek forma asko har ditzakete eta bihotz barruko egitura ezberdinetan sor daitezke: batzuk aurikuletatik sortzen dira (adibidez, dardara aurikularra), beste batzuk nodulu aurikulobentrikularretik (adibidez, AV noduluaren takikardia berrabiaragarria). Takiarritmia batzuk bihotzaren barruko orbainek eragiten dituzte (adibidez, takikardia bentrikularraren forma batzuk), beste batzuk foku narritagarri batek (adibidez, takikardia aurikular fokala), eta beste batzuk, berriz, jaiotzetik presente egon den ezohiko gidatze-ehun gehigarriak (adibidez, Wolff-Parkinson-White sindromea). Bihotz-azelerazioaren formarik arriskutsuena fibrilazio bentrikularra da, non bentrikuluak uzkurtu beharrean dardarka dauden, eta, tratatu ezean, gaixoa azkar hiltzen den[43].
Parikarditisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzaren inguruko zakua, perikardioa izenekoa, perikarditisa deritzon egoeran puztu daiteke. Gaitz honek bularrean mina eragiten du, bizkarrean zabaldu daitekeena, eta, sarritan, infekzio biral batek eragiten du (guruin-sukarra, zitomegalobirusa edo Coxsackie birusa). Likidoa zaku perikardikoaren barruan pilatu daiteke, isuri perikardikoa deritzona. Perikardio-isuriak perikarditisaren, giltzurruneko gutxiegitasunaren edo tumoreen ondorioz gertatzen dira maiz, eta ez dute inolako sintomarik eragiten. Hala ere, isuri handiek edo azkar pilatzen diren isurketek bihotza estutu dezakete bihotz-tapoi gisa ezagutzen den egoera batean, eta heriotza eragin dezakeen disnea eta arteria-presio txikia eragin. Likidoa espazio perikardikotik atera daiteke diagnostikorako edo perikardiozentesi izeneko prozeduran xiringa baten bidez buxadura arintzeko[40].
Sortzetiko kardiopatia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona batzuk bihotz anormalekin jaiotzen dira, eta anomalia horiei sortzetiko kardiopatia deritze. Arrisku txikikoak izan daitezke (adibidez, aurikulen arteko komunikazioa, beharbada normalaren aldaera bat), edo bizia arriskuan jartzen duten anomalia larriak (adibidez, [[[ezkerreko bihotz hipoplasikoaren sindromea]]). Anomalia arruntetan, bihotzaren bi aldeak bereizten dituen bihotz-muskuluari eragiten diotenak sartzen dira (zulo bat bihotzean, adibidez, bentrikuluen arteko komunikazioa). Beste akats batzuk dira bihotz-balbulei eragiten dietenak (adibidez, sortzetiko aorta-estenosia) edo bihotzetik irteten diren odol-hodi nagusiak (adibidez, aortaren koartazioa). Bihotzaren zati bati baino gehiagori eragiten dioten sindrome konplexuagoak ikusten dira (adibidez, Falloten tetralogia).
Sortzetiko bihotz-akats batzuen ondorioz, biriketara itzuli ohi den odolak oxigeno gutxi izaten du, eta gorputzaren gainerakora itzultzen da. Horiei sortzetiko kardiopatia zianotiko deritze, eta, sarritan, larriagoak izaten dira. Sortzetiko bihotz-akats nagusiak haurtzaroan hautematen dira maiz, jaio eta gutxira edo haurra jaio baino lehentxeago (adibidez, arteria handien transposizioa); horrek arnasteko zailtasuna eta hazkuntza-tasa txikiagoa eragiten ditu. Sortzetiko kardiopatiaren formarik arinenak oharkabean pasa daitezke urte askoan, eta helduaroan bakarrik agertzen dira (adibidez, aurikulen arteko komunikazioa).[44][45]
Diagnosia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kardiopatiak diagnostikatzeko, historia klinikoa, bihotz-azterketa eta bestelako ikerketak egiten dira, odol-azterketak, ekokardiogramak, elektrokardiogramak eta irudiak barne. Beste prozedura inbaditzaile batzuek ere, hala nola kateterismo kardiakoak, zeregin garrantzitsua izan dezakete[40].
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azterketa kardiakoak barne hartzen ditu azterketa, toraxa eskuekin haztatzea eta estetoskopio batekin auskultatzea[40]. Pertsona baten eskuan ikus daitezkeen zeinuak ebaluatu behar dira (adibidez, ezpain-hemorragiak), artikulazioak eta beste eremu batzuk. Pertsona baten pultsua hartzen da, gehienetan arteria erradialean, eskumuturretik gertu, pultsuaren erritmoa eta indarra ebaluatzeko. Presio arteriala hartzen da, dela eskuzkoa edo automatikoa den esfigmomanometroarekin, dela arteriaren barrutik neurketa inbaditzaileagoa eginda. Zain-pultsu jugularraren edozein goratze nabaritzen da. Pertsona baten bularra haztatzen da, bihotzetik transmititzen den edozein bibrazio detektatzeko, eta gero estetoskopio batekin entzuten da.
Bihotzaren hotsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuarki, bihotz osasuntsuetan bi bihotz-hots baino ez dira entzuten, S1 eta S2 izenekoak. S1 bihotzeko lehen soinua, bentrikuluaren uzkurduran balbula aurikulobentrikularrak ixtean sortzen den soinua da, eta "lub" gisa deskribatzen da normalean. Bigarren bihotz-soinua, S2, diastole bentrikularrean ixten diren balbula erdi-ilunarren soinua da, eta "dub" gisa deskribatzen da. Soinu bakoitzak bi osagai ditu, eta bi balbulak itxi ahala denboran dagoen alde txikia adierazten du. S2 bi soinu desberdinetan bana daiteke, bai inspirazioaren ondorioz, bai balbula- edo bihotz-arazoen ondorioz. Bihotz-hotsak gehiago izan daitezke, galope-erritmo deiturikoak. S3 bihotz-hotsak, normalean, bentrikuluaren odol-bolumena handitzen dela adierazten du. S4 bihotz-hotsa galope aurikularra da, eta odolaren soinuak sortzen du, bentrikulu zurrun batean sartu behar baita. S3 eta S4 konbinatuta egoteak galope laukoitza ematen du[46][47].
Bihotzeko murmurioak ezohiko bihotzeko zaratak dira, gaixotasunekin lotuta egon daitezkeenak edo onberak direnak, eta hainbat mota daude.
Normalean bi bihotz-zarata izaten dira, eta bihotz-zarata anormalak soinuen arteko odol-fluxuarekin lotutako soinu gehigarriak edo "soploak" izan daitezke. Murmurio horiek bolumenaren arabera sailkatzen dira, 1etik (isilena) 6ra (altuena), eta zarata kardiakoekin duten loturagatik, bihotz-zikloko posizioagatik, erradiazioagatik, estetoskopioaren zein aldetik entzuten diren eta gehien entzuten diren tokia moduko ezaugarri gehigarriengatik ebaluatzen dira. Hondatutako bihotz-balbulek eragin ditzakete, sortzetiko kardiopatiek (trenkada bentrikularraren akatsak, adibidez) edo bihotz arruntetan entzun daitezke. Perikarditisaren kasuetan, non mintza hanpatuak elkarren artean igurzten diren, beste soinu bat entzun daiteke, marruskadura perikardiko izenekoa[40].
Odol-analisiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odol-analisiek eginkizun garrantzitsua dute gaixotasun kardiobaskular askoren diagnostikoan eta tratamenduan.
