Berokuntza
Berokuntza etxe bat edo lokal bat berotzeko erabiltzen diren aparatuen multzoa da.[1] Berogailua kanpoan hotz egitean, leku itxiak berotzeko tresna bat da. Gasa edo elektrizitatea erabiltzen dute gaur gehienetan etxeetako berogailu gehienek berogailu edo bero iturritzat, garai bateko egurra eta ikatza ia baztertu direnean.[2]
Berogailu sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elektrizitatea erabiltzen duten berogailuak dira kutsagarrienak eta erabilienak. Gero daude ikatza, diesela eta gas naturala, erabiltzen dituztenak.
Bestelako sistemak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biomasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso sistemka ekologikoa da. Bi motakoak daude: egurra edo pelleta errez ibiltzen direnak. Berogailu honen bidz, ura berotu eta etxebizitza berotu liteke. Egurra eskuz sartu behar da. Pelletak ez du ordea hainbeste lana, gas galdaran bezala sar baitaitezke[3].
Eguzki plakak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztiz ekologikoa da baina bera bakarrik ezinda erabili,. Hotz handiko egunetan eguzki gutxi dagoelako. Horrelako egoeretan beste sistema bat behar da[3].
Geotermia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema nahiko ekologikoa da. Lur azpiko hodien bidez bertako beroa hartzen da (10-15 gradura dago 10 metrora). Elektrizitatea eta lurraren beroa erabiltzen ditu, izan ere, elektrizitate kilowatt ordu bat eta lur azpitik lortutako hiru kilowatt ordu bero bihurtzen ditu. Ura 35 graduan berotzen du baina 50 gradutik gora eraginkortasuna galtzen du[3].
Kogenerazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da berriztagarria baina ez da hain kaltegarria ingurumenerako, oso eraginkorra baita. Elektrizitatea sortzeko gasa edo diesela erreta geratzen den beroa erabiltzen du. Beraz, erregaiaren ustiapena handia da[3].
Barruti berokuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elektrizitatea sortzeko fabrikak hirietatik gertu daudenean hauen bero soberakinak hiriaren zati handiak berotzeko baliagarriak dira. Fabrikak eta hiriak hodien bidez lotzen dira beroa erabili egiten denez, ingurumenerako ere hobea da[3].
Berogailuak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian egurra da gehien erabiltzen dena, beraz, biomasa. Geotermiak geroz eta indar handiagoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c d e «BESTELAKO SISTEMAK», Berria, 2014-11-27
- ↑ Iker Tubia, «Bestela ere berotu daiteke», Berria, 2014-11-27