Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa
Itxura
Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa printzea, geroago Bernardo Herbehereetakoa (alemanez: Bernhard Leopold Friedrich Eberhard Julius Kurt Karl Gottfried Peter Prinz zur Lippe-Biesterfeld) (Jena, Saxe-Weimar-Eisenach Dukerri Handia, 1911ko ekainaren 29a - Utrecht, 2004ko abenduaren 1a) Herbehereetako printze ezkontidea izan zen. Lippeko printze-etxekoa zen. 1937an Juliana I.a Herbehereetakoarekin ezkondu zen. Ospe handia lortu zuen gerran pilotu gisa egindako lanagatik eta gerra ostean herrialdea berreraikitzen egindako lanagatik.
Julianak eta berak lau alaba izan zituzten:
- Beatriz I.a Herbehereetakoa, erregina, 1938ko urtarrilaren 31n jaioa Soestdijk jauregian. Claus von Amsberg alemaniarrarekin ezkondu zen (gerora, 2002an hil zena).
- Irene Herbehereetakoa, printzesa, 1939ko abuztuaren 5ean jaioa Soestdijk jauregian. 1964an ezkondu zen, Erroman, Karlos Hugo I.a Parmakoarekin, eta 1981ean dibortziatu ziren.
- Margarita Herbehereetakoa, printzesa, 1943ko urtarrilaren 19an jaioa Ottawan (Ontario, Kanada). Pieter van Vollenhovenekin ezkondua dago.
- Maria Kristina Herbehereetakoa, printzesa, 1947ko otsailaren 18an jaioa Soestdijk jauregian. 1975ean ezkondu zen Utrechten Jorge Guillermo kubatarrarekin, eta 1996an dibortziatu ziren. 2019ko abuztuaren 16an hil zen Noordeinde jauregian, Hagan.
Munduko Natura Funtsaren lehenbiziko lehendakaria eta Bilderberg taldeko sortzaileetako bat izan zen.
1976an Lockheeden eroskerien eskandaluan parte hartu zuen.