Troponina biomarkatzaile sentikorra da odol hornidura eskasa duen bihotz batentzat. Lesioa izan eta 4-6 ordura askatzen da, eta, oro har, 12-24 ordu artean iristen da bere puntu gorena[48]. Askotan, bi troponina-proba egiten dira: bata hasierako aurkezpen-unean eta bestea 3-6 orduren barruan[49]. Diagnostikoa maila altua edo igoera esanguratsua da. Garuneko peptido natriuretikoaren (BNP, ingelesezko siglengatik) proba bat erabil daiteke bihotz-gutxiegitasunaren presentzia ebaluatzeko, igo egiten delako ezkerreko bentrikuluan eskari handiagoa dagoenean. Proba horiek biomarkatzailetzat jotzen dira, bihotzeko gaixotasunarentzat oso espezifikoak direlako. Zinasa kreatinaren MB formaren probak bihotzari odola emateari buruzko informazioa ematen du, baina gutxiagotan erabiltzen da, hain espezifikoa eta sentikorra ez delako[45].
Sarritan beste odol analisi batzuk egiten dira, pertsona baten osasun orokorra eta bihotzeko gaixotasunean lagun dezaketen arrisku faktoreak ulertzen laguntzeko. Hauek, anemia ikertzeko odol zenbaketa oso bat izaten dute, baita elektrolitoen edozein aldaketa aditzera eman dezakeen oinarrizko analisi metaboliko bat ere. Askotan koagulazio-azterketa bat behar izaten da, antikoagulazio-maila egokia ematen dela ziurtatzeko. Lipidoak baraurik eta glukosa odolean baraurik (edo HbA1c maila bat), sarritan, pertsona baten kolesterola eta diabetes egoera ebaluatzeko ordenatzen dira, hurrenez hurren[40].
Elektrokardiograma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorputzean gainazalean elektrodoak erabiliz, posible da bihotzaren jarduera elektrikoa erregistratzea. Seinale elektrikoaren trazadura hori elektrokardiograma (EKG) da. EKG bat etzanda egiten den proba bat da, eta gorputzean hamar elektrodo jartzean datza. Horrek "12 elektrodo" dituen EKG bat sortzen du (hiru elektrodo gehigarri matematikoki kalkulatzen dira, eta elektrodo bat lurra da).
Bost ezaugarri nabarmen daude EKGn: P uhina (despolarizazio aurikularra), QRS konplexua (despolarizazio bentrikularra [h]) eta t uhina (birpolarizazio bentrikularra)[47]. Bihotzeko zelulak uzkurtu ahala, bihotzean zehar bidaiatzen duen korronte bat sortzen dute. Hori elektrodoaren posizioaren araberakoa da, beraz, despolarizazio uhin bat ezkerretik eskuinera mugituko balitz, ezkerrean dagoen elektrodo batek desbideratze negatiboa erakutsiko luke, eta eskuinaldean dagoen elektrodo batek desbideratze positiboa erakutsiko luke. EKG tresna erabilgarria da arritmiak detektatzeko eta bihotzeko odol-hornidura eskasa detektatzeko, batzuetan anormaltasunak susmatzen dira, baina ez dira berehala ikusten EKGn. Ariketa egitean egiten bada proba, anormaltasuna eragiteko erabil daiteke, edo EKG bat epe luzeagorako erabil daiteke, 24 orduko Holter monitore baten antzera, baldin eta ez bada susmatzen erritmoa anormala dela ebaluazioaren unean[40].
Irudigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat irudigintza-metodo erabil daitezke bihotzaren anatomia eta funtzioa ebaluatzeko, ultrasoinua (ekokardiografia), angiografia, ordenagailu bidezko tomografiak, RMN eta TEP barne. Ekokardiograma bihotzaren ultrasoinua da, eta bihotzaren funtzioa neurtzeko, gaixotasun balbularra ebaluatzeko eta edozein anomalia bilatzeko erabiltzen da. Ekokardiografia bularrean zunda batekin ("transtorazikoa") edo hestegorrian zunda batekin ("transoesofagikoa") egin daiteke. Ekokardiografiako txosten tipiko batek balbulen zabalerari buruzko informazioa jasoko du, odol-errefluxurik badago (birurgitazioa) eta sistolearen eta diastolearen amaieran dauden odol-bolumenei buruzko informazioa, eiekzio-frakzio bat barne, sistolaren ondoren ezkerreko eta eskuineko bentrikuluetatik zenbat odol eiektatzen den deskribatzen duena. Eiekzio-frakzioa, orduan, honela lor daiteke: eiektatutako bolumena, bihotzaren bidez (kolpearen bolumena), bihotz betearen bolumenarekin (azken bolumen diastolikoa) zatituz. Ekokardiogramak gorputza estresatuago dagoen egoeretan ere egin daitezke, odol-hornidurarik ezaren zantzurik badagoen aztertzeko. Bihotzeko ahaleginaren proba hori zuzeneko ariketa da, edo, hori ezinezkoa denean, dobutamina bezalako medikamentu baten injekzioa.
Ordenagailu bidezko tomografiak, toraxeko erradiografiak eta beste irudi mota batzuk lagungarriak izan daitezke bihotzaren tamaina ebaluatzeko, biriketako edemaren zantzurik baden ebaluatzeko eta bihotzaren inguruan likidorik badagoen adierazteko. Aorta ebaluatzeko ere baliagarriak dira, bihotzetik ateratzen den odol hodi nagusia[40].
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotzeko gaixotasunak hainbat metodorekin trata daitezke, besteak beste, bizimoduaren aldaketak, tratamendu farmakologikoak eta kirurgiak.
Infartu iskemikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arteria koronarioak estutu egiten dira (kardiopatia iskemikoa) partzialki estututako arteria batek (bularreko angina) eragindako toraxeko minaren sintomak arintzeko, arteria bat erabat itxita dagoenean bihotzeko muskuluaren kaltea minimizatzeko (miokardio-infartua), edo miokardio-infartua gerta ez dadin. Bularreko anginaren sintomak hobetzeko sendagaien artean daude nitroglizerina, beta-blokeatzaileak eta kaltzio-kanalen blokeatzaileak; prebentziozko tratamenduetan, berriz, antiplaketarioak daude, hala nola aspirina eta estatinak, bizi-estiloa hobetzeko neurriak, hala nola erretzeari uztea eta pisua galtzea, eta arrisku-faktoreen tratamendua, hala nola presio arterial altua eta diabetesa.[50]
Botikak erabiltzeaz gain, bihotzeko arteriak estutzea tratatu daiteke, estuguneak hedatuz edo odol jarioa birbideratuz, buxadura bat saihesteko. Hori egin daiteke ebakuntza koronario perkutaneoaren bidez, non estuguneak baloi punta duten kable txikiak arteria koronarioetara pasatuz zabal daitezkeen, estugunea hedatzeko baloia puztuz eta, batzuetan, stent bezala ezagutzen den metalezko aldamio bat atzean utziz, arteria irekita mantentzeko[51].
Arteria koronarioak estutzea ez bada egokia ebakuntza koronario baten bidez tratatzeko, kirurgia irekia eska daiteke. Bypass koronario baten txertaketa bat egin daiteke, non gorputzaren beste alde bateko odol-edalontzi bat erabiltzen den (safena bena, arteria erradiala edo barneko bular-arteria), odola estugunearen aurreko puntu batetik (normalean aorta) buxaduratik haratagoko puntu bateraino birbideratzeko[40].
Balbulopatiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotz-balbula gaixoek, anormalki estu bihurtu direnek edo ezohiko ihesak dituztenek kirurgia behar izan dezakete. Hori prozedura kirurgiko ireki gisa egin ohi da, kaltetutako bihotzeko balbula ehun edo metalezko balbula protesiko batekin ordezkatzeko. Egoera batzuetan, balbula trikuspide edo balbula mitralak kirurgikoki konpon daitezke, balbula ordeztea saihestuz. Bihotz-balbulak perkutaneoki ere trata daitezke, gaixotasun koronarioak esku hartzearekin antzekotasun asko dituzten teknikak erabiliz. Aortaren ordezkapen transkateterra gero eta gehiago erabiltzen da balbulen ordezkapen irekia jasateko arrisku handia dutela uste duten pazienteentzat.[39]
Arritmia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotz-erritmo anormalak (arritmiak) sendagai antiarritmikoekin trata daitezke. Horiek elektrolitoen fluxua zelula-mintzaren bidez manipulatuz funtziona dezakete (adibidez, kaltzio-kanalen blokeatzaileak, sodio-kanalen blokeatzaileak, amiodarona edo digoxina), edo nerbio-sistema autonomoak bihotzean duen efektua alda dezakete (beta-blokeatzaileak eta atropina). Zenbait arritmiatan, hala nola fibrilazio aurikularrean, istripu zerebrobaskularra izateko arriskua areagotzen da, eta arrisku hori murriztu egin daiteke warfarina edo ahotik hartzeko antikoagulatzaile berriak erabiliz[52].
