Bexilologia
Bexilologia banderak aztergaitzat dituen diziplina da. Terminoa vexillum latindar hitzaren eta -logia atzizkiaren sintesia da. Vexillum Erromatar legioek aro klasikoan zerabilten bandera mota bat zen. Bexilologia hasiera batean heraldikaren atal gisa hartzen zen, eta oraindik ere hala hartzen da batzuetan, nahiz eta egile batzuentzat semiologiaren alorra den.
Bexiolologiaren nazioarteko elkartea den FIAVek (Fédération internationale des associations vexillologiques) diziplina hala definitzen du: "Mota guztietako banderei eta euren forma zein funtzioei buruzko jakintza-eremuaren sorrera eta garapena, eta jakintza horretan oin hartutako teoria zientifikoak eta printzipioak."
Banderak ikertzen dituena bexilologoa da, eta banderak diseinatzen dituena bexilografoa.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Country Flags of the World.
- Bexilologia. Banderak, trapuak baino gehiago Gaiak.net—Zazpika.