Sendagaiek arritmia bat kontrolatzea lortzen ez badute, beste tratamendu aukera bat kateter bidezko ablazioa izan daiteke. Prozedura horietan, kableak pasatzen dira zainetik edo hankako arteriatik bihotzeraino, arritmia eragiten ari den ehun anormaleko eremua aurkitzeko. Ehun anormala nahita edo ablazio bidez kaltetu daiteke, berotzearen edo izoztearen bidez, bihotz-erritmoaren alterazio gehiago prebenitzeko. Arritmiarik gehienak gutxienez inbaditzaileak diren kateterren tekniken bidez trata daitezke, baina arritmiak (bereziki fibrilazio aurikularra) kirurgia irekiaren edo torakoskopikoaren bidez ere trata daitezke, dela beste bihotzeko kirurgia baten unean, dela prozedura autonomo gisa. Kardiobersio bat ere erabil daiteke, non deskarga elektriko bat erabiltzen den, erritmo anormal baten bidez bihotza zorabiatzeko.
Halaber, bihotzeko gailuak ere beharrezkoak izan daitezke, taupada-markagailu edo desfibriladore gisa, arritmiak tratatzeko. Taupada-markagailuak pilez elikatutako sorgailu txiki bat dira, larruazalaren azpian ezartzen dena, eta kable bat edo gehiago, bihotzeraino zabaltzen direnak. Maizago erabiltzen dira bihotz-erritmo anormalki motelak tratatzeko. Desfibriladore inplantagarriak bizitza arriskuan jartzen duten bihotz-erritmo azkarrak tratatzeko erabiltzen dira[53]. Gailu horiek bihotza monitorizatzen dute, eta bihotz-lasterketa arriskutsu bat hautematen bada, automatikoki deskarga bat eman dezakete bihotza erritmo normal batean lehengoratzeko. Desfibriladore inplantagarriak gutxiegitasun kardiakoa, miokardiopatia edo arritmia hereditarioaren sindromea duten pazienteetan erabiltzen dira.
Bihotz-gutxiegitasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paziente baten bihotz-gutxiegitasunaren azpian dagoen kausari heltzeaz gain (ohikoagoa da bihotz-gaixotasun iskemikoa edo hipertentsioa), bihotz-gutxiegitasunaren tratamenduaren oinarria medikazioa da. Paziente batek sortzen duen gernu kantitatea (diuretikoak) handitzean biriketan likidoa pilatzea saihesteko botikak eta bihotzaren ponpaketa-funtzioa zaintzen saiatzen diren botikak (beta-blokeatzaileak, ACEren inhibitzaileak eta hartzaile mineralokortikoideen antagonistak).
Bihotz-gutxiegitasuna duten paziente batzuen kasuan, taupada-markagailu espezializatu bat erabil daiteke, bihotzeko birsinkronizazio-terapia izenekoa, bihotzeko ponpaketaren eraginkortasuna hobetzeko. Gailu horiek desfibriladore batekin konbinatzen dira maiz. Bihotz-gutxiegitasuneko kasu oso larrietan, bihotzaren beraren ponpatze-ahalmena osatzen duen bentrikulu-laguntzako gailu izeneko ponpa txiki bat ezar daiteke. Kasurik larrienetan, bihotzeko transplantea egiteko aukera kontuan har daiteke.[54]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakiek antzinatik jakin dute bihotza existitzen zela, nahiz eta haren funtzio eta anatomia zehatzak ez ziren argi ulertu. Ikuspegi erlijiosoen ondorioz (ikus hurrengo atala) bihotza Antzinaroan ulermen zientifikoaren gune nagusia zela uste zuten. Aristotelesek, bihotza, odola sortzeaz arduratzen zen organoa zela uste zuen; Platonek zirkulatzen ari zen odolaren iturria zela uste zuen; eta Hipokratesek, odola gorputzetik bihotzetik biriketaraino ziklikoki zirkulatzen ari zela ikusi zuen. Erasistratosek (K. a. 304-K. K. a. 250an) bihotza bonba bat zela ikusi zuen, odol hodien dilatazioa eraginez, eta arteriak zein zainak bihotzetik irradiatzen direla ikusi zuen, pixkanaka, distantzia txikiagoarekin, airez beteta zeudela uste zuen arren, eta ez odolez[55][56][57][58].
Galeno mediku greziarrak (K. a. II. mendea) bazekien odol hodiek odola garraiatzen zutela, eta odol benosoa (gorri iluna) eta arteriala (distiratsuagoa eta meheagoa) identifikatu zituen, bakoitzak funtzio ezberdin eta bananduak zituelarik. Galenok, bihotza gorputzeko organorik beroena zela ikusiz, gorputzari beroa ematen ziola ondorioztatu zuen. Bihotzak ez zuen odolik bere inguruan, bihotzaren mugimenduak odola xurgatzen zuen diastolean zehar, eta odola arterien pultsaziotik mugitzen zen. Galenok uste zuen odol arteriala ezkerreko bentrikulutik eskuinekora pasatzen zen odol zaintsuak sortzen zuela, bentrikuluen arteko "poroen" bidez. Biriketako airea biriketatik biriketatik igarotzen zen. Biriketako airea biriketatik pasatu zen bihotzaren ezkerraldeko biriketako arterian barrena, eta odol arteriala sortu zuen[55][56][57][58].
Ideia horiek ez ziren zalantzan jarri ia mila urtez.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zirkulazio koronario eta biriketako sistemen lehen deskribapenak Avicenaren kanonaren anatomiari buruzko iruzkinean daude, 1242an Ibn al-Nafisek argitaratua[59]. Bere eskuizkribuan, al-Nafisek idatzi zuen odola biriketako zirkulaziotik pasatzen dela, eskuineko bentrikulutik ezkerrekora mugitu beharrean, Galenok uste zuen bezala[60]. Bere lana, beranduago, Andrea Alpagok itzuli zuen latinera[61].
Europan, Galenoren irakaskuntzek komunitate akademikoa menperatzen jarraitu zuten, eta bere doktrinak Elizaren kanon ofizialtzat hartu ziren. Andreas Vesaliusek, Galenok bihotzari buruz zituen sinesmenetako batzuk zalantzan jarri zituen De humani corporis fabrican (1543), baina bere maisulana, autoritateentzako erronka bezala interpretatu zen, eta zenbait eraso jasan zituen. Miguel Servetek Christianismi Restitutio (1553) lanean idatzi zuen odola bihotzaren alde batetik bestera dabilela biriketan zehar[62].
Aro Modernotik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odolaren fluxua bihotzaren eta gorputzaren bidez ulertzeko aurrerapauso handia William Harvey mediku ingelesaren De Motu Cordis (1628) argitalpenarekin iritsi zen. Harveyren liburuak erabat deskribatzen ditu zirkulazio sistema eta bihotzaren indar mekanikoa, eta horrek doktrina galenikoen berrikuspena ekarri zuen[63]. Otto Frank (1865-1944) fisiologo alemaniarra izan zen; argitaratu zituen lan askoren artean, bihotzaren harreman garrantzitsu honen ikerketa zehatzak daude. Ernest Starling (1866-1927) fisiologo ingeles garrantzitsu bat izan zen, bihotza ere ikertu zuena. Neurri handi batean modu independentean lan egin zuten arren, euren ahalegin konbinatuak eta antzeko ondorioak "Frank-Starling mekanismoa" izenarekin ezagutu dira.
Purkinjeren zuntzak eta Hisen faszioa jada XIX. mendean aurkitu ziren arren, bihotzeko eroanbide elektrikoaren sisteman zuen paper espezifikoa ezezaguna izan zen Sunao Tawarak bere monografia argitaratu zuen arte, Das Reizleitungssystem des Säugetierherzens izenekoa, 1906an. Tawara nodo aurikulobentrikularraren aurkikuntzak Arthur Keith eta Martin Flack antzeko egiturak bilatzera bultzatu zituen bihotzean, eta honek, nodo sinoaurikularra aurkitzera eraman zuen zenbait hilabete beranduago. Egitura hauek elektrokardiogramaren oinarri anatomikoa osatzen dute, honen asmatzaileak, Willem Einthovenek, Medikuntzako Nobel Saria jaso zuelarik 1924an[64].
Lehen bihotz transplante arrakastatsua 1967an egin zuen Christiaan Barnard zirujau hegoafrikarrak, Lurmutur Hiriko Groote Schuur Ospitalean. Hori mugarri garrantzitsua izan zen bihotzeko kirurgian, eta arreta piztu zuen bai medikuntzaren lanbidean, bai munduan oro har. Hala ere, gaixoen epe luzeko biziraupen tasak oso baxuak izan ziren hasieran. Ebakuntza egin eta 18 egun geroago hil zen, baina beste paziente batzuk ez ziren bizirik atera aste gutxi batzuetan[65]. Norman Shumway zirujau estatubatuarra transplante teknikak hobetzeko egindako ahaleginengatik akreditatua izan da, Richard Lower, Vladimir Demikhov eta Adrian Kantrowitz aitzindariekin batera[66].
XX. mendearen erdialdean bihotzeko gaitzek gaixotasun infekziosoak gainditu zituzten Ameriketako Estatu Batuetan heriotza kausa nagusi bezala, eta gaur egun mundu osoan heriotza kausa nagusia dira. 1948. urteaz geroztik, Framinghamen Ikerketa Kardiakoak argi eta garbi erakutsi ditu hainbat gaik bihotzean dituzten ondorioak, dieta, ariketa eta aspirina bezalako sendagai arruntak barne. ACE inhibitzaileak eta beta-blokeatzaileak sartzeak bihotz-gutxiegitasun kronikoaren kontrola hobetu badu ere, gaixotasunak karga mediko eta sozial handia izaten jarraitzen du, diagnostikoa jasotzen den urtearen barruan hiltzen diren pazienteen % 30-40 baitira[67].
Beste animalia batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste ornodun batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animaliek duten bihotzen tamaina animali taldeen arabera aldatzen da. Ornodunen kasuan, pisua sagu txikienen bihotzetatik hasita (12 mg) balea urdineraino (600 kg) doa[68]. Ornodunetan, bihotza gorputzaren alde bentralaren erdialdean dago perikardioaz inguratuta[69]. Perikardioa zenbait arrainetan peritoneora konektaturik egon daiteke[70].
Nodulu sinoaurikularra amniota guztietan aurki daiteke, baina ez gainontzeko ornodun primitiboetan. Animalia horietan, bihotzaren giharrak nahiko jarraituak dira eta, beraz, bularreko zainek bihotz-taupadak koordinatzen dituzte. Amniotoen kasuan, bularreko zainak eskuineko aurikulan txertatuta daudenez, SA noduluen homologoak dira. Teleosteoetan, berriz, koordinazio-puntu zentrala aurikulan kokaturik dago[71].
Bihotz-taupaden batazbestekoa ere oso desberdina da animali espezieen arabera. Esaterako, bakailaoek 20 taupada minutuko dituzte, kolibriek 600 eta eztarri gorridun kolibriek minutuko 1200 bihotz-taupadatik gora izan ditzakete[71][72].
Zirkulazio-sistema bikoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anfibio heldu eta narrasti gehienek zirkulazio-sistema bikoitza daukate, hau da, zirkulazio-sistema bitan banatzen da: zati arteriala eta zainen zatia. Hala ere, bihotza ez dago guztiz zatituta bi partetan. Izan ere, 3 ganberatan banaturik dago: bi aurikula eta bentrikulu bat. Zirkulazio-sistematik zein biriketatik bueltatzen den odola berriro ere ponpatzen da kanpora. Sistema bikoitzari esker, odola biriketatik eta biriketara garraia daiteke, eta, horrela, oxigenodun odola zuzenean hel daiteke bihotzera[73].
Narrastien kasuan, bihotza toraxaren erdialdean kokatuta egon ohi da. Sugeetan berriz, toraxaren lehenengo eta bigarren herenen loturan. Hiru ganberako bihotza da: bi aurikulez eta bentrikulu batez osatuta dagoena. Bentrikulua pareta batez (septu deritzona) banatuta dago bi alde ez-osotan. Narrasti-espezie gehienetan, ez dago odol-korronteen arteko nahasketa handirik. Hori dela eta, aortak oxigenodun odola baino ez du jasotzen[71][73]. Hala ere, krokodiloak salbuespen dira, lau ganberako bihotza baitaukate[74].
Arrain birikadunen bihotzetan, trenkada bentrikuluraino luzatzen da. Horrek biriketaraino doan oxigeno gabeko odolaren eta gainontzeko gorputzera doan oxigenodun odolaren bereizketa ahalbidetzen du. Narrasti-espezie askok arnasketa larruazaletik egiten dutenez, erdioxigenaturik dagoen odola bihotzera bueltatzen da kaba zainetatik. Hori dela eta, bereizketa horren beharrizan txikiagoa daukate, arrain birikadunekin zein zenbait tetrapodorekin alderatuz gero. Gainera, jatorrizko kono arteriosoaren balbulak balbula espiraldun batengatik ordezkaturik daude. Horri esker, bi zatitan banatzen da bentrikulua, eta horrela, bi odol-fluxuak bananduta egotea lortzen da[71].
Bihotz guztiz banandua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkosaurioek (krokodilo eta hegaztiek) eta ugaztunek bihotzaren banaketa osoa daukate. Bihotzak bi ponpa ditu eta lau ganberaz osaturik dago. Krokodiloen bihotzek irekidura txiki bat daukate, Panizzaren foramena deritzona. Horri esker, krokodiloak urperatzean bihotzaren alde bakoitzeko odolen arteko nahasketa gertatzen da[75][76]. Hegaztietan eta ugaztunetan, berriz, birika-zirkulazioa eta zirkulazio-sistemakoa guztiz berezirik daude beti hesi fisiko baten bidez[71].
Arrainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrainek bi ganberatako bihotza daukate[77], odola jasotzen duen aurikula batez eta odola ponpatzen duen bentrikulu batez osatuta dagoena[78]. Hala ere, arrainen bihotzak sartzeko zein irteteko konpartimentuak ditu ganbera esan dakiekeenak. Hori dela eta, batzuetan, arrainen bihotza hiru[78] edo lau[79] ganberaz osaturik dagoela esaten da (ganbera gisa ulertzen denaren arabera). Sarritan, aurikula eta bentrikulua “benetako ganberatzat” hartzen dira, eta aurretik aipatutako beste biak “ganbera osagarritzat”[80].
Arrain primitiboenek lau ganberako bihotza daukate, baina bihotz horren egitura, hegazti zein ugaztunen bihotzarekin alderatuz gero, nahiko desberdina da. Lehenengo ganbera bularreko zainaren bukaeran dago. Zain horrek gorputzean dagoen oxigenorik gabeko odola batzen du. Ganbera horretatik, odola aurikulara joaten da. Ondoren, bentrikulura doa eta bertan ponpaketa gertatzen da. Laugarren ganbera kono arteriosoa da. Hori odola aorta bentralera bidaltzen duten zenbait balbulez osaturik dago. Aorta bentralak odola brankietara eramaten du. Bertan oxigenatu ondoren, aorta dortsaletik gorputz osora zabaltzen da[71].
Arrain helduetan, lau ganberek S formako itxura daukate. Azkenengo bi ganberak beste bien gainean kokaturik daude. Bihotz sinpleago hori arrain kartilaginosoetan eta hegal erradialetako arrainetan agertzen da[71].
Teleosteoetan, kono arteriosoa nahiko txikia da eta aortaren parte bezala sailkatzen da. Kono arteriosoa ez da amniotoetan ageri, eboluzioa dela-eta desagertu egin baita[71].
Artropodo zein molusku gehienek zirkulazio-sistema irekia daukate. Sistema horretan, oxigeno gabeko odola bihotzaren inguruko barrunbeetan batzen da (sudur-sinuak deritze). Aipatutako odola kanal askotatik eta motel heltzen da bihotzera. Ondoren, bihotzak odola hemozeleraino (organo arteko barrunbea) ponpatzen du. Artropodoen bihotza beraien gorputzaren luzera duen muskuluzko hodi bat da, bizkarraldean kokatuta dagoena eta burua oinarritzat duena. Odolaren ordez, hemolinfa daukate, arnas-pigmentua daramana. Arnas-pigmentu hori hemozianina izan ohi da. Hemozianina kobrez osatuta dago eta oxigenoa garraiatzeko erabiltzen da. Hemoglobina burdinez osatuta dago eta gizakietan oso ohikoa den arren, artropodo gutxik erabiltzen dute[81].
Beste zenbait ornogabetan, lurzoruko zizareetan esaterako, zirkulazio-sistema ez da oxigenoa garraiatzeko erabiltzen. Hortaz, oso murriztua da eta ez daukate ez zainik ezta arteriarik ere. Horien ordez, elkar konektaturik dauden bi hodi dituzte. Oxigenoa difusio bidez garraiatzen da. Bost muskulu txiki daude animaliaren aurrealdean “bihotz” gisa funtzionatzen dutenak[81].
Txibiak eta beste zefalopodo batzuek bi “bihotz brankial” dituzte eta “bihotz sistemiko” bat. Bihotz brakial bakoitzak bi aurikula eta bentrikulu bat ditu. Horiek odola brankietara ponpatzen dute. Bihotz sistemikoak, berriz, odola gorputz osora ponpatzen du[82][83].
Bihotza kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Organo garrantzitsuenetako bat bezala, bihotza denbora luzez gorputz osoaren erdigune bezala identifikatua izan zen, bizitzaren, emozioen, arrazoiaren, borondatearen, adimenaren, asmoaren edo gogoaren gune nagusitzat identifikatu izan da[84]. Bihotza sinbolo enblematikoa da erlijio askotan: egia, kontzientzia edo balio morala erlijio askotan: Jainkoaren tenplua edo tronua pentsamendu islamiko eta judeokristauan; zentro jainkotiarra, edo atman, eta jakituria transzendentearen hirugarren begia hinduismoan; garbitasunaren diamantea eta Budaren esentzia; ulermenaren erdigune taoista"[84]. Hebrear Biblian bihotz hitza, lev esanahi ezberdinekin agertzen da: emozioen zentro gisa, gogamenarena zein organo anatomikoa bera deskribatuz. Urdailarekin funtzio eta sinbolismoa partekatzen du[85].
Antzinako Egipton, arima kontzeptuaren parte garrantzitsu bat bihotzean (ib) zetzala uste zen. ib edo bihotz metafisikoa ernaltzea gertatzen zen unean amaren bihotzeko odol tanta batekin sortzen zela uste zuten. Antzinako egiptoarrentzat bihotza emozioaren, pentsamenduaren, borondatearen eta asmoaren egoitza zen[86]. Hau, ib hitza gehitzen duten egiptoar esamoldeetan nabarmentzen da, Awi-ib "zoriontsuarentzat" (literalki, "Bihotz luzeduna"), Xak-ib "urrunduarentzat" (literalki, "bihotz moztua") bezala[87]. Antzinako Egiptoko erlijioan, bihotza zen hil ondorengo bizitzarako gakoa. Behe munduan beste bizitzarako giltza zen: bere jabearen alde edo kontra lekukotza ematen zuen. Pentsatzen zuten Anubisek eta hainbat jainkok aztertu zutela bihotza Bihotzaren pisuaren zeremonian. Bihotzak Maaten luma baino gehiago pisatzen bazuen, portaera estandar ideala sinbolizatzen zuen. Balantza orekatzen bazen, esan nahi zuen bihotzaren jabeak bizitza justua bizi izan zuela eta beste bizitzan sar zitekeela; bihotza astunagoa bazen, Ammit munstroak irentsiko zuen[88].
"Bihotz" hitzerako txinatar karakterea, 心, zigilu idazkeran erabiltzen zen bihotzaren errepresentazio nahiko errealista batetik abiatzen da[89]. xīn txinerazko hitzak "gogo", "intentzio" eta "muin" kontzeptu metaforikoak ere adierazten ditu[90]. Txinatar medikuntzan bihotza da 神 shén "espiritu, kontzientziaren" zentroa[91]. Bihotza heste mehearekin eta mihiarekin lotuta dago, sei organo eta bost errai menderatzen ditu eta bost elementuen sisteman suaren parte da[92].
Sanskritoz bihotza hṛd edo hṛdaya esaten da, hizkuntza horretan idatzitako testurik zaharreanean, Rigvedan, agertzen den gisa[oh 1]. Sanskritoz, objektu anatomikoaz gain, "gogoa" eta "arima" ere esan nahi du, eta emozioen gunea da.[93][94]
Filosofo eta zientzialari klasiko askok, Aristoteles barne, pentsamenduaren, arrazoiaren edo emozioaren jarlekutzat hartzen zuten bihotza, sarritan burmuinak funtzio horietan laguntzen duela alde batera utzita[95]. Bihotza, bereziki, emozioen gune bezala identifikatzea, Galeno mediku erromatarrari zor zaio, nork, pasioen egoitza gibelean ere aurkitu zuen, eta arrazoiaren egoitza garunean[96]. Bihotzak ere rol bat jokatu zuen azteken sinesmen sisteman. Aztekek egiten zuten giza sakrifiziorako modurik arruntena bihotza erauztea zen. Aztekek, bihotza (tona), gizabanakoaren muina zein Eguzkiaren beroaren zati bat (istli) zela uste zuten. Gaur egun ere, nahuek uste dute eguzkia arima bat dela (tona-tiuh): "Biribila, beroa, pultsularia".[97]
Katolizismoan bihotzaren benerazio tradizio luzea dago, batez ere XVI. mendetik aurrera orokortu zenean Jesukristoren zaurien gurtza. Tradizio honen ondorioz Erdi Arotik aurrera Jesusen Bihotz Sakratuaren gurtza hedatu zen, eta, era paraleloan Mariaren Bihotz Garbiarena. Euskal Herrian izen hori daramaten hainbat eliza eta monumentu daude, eta oso ohikoa izan da ateak sinbolo horrekin dekoratzea.
Bihotza maitasun erromantikoarekin lotu izan da, Erdi Arotik[erreferentzia behar]. Hautsitako bihotza maitasun apurtuaren sinboloa izaten da ere. Kupidok gezi batekin zulatutako bihotza maitemintzearekin lotzen da, nahiz eta Ovidiok ez zuen horren inguruan idatzi. Pizkundetik aurrera eta San Balentin egunari lotuta asko ugaritu da sinbolo hau. Gaur egun emoji gisa ere ikus daiteke, maitasuna edo afektibitatea adierazteko ikur labur gisa (adibidez, ❤️, 💑 edo 💔). Bihotza ere frantziar kartetako lau sailetako bat da.
Janaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalien bihotzak jatearen ohitura oso hedatuta dago mundu osoan zehar. Ia-ia organo osoa giharrez osaturik dagoenez, bere proteina maila oso altua da. Batzuetan erraiak sortzeko erabiliak dira, adibidez Otomandarren sukaldaritzan.[98]
Oilaskoen bihotzak biberoi bezalakoak kontsideratu ohi dira[erreferentzia behar] eta batzuetan plantxan eginda pintxo moduan jaten dira. (Japoniar hāto yakitori, Brasilgo churrasco de coração, Indonesiako chicken heart satay).[99] Ogi-frijituak izan daitezke ere bai, Jerusalemgo parrila mistoa bezalakoa. Egiptoko sukaldaritzan, oso ongi txikiturik erabiltzen dute oilaskoak barrutik betetzeko.[100]
Euskal Herrian ere frijatza, tripotxak edo korada[101] bezalako errezetek bihotza eta beste barruki batzuk dituzte.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Bihotzaren etimologia beste hizkuntza askotan *ḱḗr aitzinindoeuroperako hitzetik eratortzen da. Hortik eratorri dira albanierako kërth; hititako 𒆠𒅕 (ŠÀ-er), luviterako 𒍝𒀀𒅈𒍝 (UZUzārza), lizierako 𐊋𐊕𐊆𐊅𐊁 (kride) eta palaiterako 𒅗𒀀𒅈𒋾 (ka-a-ar-ti /kārt-/); armenierako սիրտ (sirt); balto-eslavierako *śirˀdís, letonierako sir̂ds, lituanierako širdìs eta antzinako prusierako seyr; antzin-eslavierazko *sь̑rdьce (*śirdi-ka) hitzetik eratorri dira ekialdeko eslaviera zaharreko сьрдьце (sĭrdĭce), errusierako се́рдце (sérdce), ukrainerako се́рце (sérce), Antzinako eliza-eslavierako срьдьце/ⱄⱃⱐⰴⱐⱌⰵ (srĭdĭce), bulgarierazko сърце (sǎrce), mazedonierazki срце (srce), txekierazko srdce edo polonierazko serce, besteak beste; hizkuntza zeltatan *kridyom errotik eratorri dira bretoierazko kreiz, galesezko craidd edo irlanderako croí; hizkuntza germanikoak *hertô hitzatik eratorri dira, ingelesezko heart, nederlanderako hart, alemanezko Herz edo suedierazko hjärta; antzinako grezieraz καρδία (kardía), κῆρ (kêr) hitzak daude, euskarazko hitz askoren erroan dagona (adibidez, kardiologo); latinez cor hitza dator, eratorri ugari eman dituenak, tartean frantsesezko cœur, gaztelaniazko corazón, italierazko cuore edo katalanezko cor, baina baita ere beste hitz eratorri batzuk, konkordantzia edo diskordantzia gisa; indo-iraniarrez *ȷ́ʰŕ̥dayam izango litzateke, eta hortik eratorri ziren sanskritozko हृदय (hṛ́daya), हृद् (hṛ́d), assamerako হিয়া (hia), hindiko हिया (hiyā), urduko ہیا (hiyā) edo teluguko హృదయము (hr̥dayamu); tokarieraz *käryā- izango litzateke; kartvelieraz uste da *mḳerd- hitza eratorri zela
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
- ↑ Taber's cyclopedic medical dictionary.. (Ed. 21, illustrated in full color. argitaraldia) F.A. Davis Co 2009 ISBN 9780803615601. PMC 244418259. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
- ↑ 1946-, Hall, John E. (John Edward),. Guyton and Hall textbook of medical physiology. (Twelfth edition. argitaraldia) ISBN 9781416045748. PMC 434319356. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
- ↑ a b c L., Moore, Keith. (2010). Clinically oriented anatomy. (6th ed. argitaraldia) Wolters Kluwer Health/Lippincott Williams & Wilkins ISBN 9780781775250. PMC 216940468. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
- ↑ a b Cecie., Starr,. (2010). Biology : today and tomorrow : with physiology. (3rd ed. argitaraldia) Brooks/Cole Cengage Learning ISBN 9780495827535. PMC 236316261. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ Roebuck), Reed, C. Roebuck (Celia. (2008). CSET : California Subject Examinations for Teachers. (3rd ed. argitaraldia) Kaplan Pub ISBN 9781419552816. PMC 233788480. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ a b c «A Gray Area: Anatomy—How Well Should Doctors Know It?» Orthopedics 31 (6): 537–537. 2008-06-01 doi: . ISSN 0147-7447. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u 1954-, Betts, J. Gordon,. Anatomy & physiology. ISBN 9781947172043. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Blood cells, immunity, and blood coagulation» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 101–112. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «The circulation» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 41–70. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b "Cardiovascular diseases (CVDs) Fact sheet N°317 March 2013". WHO. World Health Organization. Archived from the original on 19 September 2014.
- ↑ a b Harrison's principles of internal medicine.. (18th ed.. argitaraldia) McGraw-Hill 2012 ISBN 9780071748896. PMC 288932926. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Graham, I.; Atar, D.; Borch-Johnsen, K.; Boysen, G.; Burell, G.; Cifkova, R.; Dallongeville, J.; De Backer, G. et al.. (2007-05-04). «European guidelines on cardiovascular disease prevention in clinical practice: executive summary: Fourth Joint Task Force of the European Society of Cardiology and Other Societies on Cardiovascular Disease Prevention in Clinical Practice (Constituted by representatives of nine societies and by invited experts)» European Heart Journal 28 (19): 2375–2414. doi: . ISSN 0195-668X. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ «bihotz - Diccionario etimológico vasco-español-francés-inglés» projetbabel.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Dorland's illustrated medical dictionary.. (32nd ed. argitaraldia) Saunders/Elsevier 2012 ISBN 9781416062578. PMC 706780870. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ a b 1954-, Betts, J. Gordon,. Anatomy & physiology. ISBN 9781947172043. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ Bianco, Carl. "How Your Heart Works". HowStuffWorks. Archived from the original on 29 July 2016.
- ↑ a b «A Gray Area: Anatomy—How Well Should Doctors Know It?» Orthopedics 31 (6): 537–537. 2008-06-01 doi: . ISSN 0147-7447. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b Gillian., Pocock,. (2006). Human physiology : the basis of medicine. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0198568789. PMC 64107074. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ "pectinate muscle". The Free Dictionary.
- ↑ J., Tortora, Gerard. (2009). Principles of human anatomy. (11th ed. argitaraldia) J. Wiley ISBN 9780471789314. PMC 213300667. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ (Ingelesez) Antz, Matthias; Otomo, Kenichiro; Arruda, Mauricio; Scherlag, Benjamin J.; Pitha, Jan; Tondo, Claudio; Lazzara, Ralph; Jackman, Warren M.. (1998-10-27). «Electrical Conduction Between the Right Atrium and the Left Atrium via the Musculature of the Coronary Sinus» Circulation 98 (17): 1790–1795. doi: . ISSN 0009-7322. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ (Ingelesez) PONTI, ROBERTO; HO, SIEW YEN; SALERNO-URIARTE, JORGE A.; TRITTO, MASSIMO; SPADACINI, GIAMMARIO. (2002-01). «Electroanatomic Analysis of Sinus Impulse Propagation in Normal Human Atria» Journal of Cardiovascular Electrophysiology 13 (1): 1–10. doi: . ISSN 1045-3873. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ "Definition of SA node". MedicineNet.com. 27 April 2011. Archived from the original on 1 August 2012
- ↑ "Purkinje Fibers". About.com. 9 April 2012. Archived from the original on 14 April 2012.
- ↑ (Ingelesez) Davis, J. P.; Tikunova, S. B.. (2007-12-12). «Ca2 exchange with troponin C and cardiac muscle dynamics» Cardiovascular Research 77 (4): 619–626. doi: . ISSN 0008-6363. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ C., Guyton, Arthur. (2006). Textbook of medical physiology. (11th ed. argitaraldia) Elsevier Saunders ISBN 0721602401. PMC 56661571. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b Hall, John E.; Guyton, Arthur C.. (2011). «Respiration» Guyton and Hall Physiology Review (Elsevier): 113–138. ISBN 9781416054528. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Cardiovascular diseases (CVDs)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Cardiovascular diseases (CVDs)» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Harrison's principles of internal medicine.. (18th ed.. argitaraldia) McGraw-Hill 2012 ISBN 978-0-07-174889-6. PMC 288932926. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Your Heart Failure Healthcare Team» www.heart.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ a b «Different heart diseases» World Heart Federation (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Harrison's principles of internal medicine.. (18th ed.. argitaraldia) McGraw-Hill 2012 ISBN 978-0-07-174889-6. PMC 288932926. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Davidson's principles and practice of medicine.. (21st ed.. argitaraldia) Churchill Livingstone/Elsevier 2010 ISBN 978-0-7020-3085-7. PMC 455157186. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Ponikowski, Piotr; Voors, Adriaan A.; Anker, Stefan D.; Bueno, Héctor; Cleland, John G. F.; Coats, Andrew J. S.; Falk, Volkmar; González‐Juanatey, José Ramón et al.. (2016). «2016 ESC Guidelines for the diagnosis and treatment of acute and chronic heart failure» European Journal of Heart Failure 18 (8): 891–975. doi: . ISSN 1879-0844. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ Betts, J. Gordon, 1954-. Anatomy & physiology. ISBN 978-1-947172-04-3. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Vahanian, Alec; Alfieri, Ottavio; Andreotti, Felicita; Antunes, Manuel J.; Barón-Esquivias, Gonzalo; Baumgartner, Helmut; Borger, Michael Andrew; Carrel, Thierry P. et al.. (2012-10-01). «Guidelines on the management of valvular heart disease (version 2012)The Joint Task Force on the Management of Valvular Heart Disease of the European Society of Cardiology (ESC) and the European Association for Cardio-Thoracic Surgery (EACTS)» European Journal of Cardio-Thoracic Surgery 42 (4): S1–S44. doi: . ISSN 1010-7940. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b c d e f g h i Davidson's principles and practice of medicine.. (21st ed.. argitaraldia) Churchill Livingstone/Elsevier 2010 ISBN 978-0-7020-3085-7. PMC 455157186. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Kirchhof, Paulus; Benussi, Stefano; Kotecha, Dipak; Ahlsson, Anders; Atar, Dan; Casadei, Barbara; Castella, Manuel; Diener, Hans-Christoph et al.. (2016-11-01). «2016 ESC Guidelines for the management of atrial fibrillation developed in collaboration with EACTS» EP Europace 18 (11): 1609–1678. doi: . ISSN 1099-5129. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ (Ingelesez) Brignole, Michele; Auricchio, Angelo; Baron-Esquivias, Gonzalo; Bordachar, Pierre; Boriani, Giuseppe; Breithardt, Ole-A.; Cleland, John; Deharo, Jean-Claude et al.. (2013-08-01). «2013 ESC Guidelines on cardiac pacing and cardiac resynchronization therapyThe Task Force on cardiac pacing and resynchronization therapy of the European Society of Cardiology (ESC). Developed in collaboration with the European Heart Rhythm Association (EHRA)» EP Europace 15 (8): 1070–1118. doi: . ISSN 1099-5129. (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ null null; Blomström-Lundqvist Carina; Scheinman Melvin M.; Aliot Etienne M.; Alpert Joseph S.; Calkins Hugh; Camm A. John; Campbell W. Barton et al.. (2003-10-14). «ACC/AHA/ESC Guidelines for the Management of Patients With Supraventricular Arrhythmias*—Executive Summary» Circulation 108 (15): 1871–1909. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-12-15).
- ↑ (Ingelesez) Baumgartner, Helmut; Bonhoeffer, Philipp; De Groot, Natasja M. S.; de Haan, Fokko; Deanfield, John Erik; Galie, Nazzareno; Gatzoulis, Michael A.; Gohlke-Baerwolf, Christa et al.. (2010-12-01). «ESC Guidelines for the management of grown-up congenital heart disease (new version 2010)The Task Force on the Management of Grown-up Congenital Heart Disease of the European Society of Cardiology (ESC)» European Heart Journal 31 (23): 2915–2957. doi: . ISSN 0195-668X. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b Harrison's principles of internal medicine.. (18th ed.. argitaraldia) McGraw-Hill 2012 ISBN 978-0-07-174889-6. PMC 288932926. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ TALLEY, NICHOLAS J.. (2013). CLINICAL EXAMINATION, 7E.. ELSEVIER AUSTRALIA ISBN 0-7295-4198-3. PMC 1108639397. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b Betts, J. Gordon, 1954-. Anatomy & physiology. ISBN 978-1-947172-04-3. PMC 898069394. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ Oh's intensive care manual. (Seventh edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4557-5013-9. PMC 868019515. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ «Acute Coronary Syndrome Workup: Approach Considerations, Electrocardiography, Measurement of CK-MB Levels» emedicine.medscape.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Piepoli, Massimo F.; Hoes, Arno W.; Agewall, Stefan; Albus, Christian; Brotons, Carlos; Catapano, Alberico L.; Cooney, Marie-Therese; Corra, Ugo et al.. (2016). «2016 European Guidelines on cardiovascular disease prevention in clinical practice» European Heart Journal 37 (29) ISSN 0195-668X. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ Kolh, Philippe; Windecker, Stephan; Alfonso, Fernando; Collet, Jean-Philippe; Cremer, Jochen; Falk, Volkmar; Filippatos, Gerasimos; Hamm, Christian et al.. (2014-10). «2014 ESC/EACTS Guidelines on myocardial revascularization: the Task Force on Myocardial Revascularization of the European Society of Cardiology (ESC) and the European Association for Cardio-Thoracic Surgery (EACTS). Developed with the special contribution of the European Association of Percutaneous Cardiovascular Interventions (EAPCI)» European Journal of Cardio-Thoracic Surgery: Official Journal of the European Association for Cardio-Thoracic Surgery 46 (4): 517–592. doi: . ISSN 1873-734X. PMID 25173601. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Kirchhof, Paulus; Benussi, Stefano; Kotecha, Dipak; Ahlsson, Anders; Atar, Dan; Casadei, Barbara; Castella, Manuel; Diener, Hans-Christoph et al.. (2016-11-01). «2016 ESC Guidelines for the management of atrial fibrillation developed in collaboration with EACTS» EP Europace 18 (11): 1609–1678. doi: . ISSN 1099-5129. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Brignole, Michele; Auricchio, Angelo; Baron-Esquivias, Gonzalo; Bordachar, Pierre; Boriani, Giuseppe; Breithardt, Ole-A.; Cleland, John; Deharo, Jean-Claude et al.. (2013-08-01). «2013 ESC Guidelines on cardiac pacing and cardiac resynchronization therapyThe Task Force on cardiac pacing and resynchronization therapy of the European Society of Cardiology (ESC). Developed in collaboration with the European Heart Rhythm Association (EHRA)» EP Europace 15 (8): 1070–1118. doi: . ISSN 1099-5129. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Ponikowski, Piotr; Voors, Adriaan A.; Anker, Stefan D.; Bueno, Héctor; Cleland, John G. F.; Coats, Andrew J. S.; Falk, Volkmar; González‐Juanatey, José Ramón et al.. (2016). «2016 ESC Guidelines for the diagnosis and treatment of acute and chronic heart failure» European Journal of Heart Failure 18 (8): 891–975. doi: . ISSN 1879-0844. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b «Anatomy of the Heart - Faculty of Medicine Online Museum and Archive» sydney.edu.au (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b (Ingelesez) Meletis, John; Konstantopoulos, Kostas. (2010). «The Beliefs, Myths, and Reality Surrounding the Word Hema (Blood) from Homer to the Present» Anemia 2010: 1–6. doi: . ISSN 2090-1267. PMID 21490910. PMC PMC3065807. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b Katz Arnold M.. (2008-05-01). «The “Modern” View of Heart Failure» Circulation: Heart Failure 1 (1): 63–71. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ a b (Ingelesez) Aird, W. C.. (2011). «Discovery of the cardiovascular system: from Galen to William Harvey» Journal of Thrombosis and Haemostasis 9 (s1): 118–129. doi: . ISSN 1538-7836. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ Michelakis Evangelos D.. (2014-06-20). «Pulmonary Arterial Hypertension» Circulation Research 115 (1): 109–114. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ West, John B.. (2008-12-01). «Ibn al-Nafis, the pulmonary circulation, and the Islamic Golden Age» Journal of Applied Physiology 105 (6): 1877–1880. doi: . ISSN 8750-7587. PMID 18845773. PMC PMC2612469. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Persson, A. Bondke; Persson, P. B.. (2014). «Form and function in the vascular system» Acta Physiologica 211 (3): 468–470. doi: . ISSN 1748-1716. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ West, John B.. (2014-05-30). «Galen and the beginnings of Western physiology» American Journal of Physiology-Lung Cellular and Molecular Physiology 307 (2): L121–L128. doi: . ISSN 1040-0605. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
- ↑ (Ingelesez) Aird, W. C.. (2011). «Discovery of the cardiovascular system: from Galen to William Harvey» Journal of Thrombosis and Haemostasis 9 (s1): 118–129. doi: . ISSN 1538-7836. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ Silverman Mark E.; Grove Daniel; Upshaw Charles B.. (2006-06-13). «Why Does the Heart Beat?» Circulation 113 (23): 2775–2781. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ (Ingelesez) Cooley, Denton A.. (2011). «Recollections of the Early Years of Heart Transplantation and the Total Artificial Heart» Artificial Organs 35 (4): 353–357. doi: . ISSN 1525-1863. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ Miniati, Douglas N.; Robbins, Robert C.. (2002-02-01). «Heart Transplantation: A Thirty-Year Perspective» Annual Review of Medicine 53 (1): 189–205. doi: . ISSN 0066-4219. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ Neubauer, Stefan. (2007-03-15). «The Failing Heart — An Engine Out of Fuel» New England Journal of Medicine 356 (11): 1140–1151. doi: . ISSN 0028-4793. PMID 17360992. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ (Ingelesez) Dobson, Geoffrey P. (2003-08). «ON BEING THE RIGHT SIZE: HEART DESIGN, MITOCHONDRIAL EFFICIENCY and LIFESPAN POTENTIAL» Clinical and Experimental Pharmacology and Physiology 30 (8): 590–597. doi: . ISSN 0305-1870. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ 1888-1969., Hyman, Libbie Henrietta,. (1992). Hyman's comparative vertebrate anatomy.. (3rd ed. (paperback ed.). argitaraldia) University of Chicago Press ISBN 0226870138. PMC 25965005. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ J., Shuttleworth, Trevor. (1988). Physiology of Elasmobranch Fishes. Springer Berlin Heidelberg ISBN 9783642733369. PMC 851800755. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b c d e f g h 1894-1973., Romer, Alfred Sherwood,. (1978). The vertebrate body. (5th ed., shorter version. argitaraldia) Saunders ISBN 9780721676821. PMC 60007175. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ 1931-, Osborne, June,. (1998). The ruby-throated hummingbird. (1st University of Texas Press ed. argitaraldia) University of Texas Press ISBN 0292760477. PMC 38200106. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ a b Veterinary anesthesia and analgesia. (The fifth edition of Lumb and Jones. argitaraldia) ISBN 9781118526200. PMC 908063421. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ P.,, Colville, Thomas. Clinical anatomy and physiology for veterinary technicians. (Third edition. argitaraldia) ISBN 9780323227933. PMC 901103881. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Grigg, Gordon C.; Johansen, Kjell. (1987). «Cardiovascular dynamics inCrocodylus porosus breathing air and during voluntary aerobic dives» Journal of Comparative Physiology B 157 (3): 381–392. doi: . ISSN 0174-1578. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Axelsson, null; Franklin, null; LÖFman, null; Nilsson, null; Grigg, null. (1996). «Dynamic anatomical study of cardiac shunting in crocodiles using high-resolution angioscopy» The Journal of Experimental Biology 199 (Pt 2): 359–365. ISSN 1477-9145. PMID 9317958. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ 1946-, Jurd, R. D. (Richard David),. (2004). Instant notes animal biology. (2nd ed. argitaraldia) Bios Scientific Publishers ISBN 1859963250. PMC 52902407. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ a b The laboratory fish. Academic Press 2000 ISBN 9780125296502. PMC 44694719. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Encyclopedia of fish physiology : from genome to environment.. ISBN 9780080923239. PMC 755977870. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ Shukla, J.P. Fish & Fisheries. Rastogi Publications. pp. 154–55. ISBN 978-81-7133-800-9.
- ↑ a b Solomon, Eldra; Berg, Linda; Martin, Diana W. (15 September 2010). Biology. Cengage Learning. p. 939. ISBN 978-1-133-17032-7.
- ↑ "Meet our animals". Smithsonian National Zoological Park.
- ↑ Environmental and metabolic animal physiology. Wiley-Liss 1991 ISBN 047185767X. PMC 22906165. (Noiz kontsultatua: 2018-11-17).
- ↑ a b Tresidder, Jack. (2008). The Watkins dictionary of symbols. Watkins ISBN 978-1-78028-357-9. PMC 809667400. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Rosner, Fred,. (1995). Medicine in the Bible and the Talmud : selections from classical Jewish sources. (Augm. ed. argitaraldia) KTAV Pub. House ISBN 0-88125-506-8. PMC 30913143. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ (Ingelesez) «Ib | ancient Egyptian religion» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Allen, James P., 1945-. Middle Egyptian : an introduction to the language and culture of hieroglyphs. (Third edition, rev. and reorganized, with a new analysis of the verbal system. argitaraldia) ISBN 978-1-107-05364-9. PMC 885524107. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Taylor, John H., 1958-. (2001). Death and the afterlife in ancient Egypt. University of Chicago Press ISBN 0-226-79163-7. PMC 45195698. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Qiu, Xigui,; 裘錫圭.. Chinese writing. ISBN 1-55729-071-7. PMC 43936866. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ (Txineraz) «MDBG English to Chinese dictionary» www.mdbg.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Flaws, Bob, 1946-. (1994). Statements of fact in traditional Chinese medicine. (1st ed. argitaraldia) Blue Poppy Press ISBN 0-936185-52-X. PMC 30895515. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Wiseman, Nigel.. (1998). A practical dictionary of Chinese medicine. (1st ed. argitaraldia) Paradigm Publications ISBN 0-912111-54-2. PMC 30399609. (Noiz kontsultatua: 2019-12-05).
- ↑ Lanman, Charles Rockwell, 1850-1941.. (1966). A Sanskrit reader : text and vocabulary and notes. (1st Indian ed. argitaraldia) Motilal Banarsidass Publishers ISBN 81-208-1362-6. PMC 39698580. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Essays in Indian philosophy, religion and literature. (1st Indian ed. argitaraldia) Motilal Banarsidass 2004 ISBN 81-208-1978-0. PMC 68988217. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ «On the Parts of Animals, by Aristotle : book3» ebooks.adelaide.edu.au (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Galen.. (1996). Galen on the usefulness of the parts of the body = Peri chreias moriōn [romanized form = De usu partium. ] Classics of Medicine Library PMC 36487898. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ Sandstrom, Alan R.. (1991). Corn is our blood : culture and ethnic identity in a contemporary Aztec Indian village. (1st ed. argitaraldia) University of Oklahoma Press ISBN 0-585-17747-3. PMC 44957775. (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Ward, Lyn. (2017-12-01). «Street Food: Kokoreç - a delicacy for offal lovers» Fethiye Times (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Indonesia Magazine. , 67 or..
- ↑ (Ingelesez) «117» Egyptian Cooking: And Other Middle Eastern Recipes, American University in Cairo Press. ISBN 977-424-926-7..
- ↑ Urrotz, Gaizka Aranguren. (2019T09:08). «Amari eskatu diot errezeta...pic.twitter.com/NPZDZrEKbB» @gaizkaranguren (Noiz kontsultatua: 2019-12-08).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |